Asteburu honetan ere badaukazue zer egin arratsaldean etxean aspertu beharrean, zatozte gurekin jolastera eta eskulanak egitera.
Irajosi eta Plazalai egitasmoak azkenengo auzora hurbilduko dira datozen hiru asteburutan eta ondoren bukaera ondo baino hobeto emateko Ekainak 27an herriko plazara joango gara jai polit bat egitera.
Hirugarren gunea erdialdea izango da.
Asteburu honetan IRAJOSIri jarraipena emateko Altamirako plazan egiteko asmoa genuen, baina elkartasun eguna denez eta ekintza pila dagoenez Biteri plazan, gehiago gerturatzea pentsatu dugu eta Uharkapeko sarreran jarriko dugu jaima.
Ipuinaren jarraipena egiteaz gain, eskulan bezala, ipuineko pertsonaien domina egiteko aukera izango duzue.
PLAZALAI berriz, Biteri plazan izango da eta jolas ugari ikasteko aukera izango duzue gerturatzen zareten 3-12 urte bitarteko haur guztiek.