{"id":42,"date":"2010-09-17T10:56:41","date_gmt":"2010-09-17T10:56:41","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/uda-oso-desberdina-1"},"modified":"2010-09-17T10:56:41","modified_gmt":"2010-09-17T10:56:41","slug":"uda-oso-desberdina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2010\/09\/17\/uda-oso-desberdina\/","title":{"rendered":"Uda oso desberdina"},"content":{"rendered":"<p><title><\/title><br \/>\n\t<!--\n\t\t@page { margin: 2cm }\n\t\tP { margin-bottom: 0.21cm }\n\t--><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Atzo irakurri nion goiena.net<br \/>\nblog komunitateko beste kide bati <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/29A\/uda-ezberdina\">bere udaren gora beherak<\/a>.<br \/>\nInspirazioa piztu dit eta nik ere nire udako nondik norakoen berri<br \/>\nemango dizuet. Gainera uste dut 2010-2011 blog kurtsoa hasteko era<br \/>\npolit bat izan daitekeela (noski post hau publiko guztiei zuzendua<br \/>\ndagoenez eszenarik gogorrenak eta erotikoenak beste baterako utziko<br \/>\nditut, edo agian intimitatean kontatzeko \ud83d\ude09 ).<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Lehen uda izan da kotxeko<br \/>\ngidabaimena edo sorosle titulua izateko aukera dudanetik ez dudana<br \/>\nlan egin. Beno, baten batek galdetzen badit ea udan lan egin dudan<br \/>\nbaiezkoa emango diot baina soilik 18 egun izan dira. Lau egun<br \/>\nuztailean, O\u00f1atiko igerilekuan, eta 14 Usakoko errekan. Bietan<br \/>\nsorosle lanetan eta inoiz leku horietan aurretik lan egin gabe.<br \/>\nEsperientzia bezala esan beharra daukat ez dela erraza izan (kontuan<br \/>\nizanda zer nolako erantzukizuna dugun pertsonen biziekin) baina aldi<br \/>\nberean ez da batere zaila izan (aurretiko sei udatan Aiegiko Iracheko<br \/>\nigerilekuan lan egin izanak esperientzia asko eman dit bi leku<br \/>\nhauetan lanari aurre egiterakoan). Ondorioz esan dezaket uda bat<br \/>\ngehiago egindako lanarengatik emaitza positiboak ateratzen ditudala.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Uztailean hasi zen nire<br \/>\noporraldia. Ekainean askok jakingo duzuenez Europako txapelketan egon<br \/>\nnintzen eta ez zen nire egunik onena izan baina hala ere bizitzan<br \/>\naurrera egin beharra dagoela dakit. Beraz hori egitea tokatu<br \/>\nzitzaidan. Uztailaren 7an Iru\u00f1ean izan nintzen. Oso ondo pasa nuen<br \/>\nlagun baten urtebetetzea ospatzen baina sentsazioa daukat urtetik<br \/>\nurtera San Ferminen herrikoitasun maila jaisten doala eta<br \/>\natzerritarrentzako festa bat bilakatzen ari dela gero eta gehiago<br \/>\n(zoritxarrez).<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">San Ferminak atzean utzita<br \/>\nDonostiara hurbildu nintzen uztailaren 10 eta 11ean EHUk antolatzen<br \/>\ndituen udako ikastaroen barruan Euskara 2.0 ikastarora. Bertan<br \/>\nSustatuko bosgarren urtemugan ezagutu nuen <a href=\"http:\/\/twitter.com\/teketen\">Gorka Julio<\/a> berriro ikusi<br \/>\nnuen eta <a href=\"http:\/\/twitter.com\/euskaljakintza\">Maite Go\u00f1i <\/a>bezalako pertsonak ezagutu eta aldi berean<br \/>\neramaten duen proiektu berritzailea Ordiziako ikastolan batxilergoko<br \/>\nikasleekin teknologia berriak erabiliz. Balorazio oso positiboa egin<br \/>\nnuen bi egun horien baitan, gauza berri batzuk ikasi nituen eta<br \/>\nkonpainia onean egoteko aukera izan nuen. Datorren urtean ez ditut<br \/>\nbeharko aukera askeko kredituak (arrazoietako bat zergatik hurbildu<br \/>\nnaizen azken bi urteetan Miramar jauregira) baina agian bisitaren bat<br \/>\nDonostiara egingo dut aukera polita izaten delako Gipuzkoako<br \/>\nprobintzian egun batzuk igarotzeko.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Uztaileko azken astean<br \/>\nkokaturik Alpeetara joateko ordua iritsi zitzaidan Gasteizko lagun<br \/>\nbatekin Alpe d\u00b4Huez-eko distantzia motzeko triatloian parte hartzeko<br \/>\n(1,2-30-7). Joan aurretik Alo\u00f1a Mendiko igeriketa saileko 25.<br \/>\nurteurrenaren festa izan nuen eta han bizitakoa aurretik esanda<br \/>\ndaukat iadanik. Alpeetan astebete egon ginen, 7 egun. Aspertzeko<br \/>\nbetarik ez genuen izan, lasterketa oso ondo joan zen. Bizikletako<br \/>\nzatiak zuen zailtasunik handiena, lakutik irten Bourg d\u00b4Oissan<br \/>\nherrira jaitsi eta Alpe d\u00b4Huez igotzea baizen. Goian zazpi kilometro<br \/>\nizango genituen aurretik korrika egiteko. Hango parajeetan<br \/>\ntxirrindularitza usaintzen zen leku guztietatik zehar eta egon ginen<br \/>\nkanpinean bost izarretako hotel batean bezala egon ginen. Oso gustura<br \/>\neta tamalez gauza onenekin gertatzen den bezala oso motza egin<br \/>\nzitzaigun.