{"id":82,"date":"2009-12-20T21:01:00","date_gmt":"2009-12-20T21:01:00","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/hotza-baino-gehiago"},"modified":"2009-12-20T21:01:00","modified_gmt":"2009-12-20T21:01:00","slug":"hotza-baino-gehiago","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2009\/12\/20\/hotza-baino-gehiago\/","title":{"rendered":"Hotza baino gehiago"},"content":{"rendered":"<p><title><\/title><br \/>\n\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Bihar ziurrenik Diario de<br \/>\nNoticias de Alava edo El Correo, Arabako edizioa, hartzen baduzue eta<br \/>\nkirolen atarian Gasteizko Maratoi Erdiko kronika irakurtzen hasten<br \/>\nbazarete ziurrenik irabazleen izenak eta denborak aipatuko dute eta<br \/>\negin duen hotza azpimarratuko dute. Baina Gasteizeko Maratoia hori<br \/>\nbaino askoz gehiago da. Zaila da azaltzea zer den abenduko igande<br \/>\nhotz bateko ia 3000 korrikalariz osatutako lasterketa bat, baina<br \/>\nsaiakera txiki bat egitera noa.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Ia 3000 korrikalariz<br \/>\nosatutako lasterketa bat komunikabideentzako muturreko tenperatura<br \/>\nbatzuetan burututako ekintza bat izan daiteke, baina bere barrenean<br \/>\nhamaika istorioren sorleku da. Istorio bat izan daiteke pertsona<br \/>\nbatek azken lau hilabeteetan burutik ezin kendurik egon dela egun<br \/>\nhonekin bere marka onena gauzatuko duelakoan eta aste batean bere<br \/>\nitxaropen guztiak bertan behera gelditzea gaixorik egon delako eta<br \/>\nbaldintzak ez direlako izan egokienak korrika egiteko. Edo izan<br \/>\ndaiteke pertsona batek ezin korrika egitea eta lagunei animatu behar<br \/>\nizatea errepide aldamenetik. Edo&#8230;<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Hamaika istorio aurki<br \/>\ndaitezke ia 3000 pertsonako pelotoian. Antolatzaileena ere liburu<br \/>\nbatean idaztekoa izan daiteke. Urte guztian prestatzen egon<br \/>\nabenduaren 20an guztia bikain irteteko eta izozteen ondorioz hamaika<br \/>\nburuhauste pairatu behar. Baina urte pila dira dagoeneko eta<br \/>\nhartutako premiazko neurriak ondorio positiboak izan ditu<br \/>\nlasterketan.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Istorio pertsonala zein den?<br \/>\nAurten zoritxarrez edo zorionez errepide aldamenean egon behar izan<br \/>\nnaiz. Argazki ederrak atera ditut, eta ez hain ederrak. Maratoi<br \/>\nErdian beste era batera parte hartzeko aukera izan dut eta izango<br \/>\ndut. Bezperan parte hartuko zuten lagunekin igaro nuen arratsaldea.<br \/>\nGaur goizean korrikalariei animatzen aritu naiz erabiltzen duten<br \/>\nibilbidea oso ona delako ikusleentzat eta hurrengo egunetan atera<br \/>\nditudan uneen artean hiruzpalau aukeratuko ditut antolatzaileek sortu<br \/>\nduten Gasteizko Maratoi Erdiko argazkilaritza lehiaketan parte<br \/>\nhartzeko.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Oso ondo igaro dut aste<br \/>\nbukaera hau Siberia Gasteiz inguruan eta pozik nago lortutako<br \/>\nemaitzez. Datorren urtean ere lasterketa honetara hurbilduko naiz, ez<br \/>\ndakit parte hartzaile bezala edo ikusle bezala, baina argi daukat<br \/>\nabenduko aste bukaera batean Gasteizen egongo naizela maratoi<br \/>\nerdiaren inguruan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bihar ziurrenik Diario de Noticias de Alava edo El Correo, Arabako edizioa, hartzen baduzue eta kirolen atarian Gasteizko Maratoi Erdiko kronika irakurtzen hasten bazarete ziurrenik irabazleen izenak eta denborak aipatuko dute eta egin duen hotza azpimarratuko dute. Baina Gasteizeko Maratoia hori baino askoz gehiago da. Zaila da azaltzea zer den abenduko igande hotz bateko ia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[143,280,279,60,56,20,36,282,281],"class_list":["post-82","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-araba","tag-argazkilaritza","tag-elcorreo","tag-euskadi","tag-gasteiz","tag-kirolak","tag-korrika","tag-maratoierdia","tag-noticiasdealava"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/82","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=82"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/82\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=82"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=82"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=82"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}