{"id":177,"date":"2005-07-14T21:17:30","date_gmt":"2005-07-14T21:17:30","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/klikbikoitza\/28"},"modified":"2005-07-14T21:17:30","modified_gmt":"2005-07-14T21:17:30","slug":"udako-ikastaroak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/2005\/07\/14\/udako-ikastaroak\/","title":{"rendered":"Udako ikastaroak"},"content":{"rendered":"<h3> Udako oporraldiekin batera unibertsitateek udako ikastaroak martxan jartzen dituzte. Ez dakit oso ondo nola heldu nintzen <a href=\"http:\/\/www.eside.deusto.es\/default.asp?Lang=EK\">ESIDEko<\/a> <a href=\"http:\/\/www.e-ghost.deusto.es\/cursillosjulio\/\">ikastaroetara<\/a>. Posta zerrenda edo nonbait irakurriko nuen. Ikastaro eta hitzaldia begiratu ondoren ikastaro batera eta bi hitzaldietarako izena eman nuen.<\/h3>\n<p> <a href=\"http:\/\/euskalherria.indymedia.org\/eu\/2005\/06\/21443.shtml\">Bilboko auto lasterketa<\/a> dela eta Bilbo kaosean murgilduta dago. Deustura joateko arazo ugari izan nituen kale ugari moztuta dituztelako. 11:30etan heldu nintzen <a href=\"http:\/\/www.eside.deusto.es\">ESIDEra<\/a>. Autoa unibertsitateko parkingera sartu nuen eta sarreran zegoen zaintzaileak unibertsitate txartela erakusteko eskatu zidan. Txartelik ez nuela esan nion. Udako ikastaro batean izena eman nuela esan nion eta berak udako ikastaroak pasa den astean bukatu zirela. Nik berriz ezetz. <a href=\"http:\/\/www.eside.deusto.es\/default.asp?Lang=EK\">ESIDEn<\/a> gaur zegoela ikastaro bat. Ikastaroa nork ematen zuen galdetu zidan. <a href=\"http:\/\/www.e-ghost.net\/\">E-gosth<\/a> taldekoek amaten zituztela ikastaroak esan nion. Azkenean sartzen utzi zidan. <a href=\"http:\/\/www.eside.deusto.es\/default.asp?Lang=EK\">ESIDEra<\/a> sartu nintzenean <a href=\"http:\/\/www.txipinet.com\">Txipiren<\/a><br \/>\n <a href=\"http:\/\/www.e-ghost.deusto.es\/cursillosjulio\/charla.php?charla=4\">hitzaldia<\/a> iragartzen zuen kartela ikusi nuen. Ahaztuta nuen astelehenean zirela nik eskatutako hitzaldiak. Ikastaroran sartzeko berandutu egin zitzaidanez hitzaldira joatea erabaki nuen. Arratsaldean beste hitzaldi bat nuen, baina ahaztu egin zitzaidan eta gainera ez nuen kartelik ikusi. <\/p>\n<p>Astelehenean nuen ikastaroa eta bi hitzaldiak. Goizean, 10etatik 13etara <a href=\"http:\/\/www.e-ghost.deusto.es\/cursillosjulio\/cursillo.php?cursillo=18\">Diseinu grafikoa software librearekin<\/a> eta 12etatik 13etara, <a href=\"http:\/\/www.e-ghost.deusto.es\/cursillosjulio\/charla.php?charla=4\">Wi-Fi sareetan segurtasun protokolo berriak<\/a>. Arratsaldean berriz, <a href=\"http:\/\/www.e-ghost.deusto.es\/cursillosjulio\/charla.php?charla=2\">Software Librearekin nola bizirik iraun<\/a>.<br \/>\n Arazoak Deustura joateko<\/p>\n<p> Atzo <a href=\"http:\/\/www.e-ghost.deusto.es\/cursillosjulio\/cursillo.php?cursillo=18\">Diseinu grafikoa software librearekin<\/a> ikastarora joan nintzen. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/klikbikoitza\/4\">The Gimp<\/a> irudiak egokitzeko kode askeko programa erabiltzen irakatsi ziguten. Ikastaroa bukatu zenean <a href=\"http:\/\/bilboweb.dtdns.net\/gente\/kacikekola\/index.php\">Metis<\/a><br \/>\n lagunari deitu nion trago bat hartzeko. Okindegian arrapatu nuen. <a href=\"http:\/\/www.eside.deusto.es\/default.asp?Lang=EK\">ESIDEra<\/a> etorri eta datorren zapatuan daukagun ezkontzari buruz hitz egin genuen. Gero bere aitaren <a href=\"http:\/\/www.bilboweb.com\/biodepur\/index.php\">lantokira<\/a><br \/>\n joan ginen. Harrituta geratu zen Jose Mari lantokira sartu nintzenean. Ea zertara joan nintzen galdetu zidan. Nik bi depuradora nahi nituela esan nion. (Barreak). Han zegoen <a href=\"http:\/\/planetainopia.bilboweb.com\">Sandor<\/a> amaia ere. <a href=\"http:\/\/www.bilboweb.com\/gente\/kacikekola\/index.html\">Metisek<\/a> <a href=\"http:\/\/planetainopia.bilboweb.com\/2005\/07\/12\/powerball\/\">Powerball<\/a> bat erregalatu zion amaiari. Sandorrek probatzeko eskatu zidan, baina ez nuen oso ondo egin, praktika kontua izango da.