JOSTAILU TRUKE MERKATUA

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

 Txatxilipurdiko hezitzaileak aste
honetan hasiko dira jostailuak biltzen
Arrasateko auzo ezberdinetan eta
Abenduaren 18an goizeko 10
.00etatik 14:00ak bitartean, trukea egiteko aukera
egongo da
.


Urtero izaten
duen arrakasta ikusirik, eta guraso edo haurren arduradunek izaten duten
interesa kontuan izanik ( egitasmoa hasi aurretik azken urteotan deiak jasotzen
baititugu aurten ere egingo den galdetuaz), aurten ere jostailu mordoxka jasoko
dugulakoan animatu nahi zaituztegu jostailuak ekarri eta trukatzera
.

 Jostailu Truke Merkatua hasi aurretik, ariketatxo
bat proposatu nahi dizuegu
haur, nerabe, gazte eta guraso edo haurraren arduradunei.Haurrak edo nerabeak egin beharrekoa den arren,
guraso edo arduradunaren laguntza, txikitxoekin ezinbestekoa da eta nagusitxoagoekin
ere oso lagungarria da izan ere haur eta nerabeak helduekin egoteko desiratzen
izaten baitira
.

 Ariketa honako hau litzateke: etxean dauzkazuen jostailu guztiak atera
eta sailkatu: puzzleak, mahai jolasak, eraikuntzazkoak,
...etab. Ondoren jostailuak zenbat erabili dituzuen eta
zeintzuk diren gustukoenak aukeratu
.Hau egin ondoren, beti egoten dira jostailu batzuk
oso gutxi erabili dituzuenak, edo ez zaizkizuenak gehiegi gustatzen edo agian
handitu egin zarete  eta errazegiak
direnez ez dituzue erabiltzen
. Beraz, jostailu hauek, trukera eraman ahal dituzue
eta gustuko dituzuen beste jostailu batzuengatik  trukatu ( honela errazago izango da
haurrak edo nerabeak aukeratzea, zein jostailu
kendu edo trukatu nahi duen eta zein ez)
.

Ariketa honek,
zein motatako jostailuak diren gehien gustatzen zaizkizuenak ohartarazteko ere
balio du, beraz, jostailuak eskatu edo trukatzeko orduan, lagungarri izango zaizue
.

Eskatu eta eskatu
ibili zareten jostailuarekin ere, zenbat jolastu zareten ohartarazteko aukera ematen
du eta benetan eskatzen duzuena ondo pentsatu beharreko gauza dela konturatuko
zarete
.

 Guraso edo
arduradunekin une atsegin bat pasatzea eta gordeta dituzuen eta guztiz
ahaztutako jostailuak berreskuratzeko ere, oso aproposa da, beraz, ariketa
gomendagarri dela esaten ausartzen gara
.

Ariketa hau
burutu ondoren, dendara joan aurretik, Jostailuen Truke Merkatuan soberan edo
gustatu ez zaizkizuen jostailuak trukatzera joatea da egokiena, azken finean,
merkatuan egoten diren jostailu mordoxka artean, gustukoa aurkitzea oso erraza
baita
. Eta kontsumoa murrizteaz gain, lagun
giroan jostailuak aukeratzeak beste xarma bat baitauka
.

 Beraz, animatu eta trukatu erabiltzen ez dituzun
jostailuak gustukoagoengatik, bitartean tartetxo bat hartuz guraso, arduradun
edo heldu batekin jolasteko
.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude