Gero arte Iker, ongi etorri Mireia!

Kaixo kaixo Okendotik!

Atzokoa egun berezia izan zen Ludokendoko familia osatzen dugun guztiontzat, izan ere, Ikerri agur (edo gero arte) esateko jaialdia ospatu genuen. Aste guztian zehar prestaketa lanetan buru belarri jardun dugu: ikuskizunak prestatzen, tarta goxo-goxoa sukaldatzen, ludoteka apaintzen…

Beraz, atzo, guztia prest genuela, gure sorpresatxoari ekin genion ilusio eta indar handiz. Lehenengo dantzaldi profesionala izan genuen ludotekako haur talde ezberdinen eskutik. Ondoren hezitzaileek moldatutako abestia abestu genion, eta guztion artean egindako bideotxoa proiektatu genuen. Baina sorpresak ez ziren horretan amaitu, Ikerrek guretzat bideo zoragarri bat prestatuta baitzuen! Malko bat edo beste erori zitzaigula onartu beharra dugu…

Amaieran, guztion artean maitasun handienarekin prestatutako tartak dastatu eta gozatu genituen. Arratsalde bikaina, agur bikaina, bakarra zarelako guretzat Ikertxo!!

Noski, eta aldaketek aldaketak dakartzatenez… gurera Mireia dator! Ongi etorri Ludokendoko familiara potxola, prest gurekin zoratzeko?

 

Laster arte!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude