Otsaileko ate irekiak zirela eta, Okendo Ludotekan musika kaxa jolasera aritu ginen. Hasiera batean, asanblada bidez ginkana antolatzea erabaki genuen arren, eguraldi kaxkarra zela eta, azkenik ludoteka barruan geratzea egokiena litzakela uste izan genuen. Bertan, kalejira doinuekin denak batu eta dantza giroan ludotekari hainbat buelta eman genion, azkenik denok borobilean eseri ginelarik.
Lehenagotik prestatuta geneukan musika kaxa atera eta gustura asko aritu ginen froga desberdinak egiten. Sentimen eta balore asko azaleratu ziren, hala nola poza, beldurra, elkarlana, sormena… norberaren buruari barre eginez aurre egin genion oztopo guztiei.
Baina hau ez zen asteko egun berezi bakarra izan, izan ere, ostiralean, ludotekako haur batzuk Amaia antzokian jo behar zuten kontzertura gonbidatu gintuztenez, pankartatxo bat egin eta haur talde batekin bertara gerturatu ginen gure indar denak lagunei transmititzera. Aupa zuek!