{"id":201,"date":"2008-06-03T10:41:49","date_gmt":"2008-06-03T10:41:49","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/euskara-salbatzeko-dekalogoa"},"modified":"2008-06-03T10:41:49","modified_gmt":"2008-06-03T10:41:49","slug":"euskara-salbatzeko-dekalogoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2008\/06\/03\/euskara-salbatzeko-dekalogoa\/","title":{"rendered":"Euskara salbatzeko dekalogoa"},"content":{"rendered":"<p>Euskara salbatzeko dekalogo bat argitaratu zuen Pako Aristi idazleak <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/testua_ikusi.php?saila=iritzia&amp;data=2008-06-01&amp;orria=005&amp;kont=007\">Berrian igandean.<\/a> Puntu horietako batean dio, <em>aholku hauek fotokopiatu bitez, sartu Interneten, blogetan&#8230;<\/em> Horrek lizentzia ematen duelakoan, testua osorik kopiatu dute <a href=\"http:\/\/sustatu.com\/\">Sustatukoek<\/a>, nik berdina egingo dut Nire etxeko leihoan.<\/p>\n<ol>\n<li> Euskara politizatu beharra dago, alegia, alderdi guztiek sar<br \/>\ndezatela euren hauteskunde-programako lehen postuan. PPk promesa<br \/>\nitzelak egingo ditu bere zabalkundeari buruz; PNV, hori hausteko,<br \/>\nurrunago joango da; PSOEk, bere tradizio kaskarra ondu beharrez,<br \/>\neuskara ikastera bidaliko ditu politiko guztiak. Ikus ditzaket EAko<br \/>\naseguru-etxeetako langileak besapean Saizarbitoria hartuta. Euskara<br \/>\npolitizatuta balego boto asko legoke jokoan. Politiko guztiek ikasiko<br \/>\nlukete, eta boto-emaileak elkarren arteko konpetentzian sartuko<br \/>\nlirateke, zeinek gehiago eta hobeto hitz egin, zorioneko pelean.<\/li>\n<li> Hizkuntzaren legitimazio ez-errebindikatiboa planteatu behar da.<br \/>\nErrebindikazioak ez daukagun zerbait eskatzea esan nahi du, eta guk ez<br \/>\nbadaukagu, beste batek daukalako ari gatzaizkio eskean. Eta beti eskean<br \/>\ndabilenak bazter guztiak nazkatu egiten ditu, eta okerrena: bere<br \/>\nburuari ezer eskatzea eta exijitzea ahazten zaio.<\/li>\n<li> Horrekin lotuta, identifikazio-modu berriak aurkitu behar zaizkio<br \/>\neuskarari. Hamarkada hauetan asko pobretu dugu gure hizkuntzari,<br \/>\ninkontzienteki, lotzen zaion iruditeria:<br \/>\neuskara=ikurrina=trikitixa=manifa.<\/li>\n<li> Horretarako, infiltrazioa praktikatu behar da euskararekin, eta ez<br \/>\nzokoraketa. ETBk praktikatzen du hizkuntz-zokoraketa, euskara ETB1era<br \/>\nmugatuz, eta gaztelera ETB2ra, beti ere ekonomikoki euskara<br \/>\ndiskriminatuz. Euskadi Irratia\/Radio Euskadi binomioarekin ere halatsu<br \/>\ngertatzen da. Horrek bi bloke sortzen ditu, gero eta gehiago urrunduz<br \/>\nhizkuntz-komunitateak. Telebistak bi ibaiertz hurbiltzeko zubi behar du<br \/>\nizan.<\/li>\n<li> Euskarari buruzko legeak betearazi salbuespenik gabe, lanpostu<br \/>\npublikoetan, jende aurreko lanpostuetan, maila guztietan. Ez dakien<br \/>\njendeak ez dezala pentsa \u00abba, berdin dio, euskara ez jakiteari ez diote<br \/>\ngarrantzirik ematen\u00bb, \u00abzu aurkeztu oposaketara, euskarak ez dio axola,<br \/>\ngero izango dituzu hamar urte ikasteko\u00bb. Legedi zabala hor dago;<br \/>\nseriotasun itxura eman beza hori betearazi behar duenak.<\/li>\n<li> Gune estrategikoak garatu, pertsona erreferentzialen konplizitatea<br \/>\nlandu. Gizarte mediatiko honetan komunikabideak ispilu erraldoi bihurtu<br \/>\nzaizkigu, eta jende masifikatuak imitazioz osatzen du bere nortasuna.