{"id":93,"date":"2006-01-17T21:33:42","date_gmt":"2006-01-17T21:33:42","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/37"},"modified":"2006-01-17T21:33:42","modified_gmt":"2006-01-17T21:33:42","slug":"jainkoaren-tximinoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2006\/01\/17\/jainkoaren-tximinoak\/","title":{"rendered":"Jainkoaren tximinoak"},"content":{"rendered":"<h3> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo1.jpg\"><\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/500940842\/\" title=\"KONGO1 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/223\/500940842_3c4770e220_o.jpg\" alt=\"KONGO1\" height=\"221\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\"doc\/kongo16.jpg\" class=\"center\"><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/csdll.cs.tamu.edu:8080\/picasso\/\">Picasso<\/a> <i>homo sapiens<\/i>a eta Congo txinpantzea buruz buru. Ziurrenera, XX. Mendeko artistarik garrantzitsuenak dira, biak ala biak. Laranjak eta sagarrak nahasten? Ez, artistak eta tximuak txanpon bereko bi aldeak dira. Baina, nork imitatzen du nor? <\/p>\n<h3>Congo<\/h3>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.flatrock.org.nz\/topics\/animals\/assets\/artist.jpg\"><\/p>\n<p>Congo albiste izan zen 2005eko maiatzean. Lehen aldiz artearen negozioaren historian, tximino baten margoak saldu zituzten enkante etxe batean. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Pierre-Auguste_Renoir\">Renoirren<\/a> eta <a href=\"http:\/\/html.rincondelvago.com\/andy-warhol.html\">Andy Warholen<\/a> lanekin batera eskaini zituen Londresko <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Bonhams\">Bonhams<\/a> etxeak. Aurreikusi baino 20 aldiz garestiago saldu ziren lanok. 25.600 dolar ordaindu zituen Howard Hong estatubatuarrak. Bere burua \u0093margo garaikidearen zale amorratu\u0094 gisa deskribatu zuen Hongek. Congoren lanak \u0093gizateriaren eboluzio osoa\u0094 errepresentatzen duela gaineratu zuen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo3.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523266932\/\" title=\"pnga_erakutsi 3.pl by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/192\/523266932_8f7c4221e5.jpg\" alt=\"pnga_erakutsi 3.pl\" height=\"300\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<p>Congo 1954. urtean jaio zen eta 1950ko hamarkadan egin zituen lanok (horietako bat goiko irudian). Londresko zoologikoko izarra zen tximinoa, batez ere <a href=\"http:\/\/www.desmond-morris.com\/\">Desmond Morris<\/a> zoologo eta antropologoaren ( <a href=\"http:\/\/html.rincondelvago.com\/el-mono-desnudo_desmond-morris.html\">Tximu biluzia<\/a><br \/>\nliburuaren egilea, beheko irudian, Congo besoetan duela) telebista saioan agertzen hasi zenetik. Denera 400 marrazki eta margo egin zituen bi urte zituenetik lau urtera arte. Morrisek Congoren lanen erakusketa antolatu zuen 1957an, eta eskandalua eragin zuen arte munduan. Artearen esan nahiaren inguruko sekulako eztabaida sortu zen. Arte kritikoak eskandalizaturik zeuden.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"doc\/kongo4.jpg\" class=\"center\"><\/p>\n<p>Bazuten kezkatuta egoteko arrazoirik. <a href=\"http:\/\/www.beatmuseum.org\/pollock\/jacksonpollock.html\">Jackson Pollock<\/a> eta espresionismo abstraktua modan jarri baitzuten orduan, <a href=\"http:\/\/katixe.blogspot.com\/2005\/05\/zappinga-eta-andr-breton.html\">surrealismo<\/a> zaharkituari txanda hartzeko artearen zirkuan. Congoren margoen eta Pollocken lanek duten antza harrigarria zen. Azpian bi irudi, bat Pollockena, bestea Congorena. Artean adituek esango dute zein den norena, zalantzarik gabe. Baina, profanoek?<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo5.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/500940850\/\" title=\"lmc80105111427.hmedium by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/224\/500940850_ff50c2276f_o.jpg\" alt=\"lmc80105111427.hmedium\" height=\"273\" width=\"357\"><\/a><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo6.jpg\"><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 364px;height: 266px\" src=\"http:\/\/www.ngv.vic.gov.au\/guggenheim\/education\/images\/EXHI003869_600.jpg\"><\/p>\n<p>Are harrigarriagoa da Pollock beraren itxura simieskoa.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 227px;height: 235px\" src=\"http:\/\/www.scu.edu.au\/schools\/edu\/ICT\/student_pages\/sem2_2003\/jmiller\/straightview.jpg\"><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"doc\/kongo7.jpg\" class=\"center\"><\/p>\n<p>Eta zeresanik ez, haren margotzeko era.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 383px;height: 287px\" src=\"http:\/\/www.kaliweb.com\/jacksonpollock\/images\/jp\/pollockpaintingcolor.jpg\"><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"doc\/kongo8.jpg\" class=\"center\"><\/p>\n<p>(<a href=\"http:\/\/www.nga.gov\/feature\/pollock\/process3qt.shtm\">Hemen<\/a><br \/>\n klika daiteke, Pollock lanean ikusteko, eta entzuteko)<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.bibgirona.net\/salt\/dali\/\">Salvador Dali<\/a> liluraturik zegoen Congoren koadroekin eta fin ibili zen Pollockekiko antza ikusten. Zera esan zuen: \u0093Txinpantzearen eskua ia gizatiarra da; Jackson Pollocken eskua erabat animalia da\u0094. <\/p>\n<p>Kongo eta Pollock bezala margotzea zer den probatu nahi baduzu, klikatu <a href=\"http:\/\/www.jacksonpollock.org\/\">hemen<\/a> eta tximino artistarena egin Miltos Manetasek sorturiko imitagailuarekin.