{"id":92,"date":"2009-10-16T08:11:33","date_gmt":"2009-10-16T08:11:33","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/literatura-etorkizunean"},"modified":"2009-10-16T08:11:33","modified_gmt":"2009-10-16T08:11:33","slug":"literatura-etorkizunean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2009\/10\/16\/literatura-etorkizunean\/","title":{"rendered":"Literatura etorkizunean"},"content":{"rendered":"<p><title><\/title><br \/>\n\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Atzo arratsaldean Elkarrek<br \/>\nGasteizen San Prudentzio kalean duen dendan izan nintzen. <a href=\"http:\/\/www.111akademia.com\">111<br \/>\nakademiak<\/a> <a href=\"http:\/\/www.111akademia.com\/berriak.php?id_edukia=737\"><i>Literaturaren bideak etorkizunean<\/i><\/a> jardunaldien barruan<br \/>\nmahai inguru bat antolatu zuen. Hizlarien artean <a href=\"http:\/\/katixagirre.com\/\">Katixa Agirre<\/a>, <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Patxi_Zubizarreta\">Patxi<br \/>\nZubizarreta<\/a> eta <a href=\"http:\/\/kritikak.armiarma.com\/?page_id=4003&amp;non=libu_e&amp;tes=iban%20zaldua\">Iban Zaldua<\/a> zeuden. Moderatzaile lanetan berriz Ibon<br \/>\nEga\u00f1a aritu zen.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Hasieran pentsatzen nuen<br \/>\nElkar dendakoek areto propio bat zutela eraikinaren barruan horrelako<br \/>\nekintzak jorratzeko baina hara iritsi nintzenean harritu egin nintzen<br \/>\nmahaingurua dendaren ia erdian kokatu zutelako (pare bat apal mugitu<br \/>\nbehar izan zituzten). Agian kokapena estrategia hutsa izan zen<br \/>\nhurbildu ginenok hitzalditik ateratzen ginenean dendako zerbait<br \/>\nerosteko, batek daki. Antza denez ez zuten espero jende asko, soilik<br \/>\nzortzi aulki baitzeuden jarrita mahai nagusiaren aurrean. Azkenean<br \/>\ndozena bat pertsona inguru egongo ginen idazleek zer esaten zutena<br \/>\nentzuten. Harrituta sentitu nintzen baina asko gustatu zitzaidan han<br \/>\negotea. Dendari beste erabilera bat eman genion han bildu ginenok.<br \/>\nHori izan beharko litzateke liburu denda bat, biltzeko gune bat eta<br \/>\nliteraturari eta arteei buruz hitz egiteko toki bat. Baina agian gai<br \/>\nhori beste baterako utziko dut eta goazen harira.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Gauza asko esan ziren atzo<br \/>\narratsaldean. Gehienak (denak ez esatearren) zentzuzkoak eta iritzi<br \/>\npertsonalak batez ere. Gai ugari azaldu ziren mahai gainean:<br \/>\neditoreen lana, euskal irakurlea, egungo euskal literaturaren egoera,<br \/>\nzer egin beharko litzateke euskaraz irakurtzen sustatzeko&#8230; Zaila da<br \/>\natzo ukitutako gaien artean aukeratzea garrantzitsuena, guztiek<br \/>\ndutelako protagonismo apur bat. Katixa Agirrek hasieran esan<br \/>\nzuenarekin geldituko naiz. Non ikusten da irakurri egiten dela?<br \/>\nErantzuna oso erreza: autobusean. Hau da, bidaietan jendeak zerbait<br \/>\negin behar du bidaiak irauten duen bitartean. Bidaiari gehienak<br \/>\ngarraio publiko batera igotzen direnean eskuetan liburu bat edo<br \/>\nzerbait dute irakurtzeko. Irakurtzen denaren seinale (entzuletako<br \/>\nbatek adierazi zuen metodo ona izan daitekeela ligatzeko edo<br \/>\nbakoitzaren burua goresteko Stieg Larsson idazlearen liburu<br \/>\npotolotako bat eskuan izatea, irudia soilik izan arren). Hemendik<br \/>\naurrera agian gehiagotan jabetuko naiz jendeak zer egiten duen<br \/>\nbidaietan.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Atzokoaren ondorioz esan<br \/>\ndezaket euskal literatura ez dagoela krisian. Hala dirudien arren eta<br \/>\ngaztelaniazko literatura nagusiagoa den pertzepzioa izan arren,<br \/>\nerrealitate hori ez da oso zuzena. Euskal literatura orain dela<br \/>\nhamarkada batzuk baino osasuntsuago dago, inoiz baino gehiago<br \/>\nirakurtzen da euskaraz, inoiz baino idazle gehiago daude eta inoiz<br \/>\nbaino gehiago sortzen da&#8230; Galdera agian bi izan daitezke. Lehena<br \/>\nzer egin daitekeen gehiago sustatzeko euskal literatura edo<br \/>\neuskarazko literatura. Bigarren berriz etorkizunak zer dakarren<br \/>\ndigitalizazioaren munduarekin.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><b>Literaturaren bideak<br \/>\netorkizunean. Hurrengo jardunaldiak:<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><u>Iru\u00f1ea \u2013 Urriak 22:<\/u><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Parte hartzaileak: Aingeru<br \/>\nEpaltza, Juango Olasagarre eta Patziku Perurena.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Moderatzailea: Patxi<br \/>\nGaztelumendi.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Elkar aretoa: Comedias, 14.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><u>Baiona \u2013 Urriak 29:<\/u><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Parte hartzaileak: Itziar<br \/>\nMadina, Eneko Bidegain eta Itxaro Borda.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Moderatzailea: Juan Luis<br \/>\nZabala.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Elkar aretoa: Arsenal plaza.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo arratsaldean Elkarrek Gasteizen San Prudentzio kalean duen dendan izan nintzen. 111 akademiak Literaturaren bideak etorkizunean jardunaldien barruan mahai inguru bat antolatu zuen. Hizlarien artean Katixa Agirre, Patxi Zubizarreta eta Iban Zaldua zeuden. Moderatzaile lanetan berriz Ibon Ega\u00f1a aritu zen. Hasieran pentsatzen nuen Elkar dendakoek areto propio bat zutela eraikinaren barruan horrelako ekintzak jorratzeko baina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[147,31,56,318,316,2,317],"class_list":["post-92","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-elkar","tag-euskalliteratura","tag-gasteiz","tag-ibanzaldua","tag-katixaagirre","tag-literatura","tag-patxizubizarreta"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/92","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=92"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/92\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=92"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=92"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=92"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}