Aste buru honetan ere badago arratsaldez Arrasaten zer egin.
San Andres auzora, hirugarren astean jarraian gerturatuko dira IRAJOSI eta PLAZALAI egitasmoekin.
Larunbat arratsaldez, 16:30tatik 18:30tara, Munarre plazan oraingoan, IRAJOSIri jarraipena emanez liburu erraldoia osatzen joango dira gerturatzen direnak, aurrez jolas batzuk egin ondoren.
Igandean berriz, arratsaldez ordu berean PLAZALAI egiten jarraituko dugu. Oraingoan ere azken asteburuan San Andres auzoan, Maiatzak 1-eko plazan jolasak egiteko aukera izango da. Hezitzaileak gerturatzen diren guztientzat ginkana prestatuko dute.
Eguraldi txarra eginez gero ere, ekintzak aurrera eramango ditugu gertuen gelditzen den aterpe batetara gerturatuz.
Datorren astean Musakola aldera gerturatuko gara.Zatozte jolastera eta ondo pasatzera