<\/p>\n<p>Picassok Congoren koadro bat erosi zuen. <a href=\"http:\/\/miro.comunicacions.com\/intro.html\">Mirok<\/a> bere bi lan eman zituen txinpantzearen margo baten truke.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"doc\/kongo9.jpg\" class=\"center\"><\/p>\n<p>Tuberkulosiak hil zuen Congo 1964. urtean, 10 urte zituela.<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo10.jpg\"><\/p>\n<h3>Asuka<\/h3>\n<p>Asuka hiru urteko txinpantzea da, eta Tokioko (Japonia) <a href=\"http:\/\/www.shizuoka-guide.com\/english\/area_guide\/detail.asp?a3_id=1&amp;tbl=s&amp;m_id=69&amp;t_id=\">Izu Shaboten<\/a> parkean bizi da. Iazko irailetik urrira arte Asukaren lanen erakusketa antolatu zuen Tokioko galeria batek. Bi urte eta erdi zituenean, margotzeko tresnak eman zizkioten Asukari, lehen aldiz. Zaintzaileak harriturik zeuden, tximuak koadroak orekaz konposatzeko zuen trebeziarekin.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo11.jpg\"><\/p>\n<p>Goiko irudian, Asukaren \u0093Tomate Baratza\u0094 lana. Iazko martxoan hasi zen serio margotzen, eta geroztik ehun bat lan egin ditu. Kolore argiak gustuko ditu, eta ez du inoiz beltza erabiltzen, inpresionista ortodoxoen tradizioari jarraiki. Orduak pasatzen ditu oihalen aurrean, eta ez du inoiz bere burua kopiatzen. Hori oso giza-artista gutxik esan dezakete.<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo12.jpg\"><\/p>\n<h3>Koko<\/h3>\n<p>San Franciscoko <a href=\"http:\/\/www.sfzoo.org\/\">zoologikoko<\/a> gorila emea da Koko (hiru \u0093koko\u0094 esaldi berean, hau marka!). Haren berri <a href=\"http:\/\/www.eibar.org\/blogak\/zapiain\/129\">Markos Zapiain<\/a> filosofoari esker dut. Bere blogean kontatzen du Markosek Kokoren nondik norakoak, baita haren inguruan sorturiko lan gatazka.<\/p>\n<p>Komunikatzeko trebezia harrigarria izateaz gain (gormutuen hizkerako mila zeinu inguru dakizki, eta Interneten bidez txateatzen du) argazkiak egiten eta margotzen jarduten du Kokok.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/kongo13.jpg\"><\/p>\n<p>Giza emakumeen titien inguruko obsesio fetixista dauka, Markosek kontatzen duenez. Egun 33 urte ditu (Kokok, ez Markosek).<\/p>\n<h3><img decoding=\"async\" src=\"doc\/kongo14.jpg\" class=\"center\"><\/h3>\n<p> \u0093Naturaren tximinoak\u0094 eta \u0093Jainkoaren tximinoak\u0094, hona Errenazimenduan \u0093artistak\u0094 esateko erabiltzen ziren esamoldeak, Fritz Mendax artearen eta faltsukeriaren historialariaren arabera. Tximinoekin konparatzea ez zuten irain gisa hartzen orduan, tximinoen ezaugarriak izatea dohain berezi eta preziatutzat zutelako. Artistek halako dohain zutela iruditzen zitzaien, azken finean, artisten lana imitazioaren artea zela uste zutelako. Mendaxek dioenez, artista bati \u0093Naturaren tximino\u0094 esaten ziotenean, dohain bereziak zituela esan nahi zutenen. \u0093Jainkoaren tximino\u0094 esamoldea, berriz, artearen gailurrera heldutako artistarentzat uzten zuten.<\/p>\n<h3>Tximu artistak, artistak tximu<\/h3>\n<p>XX. menderako, ordea, erabat bestela interpretatzen zen artisten eta tximinoen arteko antza. Konparaketa artistak iraintzeko erabili zituen, esaterako, <a href=\"http:\/\/www.picabia.com\/\">Francis Picabiak<\/a> . Aita kubatarra zuen artista frantsesa (Paris 1879-1953) Zuricheko eta Parisko <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Dadaism\">dadaistekin<\/a> ibili zen. &#8220;Tableau Dada&#8221; deituriko koadroan, artearen jainkoen heriotza iragarri zuen. Tximino panpina bat jarri zuen Picabiak irudiaren erdian. Inguruan, honakoa idatzi zuen: Cezanneren erretratua, Renoirren erretratua, Rembrandten erretratua&#8230;<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"doc\/kongo15.jpg\" class=\"center\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523266926\/\" title=\"PIKABIA by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/248\/523266926_7a4cc4e804_o.jpg\" width=\"200\" height=\"271\" alt=\"PIKABIA\" \/><\/a><\/p>\n<p>Artista edo ez artista, azken finean, tximinoak gu guztion erretratua dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Picasso homo sapiensa eta Congo txinpantzea buruz buru. Ziurrenera, XX. Mendeko artistarik garrantzitsuenak dira, biak ala biak. Laranjak eta sagarrak nahasten? Ez, artistak eta tximuak txanpon bereko bi aldeak dira. Baina, nork imitatzen du nor? Congo Congo albiste izan zen &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2006\/01\/17\/jainkoaren-tximinoak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[112,113],"class_list":["post-93","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-guztiak","tag-mezu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/93","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=93"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/93\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=93"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=93"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=93"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}