{"id":45,"date":"2010-06-27T17:54:10","date_gmt":"2010-06-27T17:54:10","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/istorio-polit-baten-puntu-eta-jarraia"},"modified":"2010-06-27T17:54:10","modified_gmt":"2010-06-27T17:54:10","slug":"istorio-polit-baten-puntu-eta-jarraia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2010\/06\/27\/istorio-polit-baten-puntu-eta-jarraia\/","title":{"rendered":"Istorio polit baten puntu eta jarraia"},"content":{"rendered":"<p><title><\/title><br \/>\n\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Hogeita lau ordu inguru igaro<br \/>\ndira atzo Distantzia Luzeko Europako Triatloi Txapelketan nire parte<br \/>\nhartzea amaitu dudanetik. Denbora izan dut gogoeta batzuk egiteko eta<br \/>\njarraian han igarotako azkeneko egunen inguruan idatziko dut.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><b>Ostirala. Egun bat falta<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Deskantsu eguna. Ondo lo egin<br \/>\ngenuen. Gosaldu eta pixka bat irakurri ondoren Buesa Arenara hurbildu<br \/>\nginen bazkaltzera. Han parte hartzaileontzat bazkari bat zegoen<br \/>\nprobaren agendaren baitan. Zorionez pisukidea eramateko aukera izan<br \/>\nnuen. Handik Landara gerturatu ginen bizikleta hango boxes-etan<br \/>\nuztera. Ondoren Buesa Arenara bueltatu ginen hango boxes-etan<br \/>\nkorrikako zapatilak uztera. Guzti hori egin eta gero etxera. Ongi<br \/>\nafaldu eta ohera hurrengo egunean goizeko seietan alarmak joko<br \/>\nbaitzuen.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><b>Larunbata. Txapelketa<br \/>\neguna, D eguna<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Goizeko seiak eta gosaltzera<br \/>\nekin nion. Ongi elikatu nintzenez aurreko egunetan gosari normal bat<br \/>\negin nuen: yogurra zerealekin, pare bat tostada eta platano bat.<br \/>\nTxapelketara bidean litro erdi ur hartuko nuen ongi idratatzeko.<br \/>\nLandara goizeko zortziak inguruan iritsi ginen. Jende ugari bildu zen<br \/>\nbaina batez ere Hiru Handien lasterketako bigarren etaparen amaiera<br \/>\nhan zelako. Kasualitatea.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Lasterketa hasi baino ordu<br \/>\nerdi lehenago bizikleta utzi genuen lekura joan ginen. Guztia ondo<br \/>\nzegoela ziurtatu eta uretatik irtendakoan jantzi behar nituenak utzi<br \/>\nnituen nire bizikletaren inguruan.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Gizonezko elite maila goizeko<br \/>\nbederatzietan abiatu zen. Bost minutu beranduago emakumezko elite<br \/>\nmaila eta bederatziak eta hogeietan gu. Julen Kortabarria, O\u00f1atiko<br \/>\nTriatloi Taldeko kidea, irteera berdinean abiatu zen. Igeriketa<br \/>\nnahiko garbia izan zen, ez ziren kolperik egon gure artean.<br \/>\nBerrogeita hamar pertsona inguru irten ginen eta laku guztia genuen<br \/>\nguretako. Uretatik sentsazio oso onekin irten nintzen. Ordubete eta<br \/>\nhiru minutu. Bizikleta hartu eta aurrera. Lehenengo ehun kilometroak<br \/>\nhiru ordutan burutu nituen baina hor hasi zen sufrimendua. Edaria<br \/>\nsartzen zitzaidan baina ez zidan onik eragiten. Botaka egiteko gogoak<br \/>\ngero eta handiagoak ziren. Agurainetik Gasteizera ez nuen oso ondo<br \/>\nigaro baina bizikletako sektorea amaitzea lortu nuen. Korrikako<br \/>\nlehenengo kilometrotan gorputzak erantzun zidan baina bigarren anoa<br \/>\ngunetik hirugarrenera benetako infernua pairatu behar izan nuen.<br \/>\nBostgarren kilometroan gorputzak gehiago ezin zuela esan zidan. Hor<br \/>\namaitu zen zoritxarrez nire lasterketa. Uste dut erabakirik onena<br \/>\nhartu nuela. Nire osasunarentzat uste dut onena egin nuela. Buruak<br \/>\nkontrakoa esan arren. Zorionez Julen Kortabarria taldekideak amaitzea<br \/>\nlortu zuen eta han egin nituen lagun batzuk ere beraien helburua<br \/>\nlortu zuten.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\"><b>Gogoeta eta eskerrak<br \/>\nemateko garaia<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Lehenik eta behin eskerrak<br \/>\neman nahi diet bidai honetan alboan egon diren guztiei eta Buesa<br \/>\nArena ingurura animatzera hurbildu zirenei, ezin zirenei egon,<br \/>\nhilabete hauetan behin edo beste animoak eman didatenei, beti hor<br \/>\negongo direnei&#8230; Esperientzia oso ederra bizi izan dut, amaiera ona<br \/>\nlortu ez arren. Ikasteko asko balioko dit honek. Berriro profesional<br \/>\nbat bezala bizitzea aste oso batean agian ez zait suertatuko:<br \/>\nlasterketa gunean kontzentratu, entrenamenduak burutu eta deskantsua<br \/>\nzaintzeaz soilik arduratu, Europako triatletarik onenekin lasterketa<br \/>\nbatean parte hartu&#8230; Ziurrenik berriro errepikaezina izango da,<br \/>\nhorregatik gozatu dut zazpi egun hauetan zehar.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Sasoi onean nengoen baina<br \/>\nzoritxarrez korrikako lehenengo kilometroetan gorputzak gelditzeko<br \/>\nesan zidan. Espero nuen sufritzea, agian korrikako azken biran baina<br \/>\nhain goiz&#8230; Horregatik uste dut gaztea naizela, esperientzia honetan<br \/>\nasko ikasiko dudala eta hurrengo batean ziur lortuko dudala<br \/>\ndistantzia hau menperatzea.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Besterik gabe, <b>ESKERRIK<br \/>\nASKO.<\/b><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hogeita lau ordu inguru igaro dira atzo Distantzia Luzeko Europako Triatloi Txapelketan nire parte hartzea amaitu dudanetik. Denbora izan dut gogoeta batzuk egiteko eta jarraian han igarotako azkeneko egunen inguruan idatziko dut. Ostirala. Egun bat falta Deskantsu eguna. Ondo lo egin genuen. Gosaldu eta pixka bat irakurri ondoren Buesa Arenara hurbildu ginen bazkaltzera. Han parte [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[143,164,167,168,165,60,56,7,166,103],"class_list":["post-45","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-araba","tag-buesarena","tag-distantzialuzekotriatloia","tag-eguraldia","tag-europakotxapelketa","tag-euskadi","tag-gasteiz","tag-kirola","tag-landa","tag-triatloia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=45"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/45\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=45"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=45"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=45"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}