{"id":94,"date":"2005-12-29T22:56:01","date_gmt":"2005-12-29T22:56:01","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/36"},"modified":"2005-12-29T22:56:01","modified_gmt":"2005-12-29T22:56:01","slug":"idoia-eta-tximinoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2005\/12\/29\/idoia-eta-tximinoak\/","title":{"rendered":"Idoia eta tximinoak"},"content":{"rendered":"<p> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia1b.jpg\" \/><\/p>\n<p>Harrituta nago oraindik Idoia idazle eta argazkilari trebeak Indiatik ekarri didan opariarekin. Sekulako argazki-erreportaia egin du <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/21\">Hanuman<\/a> eta tximino sakratuen gurtzaren inguruan, Kixmi blogarentzat. <\/p>\n<p>Erabat bizirik dagoen tradizio baten erretratua dira irudiok. Hanuman bizirik dago, tximino jainko haragiztatuek eta Indiako hainbat hiriko milioika biztanleek plater beretik jaten dute egunero. <\/p>\n<h3>Ikusi bestela&#8230;  Hona Idoiaren txostena:<\/h3>\n<p> Indiara joatekoa ginela eta, enkargutxo batekin etorri zitzaidan Eli, ea Hanumanen irudi bat ekarriko nion handik. <em>Hanuman?<\/em> Entzun gabe neukan nik tximu-jainkoaren berririk. <\/p>\n<p>Tximu Eroen erresuman<\/p>\n<ul>\n<li><em>Noian zonan ez dakitt halakoik egongo dan, baina, bestela, ekarriko dotsut.<\/em> <\/li>\n<\/ul>\n<p>Ez genuen luzaz bila jardun beharrik izan: iritsi bezain pronto, Hanumanen omenezko tenpluak ikusten hasi ginen, han eta hemen: Delhin, Varanasin, Bundin, Pushkarren, Jaipurren. Eta tximuak ere bai, nonnahi: hoteleko balkoian, adibidez. <\/p>\n<p>Bi tximu mota daude: <a href=\"http:\/\/www.damisela.com\/zoo\/mam\/primates\/cercopithecidae\/entellus\/taxa.htm\">aurpegi beltza<\/a> dutenak oso lasaiak dira, baketsuak; aurpegi eta <a href=\"http:\/\/pin.primate.wisc.edu\/factsheets\/entry\/stump-tailed_macaque\">ipurdi gorrikoek<\/a>, ordea, jenio bizia dute, eta haserre aurpegia. \u0093Tximu eroak\u0094:http:\/\/www.travelintelligence.com\/wsd\/articles\/art_754.html ere deitzen diete. <\/p>\n<h3>Laztangurenentzat atera nituen argazkiak, azalpenekin:<\/h3>\n<p> <a href=\"http:\/\/www.durga-puja.org\/the-durga-temple-varanasi.html\">Tximuen Tenpluko<\/a> bi irudi, hasteko. <\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.templenet.com\/Ganga\/varanasi.html\">Varanasi<\/a><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia2.jpg\"><\/p>\n<p>Ohituta egon beharko lukete, tximua guretzat katua bezala delako indiarrentzat, baina argazkiko neskatoak izu aurpegiarekin begiratzen zion tximu mutur-gorriari. Tximuak aurrera egiten zuen bakoitzean, berak atzera, beldurtuta. Egingo zion zerbait!<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia3.jpg\"><\/p>\n<h3>Bizikleta-rickshaw (taxi) gidari bat. Varanasi kanpoaldera joan nahi genuen, 10 kilometrora zegoen toki batera (Saarna), eta berak eramango gintuela esan zigun. Guk ezetz, motorickshaw bat hartuko genuela, bidea luzea zela eta. Baina ez zegoen amore emateko. Haize zizpuru bat bezalakoa eta ez oso gaztea izan arren, indartsua zela zioen. Bekokian margotuta zituen marrak erakutsi zizkigun, irribarrez: \u0093Hanuman! Strong!\u0094. Tximu-jainkoak ematen ei zion indarra. Berarekin joan ginen, eta bide erdi bizikletatik jaitsita egin zuen, bultzaka. Baina ez genuen barre gutxi egin, bozinarik ez zuenez ahoarekin ateratzen baitzituen hotsak. Elementu ederra!<\/h3>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia4.jpg\"> <\/p>\n<p> Ume talde bat, Hanumaren tenplu baten aurrean. Hasieran bi haur ziren, baina argazki makina ateratzea Doneteak ateratzea bezala da! <\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Bundi\">Bundi<\/a><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia5.jpg\"><\/p>\n<p>Hori tximu pila! Bai, hori pentsatu genuen guk ere. Aurpegi beltzekoak zirelako gerturatu ginen. Eta lasai-lasai jarraitu zuten, gu han ez bageunde bezala. Besteak izanez gero\u0085 igual kulerotan etxera!