{"id":44,"date":"2010-07-19T13:19:07","date_gmt":"2010-07-19T13:19:07","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/ez-direlako-egunero-betetzen"},"modified":"2010-07-19T13:19:07","modified_gmt":"2010-07-19T13:19:07","slug":"ez-direlako-egunero-betetzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2010\/07\/19\/ez-direlako-egunero-betetzen\/","title":{"rendered":"Ez direlako egunero betetzen"},"content":{"rendered":"<p><title><\/title><\/p>\n<p>\t<!--\n\t\t@page { size: 21cm 29.7cm; margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>*Atzo arratsaldean idatzitako artikulua Hego Euskal Herriko hiru probintziak gurutzatu ostean&#8230;<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Atzo larunbatean Alo\u00f1a Mendiko<br \/>\nigeriketa sailean era batera edo bestera parte izan garenok oso egun<br \/>\nberezia bizi izan genuen. Atzo larunbatean Alo\u00f1a Mendiko<br \/>\nigeriketa sailak bere hogeita bostgarren urteurrenaren jaia ospatzen<br \/>\nzuen eta era batera edo bestera sail honen inguruan egon garenok oso<br \/>\negun berezia bizi izan genuen.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Txapelketa eta herri bazkaria<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Ospatu beharra zegoen hogeita bost urte<br \/>\nhauek. Arrazoi ugari zeuden. Bat azpimarratzeagatik Alo\u00f1a<br \/>\nMendi Kirol Elkartea talde bat baino gehiago delako O\u00f1atiko<br \/>\nherriarentzat eta sail bakoitzaren baitan azken finean iragan<br \/>\ngarenok, iragaten ari direnak eta iragango dutenak herri honetako<br \/>\nkirolaren historiaren zati bat osatzen dugulako familia handi bat<br \/>\nosatuz.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Pixka bat originalak izateagatik eta<br \/>\nordu alai batzuk igarotzeko igerilariak izandakoak eta orain taldean<br \/>\ndaudenak goizeko hamarretan ordua hartua genuen O\u00f1atiko<br \/>\nZubikoa kiroldegian txapelketa herrikoi batean parte hartzeko. Han<br \/>\nAlo\u00f1a Mendiko igeriketa saileko iragana, oraina eta geroa<br \/>\nelkartu ginen (emakumeren batek bere barrenean eraman zuen<br \/>\netorkizunerako igerilariren \ud83d\ude00 ). Oso ondo atera zen dena. Zerbitzari<br \/>\nbat beste igerilari ohi batekin epaile lanetan aritu ginen<br \/>\n(zerbaitetarako baikara publienpleatuak eta epaile titulua noizean<br \/>\nbehin erabili egin beharra dago). Baina ez ginen libratu igeri<br \/>\negitetik. 50 bular, 4&#215;50 libre eta 4&#215;50 estiloetako probetan parte<br \/>\nhartu nuen. Esan bezala han bildu ginen iragana, oraina eta<br \/>\netorkizuna eta aukera izan nuen lehendabizikoz nire aurretik egon<br \/>\nziren kirolariekin batera igeri egiteko gure bigarren edo hirugarren<br \/>\netxean izan zen igerilekuan. Zerbait berezia izan zen. Bizitzan<br \/>\nizaten dugun situazio horietako bat hitzik gabe gelditzen garela hori<br \/>\ndeskribatzeko.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Igeri ondoren eta kaloria batzuk erre<br \/>\nostean Alo\u00f1a Mendi Kirol Elkarteak antolatutako Garagardo<br \/>\nferiako karpan herri bazkaria izan genuen igeri egitera joan ginenok<br \/>\neta era batera edo bestera igeriketa sailera lotuta egon ziren<br \/>\npertsona guztiak geunden gonbidatuta.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Musutruk lan ugari<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Bazkari on baten ostean hitzen eta<br \/>\nhitzaldi motzen ordua iritsi zen. Galaren gidatzaile bezala O\u00f1ati<br \/>\nirratiko kirol korrespontsala izan genuen, Aratz Losada. Bertan<br \/>\nzenbait omenezko plaka banatu ziren Alo\u00f1a Mendiko Igeriketa<br \/>\nsailarengatik egindako lanarengatik. Lehenik eta behin sortzaileei<br \/>\neta sailak izan zituen presidenteei omendu zitzaien. Ondoren hogeita<br \/>\nbost urteetan nabarmendu diren igerilariei ere beraien oroigarria<br \/>\neman zitzaien, hauek Espainiako txapelketara iristeagatik jaso<br \/>\nzituzten plakak. Azkenik lan asko eta urte asko itzalean lan<br \/>\negiteagatik oroigarri bereziak jaso zituzten hiru pertsonek igeriketa<br \/>\nsailaren eskutik. Lehenengo biak Juan Mari Andueza eta Anjel<br \/>\nMaiztegi, bolondres bezala urte askoan lan eta lan aritu ostean<br \/>\nsailari eman dioten guztiarengatik.