{"id":62,"date":"2010-03-10T22:47:51","date_gmt":"2010-03-10T22:47:51","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/onati-venezia-padova-budapest-bartzelona-onati-ii"},"modified":"2010-03-10T22:47:51","modified_gmt":"2010-03-10T22:47:51","slug":"onati-venezia-padova-budapest-bartzelona-onati-ii","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2010\/03\/10\/onati-venezia-padova-budapest-bartzelona-onati-ii\/","title":{"rendered":"O\u00f1ati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-O\u00f1ati II"},"content":{"rendered":"<p><title><\/title><br \/>\n\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><b>Budapest (jarraipena)<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Iritsi zen gaua eta horrekin<br \/>\nbatera festa. Baina ez edozein festa larunbatero gure inguruko herri<br \/>\nedo hirietan aurki dezakeguna. Festa berezi bat. Terma batzuetan hain<br \/>\nzuzen ere. Budapest ezaguna bada, bere terma azpiegituretatik da<br \/>\nbesteak beste.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Gaueko hamaiketan sartu ginen<br \/>\neta goizaldeko lauak aldera irten. Bertan igerileku bat gutxi gora<br \/>\nbehera 34 gradutara egongo zena eta bainu turkiar bat 40 gradutik<br \/>\ngora zuena ura aurkitu genuen. Lehenengo igerilekuan ondo egoten zen<br \/>\nbaina denbora asko pasa ondoren gorputzeko tenperatura pixka bat<br \/>\nhoztu egiten zen. Orduan izaten zen garaia bainu turkiarrera<br \/>\nigarotzeko. Esperientzia polita eta ezberdina aldi berean, oso ondo<br \/>\nigaro genuen guztiok bertan.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Hurrengo eguerdian nekatuta<br \/>\nnengoen baina hegazkina irribarre batekin hartu nuen. Bartzelona<br \/>\nizango zen hurrengo geldialdia bidai honetan.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><b>Bartzelona (biziraupenaren<br \/>\neta abenturaren hasiera)<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Bezperan lagun bati abisatu<br \/>\nnion (larunbat eta igande arteko ordu txikitan) Bartzelonara joango<br \/>\nnintzela. Arratsaldean iritsiko nintzen eta gaueko hamaikak aldera<br \/>\nautobusa hartu O\u00f1atin dudan etxera bueltatzeko (hainbeste bidaiekin<br \/>\nazkenean dudatan jartzen dut nire burua ea nongoa naizen).<br \/>\nMaratoiaren ospakizuna eta nire bisita hirira bat egin zuten. Hala<br \/>\nere korrikako proba amaitu zenean ni T1era iristen ari nintzen.<br \/>\nFrankfurteko handitasunarekin harrituta gelditu banintzen,<br \/>\nBartzelonako aireportuarekin ere horrelako zerbait sentitu nuen.<br \/>\nT1etik T2ra joateko barneko autobus batean, eta hortik hirira Renfeko<br \/>\ntrenean. Sants-eko estaziora iritsi eta lagunaren etxera. Pixka bat<br \/>\ndeskantsatu, freskagarri bat hartu eta erdi gunera kafe bat hartzera.<br \/>\nEl Raval auzora hurbildu ginen oinez, pasio bat ematen. Egunak<br \/>\nlaguntzen baitzuen.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Aterki gabe irten ginen,<br \/>\nzirimiri pixka bat ari zen baina ez genion kasu handirik egin. Kafea<br \/>\nhartu ondoren, leku benetan atsegina eraman ninduena lagunak eta asko<br \/>\neskertu behar diodana arratsaldea nirekin igarotzeagatik, komeriak<br \/>\nizan genituen etxera iristeko. Busti-bustita, ez genuen espero.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Pizza bat afaldu, telebista<br \/>\npixka bat ikusi eta berriro Sants-eko geltokira han bainuen autobusa.<br \/>\nHori bai, oraingoan aterkiak eraman genituen. Autobusaren bidai<br \/>\nhorren amaiera Donostian nuen baina Tolosatik igarotzen zela abisatu<br \/>\nzidaten eta hurrengo goizean han geldituko nintzen.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><b>Tolosa-Zumarraga-O\u00f1ati<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Euria egin bazigun bezperan,<br \/>\ngoizeko seietan elurra zen Tolosa aldean. Ez nuen espero horrelako<br \/>\nklima aurkitzea Euskal Herrian eta ostiralean kirola egiteko zapatila<br \/>\nbatzuekin irten nintzen. Pentsa dezakezue nolako hotza nuen hanketako<br \/>\nbehatzetan. Trena hartu eta Zumarragara, han situazioa ez zen hobea.<br \/>\nArrebari deitu behar izan nion jakiteko ea zer moduz zeuden<br \/>\nerrepideak eta zer ordutan nuen autobusa (Udanan eta Deskargan kontuz<br \/>\nibiltzeko eta autobusa 7:40etan). O\u00f1atira ordubete beranduago iritsi<br \/>\nnintzen orduan hasi baitzen elurra jausten eta autobusak Udanako<br \/>\nportutik joan beharrean itzuli erdi eta Deskargatik joan behar izan<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Azkenean etxera iritsi<br \/>\nnintzen. Pozik. Biloba eta ilobei kontatzeko moduko istorio batekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Budapest (jarraipena) Iritsi zen gaua eta horrekin batera festa. Baina ez edozein festa larunbatero gure inguruko herri edo hirietan aurki dezakeguna. Festa berezi bat. Terma batzuetan hain zuzen ere. Budapest ezaguna bada, bere terma azpiegituretatik da besteak beste. Gaueko hamaiketan sartu ginen eta goizaldeko lauak aldera irten. Bertan igerileku bat gutxi gora behera 34 gradutara [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[203,150,200,60,205,50,201,202,63,104,204],"class_list":["post-62","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-alemania","tag-bartzelona","tag-budapest","tag-euskadi","tag-frankfurt","tag-gipuzkoa","tag-hungaria","tag-katalunia","tag-onati","tag-tolosa","tag-zumarraga"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=62"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=62"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=62"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=62"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}