<br \/>\nLan berezia egin behar du Jaurlaritzak komunikabideetan asko agertzen<br \/>\ndiren sektoreekin: kazetariak, kirolariak, politikoak, sukaldariak,<br \/>\nreality show-kumeak eta abar. Telebista itzalitakoan gure<br \/>\ninkontzientean jaso dugun munduaren irudian euskara entzun beza gure<br \/>\noroimenaren belarriak, jende famatuak euskara asko hitz egiten duen<br \/>\nsentipena nagusitu dadin.<\/li>\n<li> Utzi korritzeari euskararen alde. Utzi maratoiak. Karrera ziztrin<br \/>\nbat prestatzen ematen duzuen denbora piloa, zientoka ordu horiek<br \/>\neuskarari eskaini ez zaizkion orduak dira. Susmoa daukat zuen alarde<br \/>\nfisiko eta jendetsuak benetako ardurari ihes egiteko amarruak baino ez<br \/>\ndirela. Hizkuntza batekin lau gauza egin daitezke: hitz egin, irakurri,<br \/>\nidatzi edota produktuak erosi eta dastatu. Hori bakoitzak egin behar<br \/>\ndu, bere bakardadean, bere etxean, bere baitako indar batez. Euskararen<br \/>\nalde korrika ateratzen zareten bakoitzean zeuon barruan dagoen<br \/>\narduragabekeriari eta gezurrari ihes egiten diozue. Eman aurpegia; izan<br \/>\nausartak.<\/li>\n<li> Horretarako, psikomagiako ariketa bat proposatuko dizuet. Atera<br \/>\nleihora eta esan euskarari buruzko gauzarik nazkagarrienak:<br \/>\neuskara=koinazoa, euskara=ulertezina, euskara=astuna, euskara=tortura,<br \/>\neuskarazko egunkaria=urteko harpidetza hartu nuen eguna madarikatzen<br \/>\ndut. Orain heldu zure buruari, eta kendu lepo gainetik, metaforikoki<br \/>\nnoski. Hartu baloi bat, adibidez, eskuetan, sartu dutxan, ireki ura eta<br \/>\neduki hamabost minututan uretan garbitzen. Lehortu, kokatu berriro buru<br \/>\ngarbia lepo gainean, eta leihoari bizkarra emanez esan euskarari<br \/>\nburuzko gauzarik ederrenak: euskara liluragarria da, beti hitz egingo<br \/>\ndut, edonorekin, esan behar dudan guztia euskaraz esaten bai baitakit,<br \/>\nPello Lizarralderen azken liburua erosteko deseatzen nago, antzerkia<br \/>\neuskaraz ikusteko irrikan, zer zorte daukadan euskararen eskaintza<br \/>\nzabalarekin, zirraragarria da, emozionantea&#8230;<\/li>\n<li> Madrileko gobernuak Berdintasunaren Ministerioa sortu duen bezala,<br \/>\nJaurlaritzak sor beza Hizkuntzen Arteko Berdintasunaren Kontseilaritza,<br \/>\nJoan Mari Torrealdairen zuzendaritzapean.<\/li>\n<li> Aholku hauek fotokopiatu bitez, sartu Interneten, blogetan, jarri<br \/>\nlantokietako iragarki-tabloietan, pegatinetan laburbildu, Gabonetan<br \/>\nherrietako megafoniaz errepikatu bitez etengabe, uhin espansibo baten<br \/>\nmoduan gizarte osora irits daitezen.<\/li>\n<\/ol>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskara salbatzeko dekalogo bat argitaratu zuen Pako Aristi idazleak Berrian igandean. Puntu horietako batean dio, aholku hauek fotokopiatu bitez, sartu Interneten, blogetan&#8230; Horrek lizentzia ematen duelakoan, testua osorik kopiatu dute Sustatukoek, nik berdina egingo dut Nire etxeko leihoan. Euskara politizatu beharra dago, alegia, alderdi guztiek sar dezatela euren hauteskunde-programako lehen postuan. PPk promesa itzelak egingo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[426,275,520,106,529],"class_list":["post-201","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-berria","tag-egunkariak","tag-euskara","tag-komunikabideak","tag-sustatu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/201","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=201"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/201\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=201"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=201"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=201"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}