{"id":97,"date":"2009-07-27T12:46:25","date_gmt":"2009-07-27T12:46:25","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/2009ko-tourra-1"},"modified":"2009-07-27T12:46:25","modified_gmt":"2009-07-27T12:46:25","slug":"2009ko-tourra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2009\/07\/27\/2009ko-tourra\/","title":{"rendered":"2009ko tourra"},"content":{"rendered":"<p><title><\/title><\/p>\n<p>\t<!--\n\t\t@page { size: 21cm 29.7cm; margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Amaitu da jada 2009ko Frantziako<br \/>\nTourra. Hiru astez munduko txirrindularitzarik onenarekin gozatzeko<br \/>\naukera izan dugu beste urte batez zaleok. Azpimarratu behar dira<br \/>\nmomentu eta pertsonai ugari. Horra ba laburpen txiki bat.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Alberto Contador<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Tourreko erregea. Bigarren garaipena<br \/>\nlortu du Pintokoak. Berak aipatu bezala bi lasterketa izan dira, bata<br \/>\nerrepidean (erraz eta nagusitasun osoz irabazi duena) eta bestea<br \/>\nhotelean (gogorragoa eta psikologikoki prestatuta joan zena).<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Adituek diote Contador urte askotarako<br \/>\nizango dugula Tourrean. Nire ustez dena ongi joaten baldin bada<br \/>\nadierazpen horiek zuzenak dira baina esan beharra dago urte batean<br \/>\neuri asko egiten duela eta edozer gerta daitekeela. Hala ere gauzak<br \/>\nongi badoaz ikuskizuna ziurtatuta dugu txirrindulari honekin eta<br \/>\netorkizunean arerioak ere izango ditu gauzak zail jarriko dizkiotenak<br \/>\n(Andy Schleck gaztea eta datorren urtean Lance Armstrong amerikarra).<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Euskaldunak<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Atal honetan dudarik gabe aurtengo<br \/>\nTourrean etapak irabazi duten bi txirrindulari euskaldunak aipatu<br \/>\nbehar dira: Mikel Astarloza pasaitarra eta Juanma Garate irundarra.<br \/>\nBost urte ziren euskaldun batek etaparik ez zuela irabazten Tourrean<br \/>\n(azkena Aitor Gonzalez-ek 2004ean) eta berriro gure herrialdeko bat<br \/>\npodiumaren goian ikustea zirraragarria izan da.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Bi garaipenak izan ziren ikusgarriak.<br \/>\nBiak ihesaldi batean ostean eta lan asko egin ostean. Biek zituzten<br \/>\naukera gutxi helmugara lehenak iristeko baina azkenean errepideak<br \/>\nbakoitzari dagokion tokian uzten dio eta merezitako garaipenak lortu<br \/>\nzituzten. Pena Mikelek ezin eutsi izana sailkapen nagusian lehenengo<br \/>\nhamarren artean egoteari, baina etapa garaipenarekin gustura izango<br \/>\nda ziur gipuzkoarra.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Ikusgarritasuna<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Aurtengo Tourrak gora behera asko izan<br \/>\nditu ikusgarritasunari dagokionean. Lehenengo bi asteak aspertzekoak<br \/>\nizan ziren. Etapa batzuk salbu (Monakoko erlojuz kontrakoa, taldekako<br \/>\nerlojuz kontrakoa eta Pirinioetako lehenengo etapa) beste guztia<br \/>\naspergarria izan da.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Tourmaletari ezin zaio egin aurten egin<br \/>\nzaiona. Etapako azken mendatea izatea eta helmuga 70 kilometrotara<br \/>\nkokatzea. Alde batetik txirrindulariek gero eta ausardia gutxiago<br \/>\nerakusten dute (salbuespenak beti egongo dira) eta beste alde batetik<br \/>\npertsonak dira eta erronka zail eta gogorren aurrean patxadan<br \/>\njokatzen dute.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Azkeneko astean kontzentratu zuten<br \/>\nantolatzaileek zailtasun handienak Alpeekin eta Mont Ventoux-arekin.<br \/>\nIzugarria izan zen azken honetako aldapak jendez lepo ikustea<br \/>\ntelebistatik larunbatean. Portu bat horrela igotzea inoiz bizi izan<br \/>\nden bizipenik politenetakoa izan behar da.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Azpimarratu hemendik Juanjo Orozen<br \/>\nhitzak. Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean aipatu zuen taldeak lan<br \/>\nhandia egin zuela lehenengo bi asteetan etapa baten bila eta<br \/>\nberaiengatik ez balitz Tourra oso aspergarria izango litzatekeela.<br \/>\nGaineratu zuen Euskaltel-Euskadi taldea izan zela ihesaldietan gehien<br \/>\nsartu zen taldea. Agian, nire ustez, hitz gogorrak dira horiek eta<br \/>\ntxirrindulari batek egin behar ez dituenak oraindik ezer lortu ez<br \/>\nduen momentuan eta gainera guztiok jakinda Tourra ez zela ari izaten<br \/>\nikusgarria inorentzat.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>2010eko edizioa<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Faborito nagusia dudarik gabe Alberto<br \/>\nContador. Nork kenduko dion erregearen tronua batek daki. Hautagaiak<br \/>\nhamaika izando dira: Schleck anaiak, Armstrong, Sastre, Evans,<br \/>\nMenchov, Wiggins&#8230; Baina oraindik asko falta da eta txirrindularitza<br \/>\ndenboraldia oraindik ez da amaitu. Aurretik proba garrantzitsu eta<br \/>\npolitak izango ditugu: Donostiako klasikoa larunbatean, Espainiako<br \/>\nitzulia irailean eta munduko txapelketa besteak beste.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>Segi gozatzen kirol eder honekin!!!<\/i><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amaitu da jada 2009ko Frantziako Tourra. Hiru astez munduko txirrindularitzarik onenarekin gozatzeko aukera izan dugu beste urte batez zaleok. Azpimarratu behar dira momentu eta pertsonai ugari. Horra ba laburpen txiki bat. Alberto Contador Tourreko erregea. Bigarren garaipena lortu du Pintokoak. Berak aipatu bezala bi lasterketa izan dira, bata errepidean (erraz eta nagusitasun osoz irabazi duena) [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[334,340,160,339,20,335,336,337,338,3],"class_list":["post-97","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-albertoontador","tag-euskalteleuskadi","tag-frantzia","tag-juanmagarate","tag-kirolak","tag-lancearmstrong","tag-mikelastarloza","tag-tour","tag-tourmalet","tag-txirrindularitza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/97","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=97"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/97\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=97"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=97"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=97"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}