Aste honetan ere badago zer eginik Musakola auzoan.
Auzo honetara bigarren asteburuan ere gerturatuko gara IRAJOSI eta PLAZALAI egitasmoei jarraipena emateko.
Larunbat arratsaldean IRAJOSIri jarraipena eman nahian gerturatzen zareten 3-12 urte bitarteko haur guztiekin ipuina osatzen jarraituko dugu eta bertako pertsonaiak bezala aurpegiak margotzeko aukera izango duzue. Musakolako jaietan gerturatu ziren haur guztiekin ezin izan genuenez ipuina egiten jarraitu, oraingoan gogo gehiago eta ideia gehiago izango dituzuela espero dugu.LEGARRA PLAZAN egongo gara 16:30tan hasi eta 18:30ak arte.
Igandean berriz, SAN ANTOLIN ikastetxeko PARKERA hurbilduko gara jolas pila bat erakusteko gogoarekin gerturatzen zareten 3-12 urte bitarteko haur guztiei. Ondoren zuen lagunei erakutsi ahal izango dizkiezue ikasten duzuen guztia eta oporrak gertu daudela gogoratuz, oporretan ere lagun berriak egiteko aukera izango duzue zuen jolasak besteei erakutsiz.
Gogoratu naiz eta euria egin guk ekintza hauek aurrera eramango ditugula eta dagokien plazan elkartu ondoren, hezitzaileekin aterpe batetara joango zaretela bertan jolasak egin eta ondo pasatzera.
Zatozte gurekin jolastera eta ondo pasatzera, etxean baino askoz ere gusturago egongo zarete eta