Euskaraz 365 jolas!

Ludoteketan egunero ospatzen dugu euskararen eguna, baina abenduak 3an eguna indartzeko asmoarekin jolas erraldoi bat burutu genuen. Haur asko elkartu ginen eta primerako arratsaldea pasatu genuen. Mimika bidez egoera desberdinak antzeztu genituen, musika lagun hartuta abesti desberdinak kantatu genituen, marraztuz sormenari egin genion leku eta froga desberdinak eginez gure erronkak lortu genituen bakoitzean puzzle zatiak lortu eta amaieran horma irudi bat egin genuen Seber Altube plazan jartzeko. Lema garrantzitsu batekin “Jakingo bazau ze poltta dan zu euskaraz entzutia”.

PENTAX DIGITAL CAMERA

Baina berriz ere gogoratu behar dugu euskara ez dela urtean behin ospatzen eta erabiltzen den hizkuntza, Ludotekak eredu hartuta, zatoz gurekin 365 egunetan jolastera!!

  PENTAX DIGITAL CAMERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude