EUSKARA INDARTUZ

Arrasateko udal ludoteketan Euskara indartu nahian, ekimen berria egitea proposatu diegu ludotekako erabiltzaileei aste honetan eta gustura onartu dute.

ekaina 001 ekaina 002

Usaetxen, asteazkenean hasi ginen “ nik ere euskaraz” lemarekin txapak egiten. Txapa dezente egin genituen euskaraz egiten duen orori oparitu ahal izateko.

maiatza 071 maiatza 070

                    maiatza 073

Atzo, osteguna, eguraldi bikaina egin zuenez, Erguineko parkera irteera egin genuen eta bertan zeudenei euskaraz egiteagatik txapa bana oparitu genien. Oso gustura hartu zuten eta ideiagatik zoriondu gintuzten.

ekaina 008   ekaina 010

ekaina 012  ekaina 015

Nola ez, parkean jolasteko aukera ere izan genuen, bertan zeudenak ere animatu zirelarik gurekin jolastera.

                      ekaina 006

Eskerrik asko euskaraz egiten duzuen guztioi, jarraitu horrela!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude