Usaetxeko sukaldariak

Pasa den astean egon zen haize boladekin, Telepizzako esku orri bat iritsi zen Usaetxe plazara, eta ludotekako haur, gazte eta hezitzaileoi pizza egin eta jateko gogoa etorri zitzaigun. Beraz, hurrengo egunean egitea erabaki genuen.

Ostiralean, asanblada bidez pizzak nolakoak nahi genituen erabaki genuen.

ludo usaetxe 002Zerrenda egin ostean, dendara joan eta osagaiak erosi genituen. Jarraian pizzak egiten hasi ginen:

ludo usaetxe 014   ludo usaetxe 018

Itxura ederrekoak prestatu genituen eta nola ez gustura jan ere!!!

ludo usaetxe 031   ludo usaetxe 035

Bitartean 6.mailako ludotekako gazteak Uribarri – Erguineko Gaztetxokoa eta bertako gazteak ezagutzera joan ziren. Bertan, postrerako bizkotxo bikain bat egin zuten Gaztetxokoko sukaldeaz gozatuz.

 Ea hurrengoan haizeak zein ideia dakarkigun…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude