{"id":112,"date":"2009-01-13T10:12:22","date_gmt":"2009-01-13T10:12:22","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/lokatza\/ii-osintxuko-ziklo-kros-eta-3"},"modified":"2009-01-13T10:12:22","modified_gmt":"2009-01-13T10:12:22","slug":"ii-osintxuko-ziklo-kros-eta-3","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/2009\/01\/13\/ii-osintxuko-ziklo-kros-eta-3\/","title":{"rendered":"II Osintxuko Ziklo Kros ( eta 3 )"},"content":{"rendered":"<p><u><b>Egoitz Murgoitio eta Rocio Gamonal nagusi Osintxun<\/b><\/u><\/p>\n<p>Biek ala biek irabazi dituzte zapatu goizean jokatu zen<br \/>II. Osintxuko ziklo-kroseko elite mailako lasterketak. <br \/>Emakumeen lasterketan bigarren tokian sailkatu da <b>Jone <br \/>Muxika elgetarra<\/b>, eta <b>Mikel Aristi bergararrak<\/b> irabazi <br \/>du kadete mailakoa. Hasieratik bukaerara menderatu du <br \/>lasterketa<br \/><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3427\/3193138643_6f32196478_o.jpg\"><\/p>\n<p><u><b>Murgoitioren nagusitasuna<\/b><\/u><\/p>\n<p>Elite mailako txirrindulariak irten orduko, zirkuitoa <br \/>erabat lokaztuta zegoen; baina, egoerari aurre eginez <br \/>Egoitz Murgoitiok menderatu zuen lasterketa hasieratik <br \/>bukaerara. Lehen itzulian Tino Zaballak eta Atenaseko<br \/>Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Jose <br \/>Antonio Hermidak gertutik jarraitu zuten Murgoitio. <br \/>Baina, hirugarren itzulian aurrera egin zuen Cafes <br \/>Baqueko ziklistak, eta helmugara 41 segundoko <br \/>abantailarekin heldu zen. &#8220;Proba oso gogorra izan da, <br \/>lokatz asko zegoen-eta. Dena den, gustura nago egindako <br \/>lanarekin. Tino Zaballak huts zein tokitan egiten zuen <br \/>ikusi dudanean, aurrera egitea erabaki dut. Zirkuitoa <br \/>zegoen moduan egonda, abantaila hartzen zuenak lasterketa<br \/>irabaziko zuela uste nuen, eta hala izan da&#8221;, esan zigun<br \/>amaieran Egoitz Murgotiok. Zaleek Espainiako Kopa <br \/>irabazteko lehian zeuden Zaballaren eta Ruiz de <br \/>Larrinagaren arteko lehia espero zuten, baina Larrinaga<br \/>hasieratik geratu zen Zaballaren eta Murgoitioren atzean.<br \/>Spiuk Urteaga taldeko txirrindularia laugarren heldu zen<br \/>helmugara.<\/p>\n<p>Bestalde, CDR taldeko <b>I\u00f1igo Roldan aretxabaletarra<\/b> 17.<br \/>tokian sailkatu zen eta <b>Zigor Urain arrasatearra<\/b> 26. <br \/>tokian, itzuli batera<br \/><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3494\/3193987126_e02671ba5c_o.jpg\"><\/p>\n<p><u><b>Elgetarra, maila onean<\/b><\/u><\/p>\n<p>Elite mailako emakumeen lasterketan Rocio Gamonalek, <br \/><b>Jone Muxikakren<\/b> eta Rosa Maria Bravoren arteko lehia <br \/>estua ikusi genuen. Gamonalek markatu zuen erritmoa. <br \/>Hirugarren itzulian aurrera egin zuen Bravok, eta Muxika<br \/>elgetarra atzean geratu zen. Baina, azken itzulian Rosa<br \/>Maria Bravo erori egin zen eta Gamonal eta Muxika sartu<br \/>ziren, hurrenez hurren, lehen eta bigarren tokietan<\/p>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egoitz Murgoitio eta Rocio Gamonal nagusi Osintxun Biek ala biek irabazi dituzte zapatu goizean jokatu zenII. Osintxuko ziklo-kroseko elite mailako lasterketak. Emakumeen lasterketan bigarren tokian sailkatu da Jone Muxika elgetarra, eta Mikel Aristi bergararrak irabazi du kadete mailakoa. Hasieratik bukaerara menderatu du lasterketa Murgoitioren nagusitasuna Elite mailako txirrindulariak irten orduko, zirkuitoa erabat lokaztuta zegoen; baina, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":34,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[74,73,42],"class_list":["post-112","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-kros","tag-osintxu","tag-ziklo"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/112","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/34"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=112"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/112\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=112"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=112"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/lokatza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=112"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}