<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia6.jpg\"><\/p>\n<p>Eserita, elkarri zorriak kentzen\u0085 <\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia7.jpg\"> <\/p>\n<p>Tximu txikia izan zen asaldatu zen bakarra. Jakin-minez etorri zen guregana. <\/p>\n<p>Egun berean, tximu muturgorriak ere ikusi genituen, Bundiko beste toki batean:<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia8.jpg\"><\/p>\n<p>Tenplu baten aurrean zeuden, han jaten ematen zietelako. Tenplu horretako estatua gurtua, berriz, hurrengoa da. Ez du tximua ere ematen, baina tira!<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia9.jpg\"><\/p>\n<p>Aurrerago beste tenplu bat zegoen, eta bertako zaindaria ere irten zen, gure bisitarekin harrituta. Egia esan, gautzen ari zuen, eta seguruenez lotan harrapatuko genuen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia10b.jpg\"><\/p>\n<p>Honek ere txerri itxura handiagoa du tximuarena baino, ala?<\/p>\n<h3><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia11b.jpg\"><\/h3>\n<p> Pushkar hiri sakratua da, erromes askoren topagunea. Tximuak lasai asko esertzen dira haiekin.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.sacredsites.com\/asia\/india\/pushkar.html\">Pushkar<\/a><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia12.jpg\"><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia13.jpg\"><\/p>\n<p>Mutiko bat hanuman jainkoz jantzita.Rupia batzuk eskatu zizkigun argazkiaren truke. Gameluen azoka ezaguna zegoen Pushkarren, eta turistei dirua ateratzeko hamaika modu asmatzen dituzte. Baina argazkia polita da, ezta?<\/p>\n<h3><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia14b.jpg\"><\/h3>\n<p> Jaipurreko Tximuen Tenplua muino baten gainean dago. Gu ginen turista bakarrak. Aldapa luzearen alde banatan, tximuentzat kakauesak saltzen zituzten emakume eta haurrek, zikin-zikin. <\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.ent.ohiou.edu\/~kartik\/jaipur.html\">Jaipur<\/a><\/p>\n<p>Ilara luzea zegoen tenpluko gizon santuarekin egoteko, zinemako leihatilan baleude bezalaxe. Ur \u0093bedeinkatua\u0094 ematen zien erromesei. <\/p>\n<p>Eta gustura asko edaten zuten.<\/p>\n<p>Erritualak ere egiten zituzten, suarekin. <\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia15.jpg\"><\/p>\n<p>Jaipurreko tenpluko tximu familia bat. <\/p>\n<p>Eta beste gizon santu bat, ondoan tximu bat duela. <\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia16.jpg\"><\/p>\n<p>Behiak ere hantxe zebiltzan, noski. Toki guztietan bezalaxe, lasai-lasai.<\/p>\n<p>Jaten eman zieten. <\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia17.jpg\"><\/p>\n<p>Varanasikoa da irudia. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Kali\">Kali<\/a> da, suntsipenaren jainkosa izugarria.Ez da Hanuman, baina interesantia da, ezta?<\/p>\n<p>Idoia<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/idoia18.jpg\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Harrituta nago oraindik Idoia idazle eta argazkilari trebeak Indiatik ekarri didan opariarekin. Sekulako argazki-erreportaia egin du Hanuman eta tximino sakratuen gurtzaren inguruan, Kixmi blogarentzat. Erabat bizirik dagoen tradizio baten erretratua dira irudiok. Hanuman bizirik dago, tximino jainko haragiztatuek eta Indiako &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2005\/12\/29\/idoia-eta-tximinoak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[114],"class_list":["post-94","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-mezu-guztiak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/94","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=94"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/94\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=94"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=94"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=94"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}