Asteburuetan ondo pasatzen jarraitu nahi baduzu, bagatoz oraingoan ere Musakolako jaien barruan parte hartzera
Datozen hiru asteburutan Musakola auzoko plazetara gerturatuko gara.
PLAZALAI hiru asteburutan San Antolin ikastetxeko parkearen ondoan egingo dugu.
IRAJOSI berriz, asteburu honetan San Antolinera gerturatuko da bertan jaiak direla eta jaietan parte hartzeko asmoarekin, baina hurrengoetan beste Musakolako plaza batzuetara gerturatuko gara.
Ordutegia beti bezala, arratsaldeko 16:30tatik 18:30tara izango da.
Aste buru honetan, ekintza bereziak egingo ditugu egitasmo hauen barruan jai giroa eman nahian gure ekintzei ere:
IRAJOSIn liburu erraldoiaren jarraipena egiteaz gain ipuineko pertsonaien txontxongiloak egiteko aukera izango dute bertara gerturatzen diren 3-12 urte bitarteko haurrak
PLAZALAI egitasmoaren barruan berriz txapak dekoratu eta ibilbidea egiteko aukera izango dute gerturatzen direnak.
Animatu eta parte hartu!!!!!