{"id":265,"date":"2007-02-18T20:40:50","date_gmt":"2007-02-18T20:40:50","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/euskadiko-6-orduak-festa-bat-guztiaren-gainetik"},"modified":"2007-02-18T20:40:50","modified_gmt":"2007-02-18T20:40:50","slug":"euskadiko-6-orduak-festa-bat-guztiaren-gainetik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2007\/02\/18\/euskadiko-6-orduak-festa-bat-guztiaren-gainetik\/","title":{"rendered":"Euskadiko 6 orduak: festa bat guztiaren gainetik"},"content":{"rendered":"<p>Atzo berriro ere, bi urte ospatu gabe egon<br \/>\nostean, Anoetako belodromora itzuli zen Euskadiko pistako txirrindularitzako<br \/>\nprobarik garrantzitsuena: <a href=\"http:\/\/canales.diariovasco.com\/especiales\/6horas.pdf\">Euskadiko 6 orduak<\/a>.<\/p>\n<p>Ni bi aldiz joanda nago belodromora. Lehenengo<br \/>\naldian ama eta aitarekin, bigarrenean aitarekin soilik. Familian oso<br \/>\ntxirrindularizaleak gara: aitak askotan egin du Quebrantahuesos proba (besteak beste) eta<br \/>\nkoinatua berriz profesional ohia da, hori guztiari familia beti atzean dutela gehitu<br \/>\nbehar zaio. Doazen lekura doazela ere gu beraien atzean egongo gara. Orain ni<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.triatloi.org\">duatloietan<\/a> hasiko naiz eta antzerakoa gertatuko da.<\/p>\n<p>Atzoko edizioa berezia izan zen. Kirol<br \/>\nemaitzen gainetik, zer esan nahi duen horrelako ekitaldi bat niretzako eta nire<br \/>\ningurukoentzat azaldu nahi dut.<\/p>\n<p><strong>Euskaldunon afizio garrantzitsuenetakoa<\/strong><\/p>\n<p>Afizio handia diogu euskaldunok<br \/>\ntxirrindularitzari. Kapazak gara orduak eta orduak igarotzeko telebistaren<br \/>\naurrean etapa lau bat ikusten itzuli txiki batekoa.<\/p>\n<p>Behin profesional bateri entzun nion<br \/>\ndefenditzen bere lankide bateri horrelako etapa batean. Irratikoek esaten zuten<br \/>\nohiko etapa aspergarria zela. Emozioa esprintean egongo zela, ihesaldian zioan<br \/>\nKelmeko txirrindulari bat pelotoi nagusiari minutu ugari atera arren<br \/>\nharrapatuko zutela.<\/p>\n<p>Txirrindulariak esan zuen etapa hauek ere<br \/>\npolitak direla, mutil horrek bere helburua lortzen bazuen izugarria izango zelako.<br \/>\nZorionez etapa ez zen amaitu bukaerako esprintarekin.<\/p>\n<p>Pista etapa lau bat bezala irudikatu dezakegu.<br \/>\nBirak eta birak eraztun bati ia etenik gabe. Baina berezitasun batekin, esprintak<br \/>\nirabazten dituenak ez du zergatik lasterketa irabazi behar. Horretarako uneoro adi<br \/>\negon behar dira txirrindulariak, adi egon behar dira nor ausartzen den itzulia<br \/>\nirabazteko saikerakin edo nork erasotzen duen sprintak baino bira batzuk<br \/>\nlehenago.<\/p>\n<p>Espezialitateak ikusgarriak dira: puntuazioa,<br \/>\nscratch, keirin\u2026 Emozioz beterik daude helmuga zeharkatu arte ezin baitezakegu<br \/>\nnor den irabazlea esan.<\/p>\n<p><strong>Galvez gogoan<\/strong><\/p>\n<p>Txirrindularizaleok gogoan dugu Isaac Galvez. <a href=\"http:\/\/www.20minutos.es\/noticia\/176547\/0\/isaac\/galvez\/muere\/\">Ganten<br \/>\nhil zen<\/a> berari gustatzen zitzaiona egiten. Ez zen soilik pistard bat,<br \/>\nerrepidean zenbait garaipen lortu zituen. Horra hor bere berezitasunetako bat,<br \/>\nez zen soilik pistako tituluekin konformatzen.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.mikelastarloza.com\/paginas\/eusk\/home.html\">Astarlozak<\/a> bete zuen bere tokia. Beste<br \/>\ntxirrindulari bikain bat. Pistakoa ez izan arren bikain bete zuena Galvez-en<br \/>\ntokia. Baina Isaac egon izan bazen <a href=\"http:\/\/marca.recoletos.es\/edicion\/marca\/la_entrevista\/es\/desarrollo\/723325.html\">Llanerasekin<\/a>, agian azken ematza beste bat<br \/>\nizango zen (2000. urtean garaipena lortu zuten). Paper bikaina burutu zuten<br \/>\neuskaldunak eta munduko txapeldunak.<\/p>\n<p>Oso hunkigarria eta ona Galvezi egindako omenaldia,<br \/>\nbere arrebak jaso zituen lore sorta eta txaloak.<\/p>\n<p><strong>ETB 1 ondo, belodromoa utzik<\/strong><\/p>\n<p>Aurrenekoz ikusteko aukera izan dut Euskadiko<br \/>\n6 orduak zuzenean telebistatik. Aurreko edizioetan ez dakit ETB1ek zuzenean<br \/>\nematen zituen, ziur bai ez zuzenean ematen zutela.<\/p>\n<p>Aurten ekitaldi gehiena telebistatu dute<br \/>\n(lauretatik bederatziak arte). Behingoan txalotu egingo dut kanal publikoari. Bigarren<br \/>\nmailako futbola alde batera utzita garrantzia handiagoa eman diote kirol<br \/>\ntxikiago bateri.<\/p>\n<p>Hala ere pena eman zidan atzo Anoetako belodromoak. Ez zegoen beteta. Ni<br \/>\njoan nintzenean izugarrizko giroa zegoen eta belodromoa jendez lepo. Atzokoa<br \/>\nere giroa ziur bikaina zela, gainera inauteriak zirela kontuan hartu behar da,<br \/>\nbaina hala ere belodromoa horrelako ekitaldi batean utzik ikustea pena eman<br \/>\nzidan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo berriro ere, bi urte ospatu gabe egon ostean, Anoetako belodromora itzuli zen Euskadiko pistako txirrindularitzako probarik garrantzitsuena: Euskadiko 6 orduak. Ni bi aldiz joanda nago belodromora. Lehenengo aldian ama eta aitarekin, bigarrenean aitarekin soilik. Familian oso txirrindularizaleak gara: aitak askotan egin du Quebrantahuesos proba (besteak beste) eta koinatua berriz profesional ohia da, hori guztiari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[437,640,645,13,642,580,60,644,20,643,641,3],"class_list":["post-265","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-anoeta","tag-astarloza","tag-belodormoa","tag-donostia","tag-etb","tag-etb1","tag-euskadi","tag-galvez","tag-kirolak","tag-llaneras","tag-seiorduak","tag-txirrindularitza"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/265","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=265"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/265\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=265"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=265"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=265"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}