<br \/>\n Bilbotik irteteko ere arazo ugari izan nituen. Bihotz sakratua itxita zegoen eta ezin izan nuen etxerako bidea hartu. Bilbotik buelta mordo bat eman ondoren lortu nuen irtetea. <\/p>\n<h3>Arazoak Bilbotik irteteko<\/h3>\n<p> Martitzenean <a href=\"http:\/\/bilboweb.dtdns.net\/gente\/kacikekola\/index.php\">Metisek<\/a> esan zidan atzo lasterketa autoek probak egin behar zituztela. Autobusean joatea erabaki nuen pasa den egunetako kaosean ez murgiltzeko. Goizeko 6:25etako autobusa hartu nuen, bigarrenarekin berandu helduko nintzelako. Bilbora heldu naizenean Termibuseko kafetegira joan naiz gosaltzera. Bidean Termibusean <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/WiFi\">Wi-Fi<\/a> sarea dagoela iragartzen zuen zegoen. Kafetegian sartu, ebaki bat eskatu eta portatila ireki dut. Sarea aurkitu du. Interneteko helbide bat sartu dut eta <a href=\"http:\/\/nocat.net\/\">NoCat-en<\/a> atari gatibu bat agertu zait. Informazio leihatilara joan naiz erabiltzaile izena eta pasahitza eskuratzeko. Arduradunak galdetu zidan ea <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Windows\">Windows<\/a> sistema eragilea erabiltzen nuen. Nik ezetz esan nion eta berak informazioa Windowerako bakarrik zuela. Zer gertatzen da <a href=\"http:\/\/www.gnu.org\">GNU<\/a> \/ <a href=\"http:\/\/www.linux.org\/\">Linux<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.apple.com\/es\/macosx\">Mac OS X<\/a> erabiltzaileekin? Beti baztertuak gaude. Dena dela Windowserako informazioa eskatu diot. Erabiltzaile izena eta pasahitza bakarrik behar nituen eta. Windows XP eta Windows 98rako konfigurazio eskuliburua eman dit fotokopiatuta. Goikaldean eskuz idatzita zeuden erabiltzaile eta pasahitza. Ordenagailuari aurkitu duen sarea gordetzeko esan diot, beste noizbait erabiltzeko. Bi ordu pasa nituen terminaleko kafetegian posta eta RSSak irakurtzen.<\/p>\n<p>Wi-Fi sarea Termibusen<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Udako oporraldiekin batera unibertsitateek udako ikastaroak martxan jartzen dituzte. Ez dakit oso ondo nola heldu nintzen ESIDEko ikastaroetara. Posta zerrenda edo nonbait irakurriko nuen. Ikastaro eta hitzaldia begiratu ondoren ikastaro batera eta bi hitzaldietarako izena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":31,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[488,487,423,251,282,489,146,485,486,252,64],"class_list":["post-177","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-berrizakua","tag-e-gosth","tag-eside","tag-gimp","tag-ikastaroa","tag-macosx","tag-nocat","tag-pertsonala","tag-s","tag-segurtasuna","tag-uda","tag-wi-fi"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/177","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/users\/31"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=177"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/177\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=177"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=177"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/klikbikoitza\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=177"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}