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Horrela abuztura iritsi<br \/>\nginen. Alpeetatik bueltan Gasteizetik Lizarrara joan behar nintzen,<br \/>\nlagun on bati esker igande arratsalde-gauen Nafarroara joatea ahal<br \/>\nizan nuen. Han Lizarrako jaiak gori-gori zeuden. Abuztuak 1eko eta<br \/>\n2ko gauetan lagunarekin irten nintzen parrandan. Primeran pasa<br \/>\ngenuen. Bigarren egunean behietara joan ginen goizean goiz (beno egia<br \/>\nesanda goizeko entzierroa ia kale erdian harrapatu zigun). Ez naiz<br \/>\noso oker ibiliko giroa Iru\u00f1ekoa baino hobeago zela esaten badut.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Jaiak amaitu ostean hamar<br \/>\neguneko astebete inguruko deskantsua ilobarekin Aiegin. Uste dut ez<br \/>\nnaizela hainbeste nekatu ume baten atzetik inoiz (eta hori aurten<br \/>\nigerilekuan monitore lanetan nengoela ume batzuk energia asko<br \/>\nxahutzen zidaten). A zer nolako energia daukan iratzarrita dagoen<br \/>\nbitartean!!!<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Iloba bere herrira itzuli<br \/>\nostean Malagara joatea tokatzen zitzaidan. Hamabi egun izan al ziren?<br \/>\nAla hamahiru egun? Ez naiz oso ondo oroitzen baina azpimarratu<br \/>\nbeharra daukat Malagako giroa asko aldatzen dela hemen bizi<br \/>\ndugunarekin. Normala kontuan izanda goizeko lau eta erdietan 27 gradu<br \/>\negiten badu.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Malagako erritmoa laburtu<br \/>\ndezakegu esanez bazkariarekin hasten dela arratsaldeko bostetan,<br \/>\nafariarekin jarraitzen du gaueko hamarrak-hamaikak aldera, lan egiten<br \/>\nda ondoren eta amaitzeko goizeko seiak aldera gosaldu egiten da<br \/>\negunari amaiera emanez eta ohera lotara joanez.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Han bizi izandako<br \/>\nesperientzia oso aberasgarria izan da. Ezusteko handia eraman nuen<br \/>\nferia deskubrituz eta datorren urtean ziurrenik handik egun batzuk<br \/>\negingo ditudala abuztuaren erdialdean.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Uda amaitzeko egun gutxi<br \/>\nfalta zirela itzuli nintzen Andaluziatik. Udaren amaierarekin batera<br \/>\nnire oporretako garairik gogorrena bizitzea tokatzen zitzaidana. Alde<br \/>\nbatetik hasieran aipatutako lana O\u00f1atiko txokorik politenetakoan eta<br \/>\nbeste alde batetik iraileko azterketak.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm\" lang=\"eu\">Guzti hori igaro da&#8230;<br \/>\nzoritxarrez. Orain garai berri bati ekingo diot ikasturte berriaren<br \/>\nhasierarekin. Ikusten duzuenez idazteko gogoz nago eta ea jarraipena<br \/>\nematen diodan. Denborak bakoitza bere tokian jarriko du&#8230; eta<br \/>\ngainera berriro hasi naiz korrika egiten (alpeetatik ez ditut berriro<br \/>\nkorrikako zapatilak jantzi).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo irakurri nion goiena.net blog komunitateko beste kide bati bere udaren gora beherak. Inspirazioa piztu dit eta nik ere nire udako nondik norakoen berri emango dizuet. Gainera uste dut 2010-2011 blog kurtsoa hasteko era polit bat izan daitekeela (noski post hau publiko guztiei zuzendua dagoenez eszenarik gogorrenak eta erotikoenak beste baterako utziko ditut, edo agian [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[159,158,127,13,154,60,160,50,149,20,156,157,21,63,103],"class_list":["post-42","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-aiegi","tag-alpedhuez","tag-andaluzia","tag-donostia","tag-ehu","tag-euskadi","tag-frantzia","tag-gipuzkoa","tag-irunea","tag-kirolak","tag-lizarra","tag-malaga","tag-nafarroa","tag-onati","tag-triatloia"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/42","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=42"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/42\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=42"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=42"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=42"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}