{"id":218,"date":"2008-01-03T10:37:48","date_gmt":"2008-01-03T10:37:48","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/done-jakue-bidea-2007-v"},"modified":"2008-01-03T10:37:48","modified_gmt":"2008-01-03T10:37:48","slug":"done-jakue-bidea-2007-v","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2008\/01\/03\/done-jakue-bidea-2007-v\/","title":{"rendered":"Done Jakue bidea 2007 (V)"},"content":{"rendered":"<p><b><span lang=\"EU\">5.<br \/>\netapa. Carrion de los Condes \u2013 Leon. 100 km.<\/span><\/b><\/p>\n<p><b><span lang=\"EU\">4h 46<br \/>\nmin. 21,2 km\/h. Irailak 21, ostirala.<\/span><\/b><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Azkar gauzatutako etapa, gehienbat ibilbideak<br \/>\nzituen zuzengune lau amaigabeetan haizea alde izan nuelako.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Goiz goizetik izan nuen eguraldi bikainaz<br \/>\ngozatzeko aukera. Irten baino lehenago ondo gosaldu nuen eta ondoren<br \/>\nLarrionetik hurrengo herrira abiatu nintzen, 15 kilometrora kokatua zegoena. Zati<br \/>\nhori izan zen agian eguneko zailtasunik handiena, batez ere gorputza ez nuelako<br \/>\nbero. Bestela egun guztian zehar ez nuen aparteko arazorik izan.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Aipatzeko bi ezbehar bakarrik. Lehenengoa erle<br \/>\nbatek ziztada bat eman zidala ezkerreko belarrian eta ondorioz ziztu bizian<br \/>\njoan behar izan genuela gertuen zegoen farmaziara amoniako pixka bat erostera. Eta<br \/>\nbigarren arazoa Leonetik bost kilometrora, hiriaren sarreran, zulatu bat izan<br \/>\nnuela atzeko gurpilean. Zorionez bi atzerapen txiki horiek konpontzea lortu<br \/>\nnuen.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Leonera iritsi nintzenean ez nuen aparteko<br \/>\narazorik izan aterpetxea bilatzeko. Eta nolako aterpetxea. Young international<br \/>\naterpetxe sareen barruan aurkitzen da Leongoa. Denetarik dauka: internet,<br \/>\nprentsa, dutxa beroak, telebista gela, garbigailu eta sikagailuak\u2026 Hori guztia<br \/>\nhiru euroren truke. Gainera e zuen ordurik ezartzen ateak ixterakoan eta<br \/>\ngoizeko hamarrak arte egon zitekeen bertan.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Arratsalde gehiena igaro nuen bertan<br \/>\ndeskantsatzen. Bost egun nindoan bizikletari eman eta eman, eta ordurako nekea<br \/>\nnabaritzen hasi zen. Vuelta Espainiako etapa ikusteko aukera izan nuen eta<br \/>\ninterneten email batzuk bidaltzeko ere. Azken orduan katedrala eta hirigunea<br \/>\nbisitatzera hurbildu nintzen ondoren inguruan afaltzeko eta poliki-poliki<br \/>\naterpetxe ingurura bueltatzeko.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Pasio luze baina polit baten ostean lortu nuen aterpetxera iristea. Hurrengo<br \/>\negunerako gauzak prestatuta utzi eta hamaikak aldera oheratu nintzen.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>5. etapa. Carrion de los Condes \u2013 Leon. 100 km. 4h 46 min. 21,2 km\/h. Irailak 21, ostirala. Azkar gauzatutako etapa, gehienbat ibilbideak zituen zuzengune lau amaigabeetan haizea alde izan nuelako. Goiz goizetik izan nuen eguraldi bikainaz gozatzeko aukera. Irten baino lehenago ondo gosaldu nuen eta ondoren Larrionetik hurrengo herrira abiatu nintzen, 15 kilometrora kokatua [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[553,363,552,20,559],"class_list":["post-218","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-553","tag-bidaiak","tag-donejakuebidea","tag-kirolak","tag-leon"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/218","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=218"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/218\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=218"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=218"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=218"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}