{"id":106,"date":"2009-05-18T08:56:04","date_gmt":"2009-05-18T08:56:04","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/leihoa\/4-urte"},"modified":"2009-05-18T08:56:04","modified_gmt":"2009-05-18T08:56:04","slug":"4-urte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/2009\/05\/18\/4-urte\/","title":{"rendered":"4 urte"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\">Gaur, 2009ko<br \/>\nmaiatzaren 18a, 4 urte bete ditut goiena.net-eko blog komunitatean nire lehen<br \/>\nartikulua idatzi nuenetik. Gogora etortzen zait Lor euskal taldearen Zure<br \/>\ndoinuaren kantaren hasiera: Euri asko egin du neska, lehenengo laztanetik&#8230;<br \/>\nBalada tristea baina kantu bakoitzari gertatzen zaion bezala, pertsonaren<br \/>\narabera esanahia aldatu egiten zaio. Niri kanta horrek oroitzapen onak ekartzen<br \/>\ndizkit baina aurrera begiratzeko indarrak ere ematen dizkit.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Euri asko egin du<br \/>\nlehenengo artikulu horretatik. Garai onak eta ez hain onak bizi izan ditut lau<br \/>\nurte hauetan. Lau uda pasa ditut lanean Lizarra inguruan. Selektibitateko<br \/>\nprobekin hasi nuen ibilbide hau eta orain unibertsitatean nago historia<br \/>\nikasten. Kirol lehiaketa ugaritan parte hartu dut. Alo\u00f1ako bi igoera,<br \/>\nArrigorriagako distantzia luzeko bi duatloi (bietan hirugarren postua<br \/>\nlortuta)&#8230; Bidaia garrantzitsuak ere burutu ditut denbora tarte horretan: Done<br \/>\nJakue bidea, Lisboara egindako 2008ko udaberrian, aurtengo otsailean<br \/>\nBudapestera joan nintzen astebete&#8230;<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Artikulu bat<br \/>\naukeratu beharko banu ezingo nuke hori egin. Guztiak hartu beharko nituzke bere<br \/>\nosotasunean baloratzeko. Guztiak izan dira garrantzitsuak. Baliteke batzuk<br \/>\nbeste batzuk baino hobeagoak izatea baina guztietan izan dut sentsazioa idazten<br \/>\nnuen bitartean zerbait esaten ari nintzela.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Agian garairik<br \/>\nbereziena azken hilabete hauetan izan zen beste goiena.net blog komunitateko<br \/>\nbeste blogari bati omenaldi txiki bat egin nionean izan da. Hark izandako ideia<br \/>\njarraitu nuen, hain zuzen ere, maratoira begira egindako jarraipen berezi bat<br \/>\negitea.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Horregatik sartu<br \/>\nnintzen mundu honetan. Uste nuelako zerbait nuela esateko munduari. Hemeretzi<br \/>\nurteko gazte baten ikuspuntua egunero ematea zen nire helburua. Inguratzen<br \/>\nzidanaren berri ematen nuen. Hemeretzi urteko mutil gazte hura hogeita hiru<br \/>\nurteko gizona bilakatu da. Ikuspuntuak, ideiak&#8230; aldatu zaizkit baina idazteko<br \/>\ngogoa inoiz baino handiagoa da.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">GOTBn botatako<br \/>\nsaio bati esker jakin nuen blogen inguruan lehen aldiz. Ideia nagusia gustatu<br \/>\nzitzaidan eta aste batzuetara goiena.net blog komunitatean blog propioa nuen.<br \/>\nUste dut inoiz ez dela berandu hasteko eta hemendik jende guztiari animatzen<br \/>\ndiot euskal blogosfera haztera eta beraien bloga abiarazteko. Beldurrik ez izan<br \/>\neta animatu interneteko komunitaterik interesgarrienetako batean parte hartzea.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">4 urte izan dira,<br \/>\nespero beste lautan jarraitzea gutxienez. Gaurkoa egun berezia da, ez soilik<br \/>\nurtemugarengatik, eta hau primizia bat da irakurleentzat, lehen aldiz nire<br \/>\nbizitzan literatur lehiaketa batean sari bat emango didatelako. Gaur Euskal<br \/>\nHerriko Unibertsitateko Arabako kanpuseko Letren fakultatean Galiziar letren<br \/>\neguna ospatzen da eta bertako arduradunek literatur lehiaketa bat antolatu<br \/>\nzuten. Bertan parte hartu nuen eta euskarako sailean irabazlea irten naiz.<br \/>\nBeraz gaur letra idatziek ematen didaten poza bikoitza dela esan dezaket.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur, 2009ko maiatzaren 18a, 4 urte bete ditut goiena.net-eko blog komunitatean nire lehen artikulua idatzi nuenetik. Gogora etortzen zait Lor euskal taldearen Zure doinuaren kantaren hasiera: Euri asko egin du neska, lehenengo laztanetik&#8230; Balada tristea baina kantu bakoitzari gertatzen zaion bezala, pertsonaren arabera esanahia aldatu egiten zaio. Niri kanta horrek oroitzapen onak ekartzen dizkit baina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":33,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[143,363,118,154,60,54,56,364,20,36,359,2,156,362,11,41,21,101,176,365],"class_list":["post-106","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-araba","tag-bidaiak","tag-duatloia","tag-ehu","tag-euskadi","tag-euskalmusika","tag-gasteiz","tag-idatzi","tag-kirolak","tag-korrika","tag-letrenfakultatea","tag-literatura","tag-lizarra","tag-lor","tag-maratoia","tag-musika","tag-nafarroa","tag-selektibitatea","tag-unibertsitatea","tag-urtemuga"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/106","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/33"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=106"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/106\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=106"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=106"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/leihoa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=106"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}