Ate irekiak!!!Sentitu eta ulertu jolasaren bidez!

Aurreko astean ludoteketako ate irekiak izan genituen eta hilabete honetan,zentzumenak lantzeko  jolasak egin ditugu kalean. Jolas hauek egunerokotasunean egiten ditugunak  dira, baina zentzumenak lantzeko moldatuak. Era honetan, eguneroko edozein ekintza egiteko urritasunen bat daukaten pertsonen azalean jarriz eta eurek bizi dituzten zailtasunak eta erronkak biziz.

SAM_1306

SAM_1309

Begiak zapi batekin estali genituen eta “zapitxo” ra jolasten egon ginen. Momentu batzuetan galduta, beldurtuta, deseroso… sentitu ginen. Hala ere, ez ginen bakarrik sentitu elkar asko lagundu baikinen!

SAM_1337

Begiak estalita altueraren arabera ordenatu beharreko jolasera ere jolasten egon ginen. Haurrak ikusmen urritasuna eukiko balute moduan beste estrategia batzuk erabili behar izan zituzten lagunak nola ordenatu jakiteko, zehazki, pertsonak identifikatu eta ordenatu zituzten usaimena eta ukimena erabiliz.

SAM_1348

Bukatzeko, eztanda jolasera beso bakarrarekin jolasten egon ginen.

Elkartasuna eta enpatia jolasen ardatza bihurtuz!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude