{"id":288,"date":"2006-10-12T21:00:37","date_gmt":"2006-10-12T21:00:37","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/aste-bukaera-bikaina"},"modified":"2006-10-12T21:00:37","modified_gmt":"2006-10-12T21:00:37","slug":"aste-bukaera-bikaina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2006\/10\/12\/aste-bukaera-bikaina\/","title":{"rendered":"Aste bukaera bikaina!!!"},"content":{"rendered":"<p>Pasa den aste bukaera oso ona izan zen<br \/>\nniretzat. Oso ongi pasa nuen eta gauza asko ikasi nituen.<\/p>\n<p>Larunbatean <a href=\"http:\/\/www.amurrio.org\">Amurrion<\/a> izan nintzen. <a href=\"http:\/\/www.avafiep.org\/amurrio\/index.html\">AVAFIE<\/a><a href=\"http:\/\/www.avafiep.org\/amurrio\/index.html\">P<\/a><br \/>\nelkarteak antolatu zuen atletismo jardunaldian. Bertan izan ziren <a href=\"http:\/\/www.revistafusion.com\/2000\/abril\/deportes79.htm\">Martin Fiz<\/a>,<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.elkarri.org\/argitalpenak\/aldizkariak\/object.php?o=1821&amp;p=\/aldizkari\/revista.3.php\">Marta Mendia<\/a>, Manolo Martinez eta <a href=\"http:\/\/www.mujeractual.com\/entrevistas\/santamarta\/index.html\">Purificacion Santamarta<\/a> besteak beste.<\/p>\n<p>Gauza asko ikasi nituen atleta hauengatik,<br \/>\nbakoitzak bere esparruan. Martinek maratoiari buruz hitz egin zigun, Martak<br \/>\nsaltoei buruz, Manolok indarrari buruzko hitzaldi txiki bat eman zuen (pare bat<br \/>\nbideo ikusgarrirekin) eta Purik bere kemena eta adorea erakutsi zigun,<br \/>\nparalinpiar atleta baten ikusten ez dugun aldea.<\/p>\n<p>Beste bi pertsona ere izan ziren, hauek ez oso<br \/>\nezagunak beraien lana ez baita ikusten. Bata Pablo Mas izan zen, Amurrioko<br \/>\natletismo eskolako zuzendaria eta bestea Victor Clemente, Arabako federazioko<br \/>\nzuzendari teknikoa. Lehenengoak atletismo eskola bat nola sortu herri txiki<br \/>\nbatean eta horrek dakartzan arazoei buruz hitz egin zigun eta bigarrenak nola<br \/>\njorratu atleta bat.<\/p>\n<p>Esandakoa, gauza asko ikasi nituen eta<br \/>\neskertzekoa da antolatzaileek egindakoa dena ongi ateratzeko. Hamarretan hasi<br \/>\nginen eta zortzi erdiak pasata bukatu genuen, egun luzea izan arren oso<br \/>\nentretenigarria iruditu zitzaidan.<\/p>\n<p>Ea datorren urtean antzerako zerbait egiten<br \/>\nden. Gustura bueltatuko nintzateke Amurrioko antzokira (hamar mila biztanleko<br \/>\nherri batentzat oso antzoki ona dela deritzot).<\/p>\n<p>Igandea ere izugarria izan zen. Askok<br \/>\ndakizuenez <a href=\"http:\/\/www.fernandoalonso.com\/DEFAULT2.htm\">Fernando Alonsoren<\/a> jarraitzailea naiz. Orain arte bera izan da bakarra<br \/>\ngoizean goiz jaikitzeko gai izan dena. Australiako sari nagusian goizeko<br \/>\nbostetan altxatu nintzen bera ikustera eta igande honetan antzerakoa gertatu<br \/>\nda, goizeko seiak eta laurdenetan telebistari begira nengoen.<\/p>\n<p>Emaitza honezkero askok jakingo duzue. Alonso<br \/>\ngaraile eta munduko txapelketan bigarren doana, <a href=\"http:\/\/www.mschumacher.com\/\">Michael Schumacher<\/a> alemaniarrak<br \/>\nmotorra apurtu zuen. Hau da, <strong>22an Alonsok puntuatuz edo ez badu puntuatzen eta<br \/>\nMichael-ek irabazi ez, bigarrengoz jarraian asturiarra munduko txapeldun<\/strong>. Azkar<br \/>\nesaten da hori.<\/p>\n<p>Goizeko momenturik onena, zortziak eta<br \/>\nbostetan. Alemaniarraren kotxe gorritik ke zuria ikusi nionean. Sinestezina<br \/>\nzen. Bazirudien orain dela bi aste dena galduta zegoela eta Michael-ek eskura<br \/>\nzeukala bere zortzigarren txapelketa, eta momentu batean nola aldatzen den dena.<\/p>\n<p>Nik banituen nire itxaropenak, <a href=\"http:\/\/www.formula1.com\/race\/circuitmap\/767.html\">Txinako saritik<\/a><br \/>\nasko jaitsi zitzaidanak (mundu guztiari bezala) baina ez nuen espero emaitza<br \/>\nhori. Lehenengo sari nagusitik nire itxaropen guztiak jarri nituen Alonsorengan<br \/>\neta ez dut amore eman.<\/p>\n<p>Datorren urtean ere, lehenengo sari nagusia<br \/>\nhasi baino lehenago apustu egingo dut Alonsok irabaziko duela bat formulako<br \/>\nmunduko txapelketa, McLaren taldean ariko da. Espero dut hirugarren munduko<br \/>\ntxapelketarengatik borrokatzea, eta ez bigarrena.&nbsp;<\/p>\n<p>Pozez betea abiatu nintzen Gasteizera. Eta<br \/>\noraindik igandea ez zen bukatu. Gabean <a href=\"http:\/\/www.cuatro.com\">Cuatro<\/a> katean <a href=\"http:\/\/www.cuatro.com\/microsites\/house\/\">House<\/a> telesailari buruzko<br \/>\nberezi bat bota behar zuten: House unplugged.<\/p>\n<p>Gustuko dut telesail hori. Barre asko egiten ditut hori ikusten eta<br \/>\norain orduak kontatzen ari naiz igandea iristeko eta bigarren denboraldiaren bukaera<br \/>\nberriro hasteko irrikaz nago.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pasa den aste bukaera oso ona izan zen niretzat. Oso ongi pasa nuen eta gauza asko ikasi nituen. Larunbatean Amurrion izan nintzen. AVAFIEP elkarteak antolatu zuen atletismo jardunaldian. Bertan izan ziren Martin Fiz, Marta Mendia, Manolo Martinez eta Purificacion Santamarta besteak beste. Gauza asko ikasi nituen atleta hauengatik, bakoitzak bere esparruan. Martinek maratoiari buruz hitz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[604,412,98,550,256,681,680,679],"class_list":["post-288","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-1f","tag-amurrio","tag-atletismoa","tag-cuatro","tag-house","tag-manolomartinez","tag-martinfiz","tag-purificacionsantamarta"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/288","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=288"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/288\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=288"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=288"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=288"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}