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Aipatu bezala hirugarren pertsona batek<br \/>\nere jaso zuen oroigarri berezia. Igeriketa saileko aurpegirik<br \/>\nezagunena baina protagonismoa hartzea gustatzen ez zaion pertsona<br \/>\nbat. Argazkitan maiz agertzen dena baina beti ere bere igerilarien<br \/>\natzetik. Saila sortu zenetik urtero lanean kirol emaitza onargarriak<br \/>\nlortzeko eta lortzen hamar mila biztanleko herri batentzako. Berak<br \/>\nputakume bezala deskribatu zuen bere burua. Igerilariok badakigu<br \/>\nbigarren aitatzat har dezakegula. Bigarren aitatzat eta lagun on bat<br \/>\nbezala (kirol honek eta talde honek duen bereizitasun onenetakoa:<br \/>\nbakarkako kirola izan arren lagunak erraz egin daitezkeela eta<br \/>\nloturak urte luzeetan irauten dutela). Txalo zaparrada handiena eta<br \/>\nhunkigarriena jaso zuen Xabier Infante \u201cArtza\u201d jaunak. Lehen<br \/>\naldiz ikusi nuen nire entrenatzailea izandakoa negar malkotan (han<br \/>\nbilduta geundenen artean ez zen bakarra izan). Zirrarra berezi bat<br \/>\nsortu zitzaigun sabeletan irudi hura ikusi genuenean, oilo ipurdia<br \/>\njarri arte. Saileko zuzendaritzaren partetik bere oroigarria jaso<br \/>\nzuen eta igerilariok ere, sail honetako historiaren parte izan<br \/>\ngarenok, opari bat egin nahi genion guregatik egindako lan<br \/>\nguztiarengatik esker ona emateko. Hala ere badakigu gasteiztar honek<br \/>\negin duen lana igeriketatik haratago doala eta inoiz ezingo diogula<br \/>\nbehar bezala ordaindu. Bertso bat eta luxuzko Hotel batean egonaldia<br \/>\noparitu genion.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><u>Bertsoa (Doinua: Habanera):<\/u><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">\n<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>Burubelarri jardun da<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>25 urte hauetan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>diziplinari helduta<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>gure entrenamenduetan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>gurekin zabiltzanean<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>ondo dakizu zuk zertan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>nahiz uretatik kanpora<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>eta berdintsu uretan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>zurekin gu beti pozik<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>lehiatzen herri denetan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>zure izaera baita<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>goraipatzekoa benetan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>jaso ditzazula gure<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>eskerrak gaurko honetan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>segi ezazu kementsu<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>aurrera igeriketan.<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i><br \/><\/i>\n<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>Alo\u00f1a Mendik badauka<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>entrenatzaile bakarra<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>bere lana egiteko<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>inork ba ahal du indarra<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>goizeko seietan beti<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>hasten du bere beharra<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>nahiz udaberria izan<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>edota negu zatarra<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>nahiz ta guk zurekin pasa<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>pistinan egun bat txarra<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>entrenatzaile bezala<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>guretzat zara izarra<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>zu ezagutzea baita<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>izugarri edarra<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>belarritik tira eginez<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>gora Artza Gasteiztarra.<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i><br \/><\/i>\n<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>Besarka eta muxu handi bat<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><i>zure igerilarien partez<\/i><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">\n<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Oroigarria<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Goizean igeri ostean kamiseta bat eman<br \/>\nziguten oroigarri bezala, bazkarian eraman beharrekoa. Gaur egun<br \/>\nedozein lekutara edozein ekintzetara zoazela, batez ere kirol probei<br \/>\neta jaiei buruz ari naiz, kamisetak edonon ematen dizute. Hamaika<br \/>\nproba egin ostean azkenaldi honetan aukeraketa bat egin behar izan<br \/>\ndut armairuko espazio faltarengatik eta asko ez ditudalako jartzen.<br \/>\nHoriek ziurrenik Argentinarako bidea hartuko dute beste batzuek, ni<br \/>\nbaino behartsuagoak, erabil dezaten. Horregatik uste dut ditudan<br \/>\nkamisetak momentu berezietan lortutakoak izan direla. Hor ditut<br \/>\nadibidez Calellan lortutakoa helmuga zeharkatu ostean nire aitaren<br \/>\neta lagunaren alboan edo orain berritsuki Europako txapelketan<br \/>\nlortutakoa parte hartzeagatik adibidez. Beraz atzoko kamiseta nire<br \/>\narmairuan luxuzko leku bat aurkitu du eta ikusten dudan guztietan<br \/>\ngogoratuko naiz atzo bizi izandako egun ederraz.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">Eskerrik asko Igeriketa Sailekoei atzo<br \/>\nantolatutakoagatik, eskerrik asko Artzari hamaika arrazoiengatik<br \/>\nbaina garrantzitsuena beti disponible egoteagatik bere igerilekuko<br \/>\ngaritan eta eskerrik asko atzo hurbildu ziren guztiei uste dudalako<br \/>\ngiro benetan ederra eta polita lortu genuelako guztion artean.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Beste 25 urteren buruan ikusiko<br \/>\ngarelakoan,<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\"><b>Alo\u00f1a Mendi goratutzen dugu,<br \/>\npozez bete leku bakoitzean!!! Aliron, aliron, aliron&#8230; ALO\u00d1A<br \/>\nMENDI TXAPELDUN!!!<\/b><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\">P.d. Post hau<br \/>\nkikuz beterik dago \ud83d\ude00 Orain dela astebete entzun nuen bezala,<br \/>\neuskaldunok gure barnean dugun euskal filologoa akabatu egin dut eta<br \/>\nbeldur gabe eta lotsagabe aritu naiz artikulua hau idazteko. Batzuek<br \/>\ngogoko izango dute beste batzuek ez hainbeste&#8230; beraz soilik esan<br \/>\ngoza dezazuela ahal duzuen neurrian artikulu honekin!!!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>*Atzo arratsaldean idatzitako artikulua Hego Euskal Herriko hiru probintziak gurutzatu ostean&#8230; Atzo larunbatean Alo\u00f1a Mendiko igeriketa sailean era batera edo bestera parte izan garenok oso egun berezia bizi izan genuen. Atzo larunbatean Alo\u00f1a Mendiko igeriketa sailak bere hogeita bostgarren urteurrenaren jaia ospatzen zuen eta era batera edo bestera sail honen inguruan egon garenok oso egun [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[96,60,50,48,20,63],"class_list":["post-44","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-alonamendi","tag-euskadi","tag-gipuzkoa","tag-igeriketa","tag-kirolak","tag-onati"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=44"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=44"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=44"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=44"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}