{"id":63,"date":"2007-01-28T19:57:15","date_gmt":"2007-01-28T19:57:15","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/nire-bideoak"},"modified":"2007-01-28T19:57:15","modified_gmt":"2007-01-28T19:57:15","slug":"nire-bideoak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2007\/01\/28\/nire-bideoak\/","title":{"rendered":"Nire bideoak"},"content":{"rendered":"<h3><i><b>Jesubioa<\/b><\/i><\/h3>\n<p><i><\/p>\n<p><\/i><\/p>\n<h5><i><br \/>\n(Bideoa saltoka ikusten baduzu, konexio motela duzu. Ikusi ondo <a href=\"http:\/\/www.youtube.com\/watch?v=fE5sJy8r7K0\">hemen<\/a>, kalitate gutxiagorekin bada ere)<\/i><\/h5>\n<p><b><i>Jesubioa<\/i> terminoa asmatu zuen Georges Bataille filosofoak, <i>Jesus<\/i>, <i>je suis, sujet<\/i> eta <i>Vesubio<\/i> hitzak batean sintetizatzeko. Tximino baten ipurditik ateratzen den erupzio eskatologiko gisa irudikatu zuen Jesubioa. Batailleren ideia zertan den azaltzeko goiko bideoa egin dut. Azalpen gehiago: <i><a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/jesubioa-1\">Jesubioa<\/a><\/i>.<\/b><i><br \/><\/i><\/p>\n<h3><i><br \/><\/i><\/h3>\n<h3><i><br \/><\/i><\/h3>\n<h3><i><i><b>Big Bang<\/b><\/i><\/i><\/h3>\n<p><i><i><b><\/p>\n<p><i>Big Bang<\/i> bideoa egin nuen elkarlanean Izarne Cardaba margolariarekin. Izarne da protagonista eta fondo gisa haren <i>Big Bang<\/i> margoa erabili genuen. Eli Laztangurenek irudiak hartu eta editatu zituen eta Izarneren garrasi eta oihuak oinarri erabilita, soinu banda sortu zuen. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Albert_Hofmann\">Albert Hofmann<\/a> <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Lysergic_acid_diethylamide\">LSD<\/a>aren aurkitzailea hil zen 2008ko apirilean. Bideo hau izan zen gure omenaldi xumea, alua eta (h)aluzinagarria, tximino lisergikoarentzat.<\/p>\n<p><\/p>\n<p><\/b><\/i><\/i><\/p>\n<h3><i><i><b><i><b>Txillardegi eta ziminoa <br \/><\/b><\/i><\/b><\/i><\/i><\/h3>\n<h4><i><i><b><i><b>promo-bideoa (&#8216;promo&#8217; ez &#8216;porno&#8217;)<\/b><\/i><\/b><\/i><\/i><\/h4>\n<p><i><i><b><i><b><\/p>\n<p><\/b><\/i><br \/>2007ko azaroan aurkeztu zuen <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/zapiain\">Markos Zapiain<\/a> filosofoak <i><a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/cgi-bin\/liburuok.pl?lib=best17\">Txillardegi eta ziminoa<\/a><\/i> liburua&nbsp; <a href=\"http:\/\/www.susa-literatura.com\/\">Susa<\/a> argitaletxearen eskutik. <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/Txillardegi\">Txillardegir<\/a>en literaturan ziminoek duten eginkizuna aztertu du egileak. Kixmi bloga aipatzen du Zapiainek liburuan. Liburuaren promozio-bideoa egin nuen, esker-onez, baina agian Susakoek ez dute begi onez ikusi nire opari pozoitsua.<br \/><i><b><\/p>\n<p><\/b><\/i><\/b><\/i><\/i><\/p>\n<h3><i><i><b><i><b>Tximino orkidea<\/b><\/i><\/b><\/i><\/i><\/h3>\n<p><i><i><b><i><b><br \/><\/b><\/i>&nbsp;<\/p>\n<p><i><b><\/p>\n<p><\/b><\/i>Orchis Simia &#8211;<a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/tximino-orkidea\">Tximino Orkidea<\/a>&#8211; landarearen loreak harrigarriak dira, tximu itxura dutelako. Hona botanikako fenomeno miresgarri honen bila ekainaren 16an egin genuen txangoaren bideo-kronika.<br \/><i><b><\/p>\n<p><\/b><\/i><\/b><\/i><\/i><\/p>\n<h3><i><i><b><i><b>Bihotzmakina <\/b><\/i><\/b><\/i><\/i><\/h3>\n<p><i><i><b><br \/>&nbsp;<\/p>\n<p>2007ko otsailean egin nuen <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/bihotzmakina\">bideo hau<\/a>. Bihotz sakratuaren ikonoaren eboluzioa erakutsi nahi nuen, Indiako Hanuman tximu-jainkotik Internet aroko folklorera.<\/p>\n<p><\/b><\/i><\/i><\/p>\n<h3><i><i><b><b><i>Simia Dei<\/i><\/b><\/b><\/i><\/i><\/h3>\n<p><i><i><b><i><\/p>\n<p>Diabolus est simia dei<\/i> (<i><a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/diabolus-est\">Deabrua Jainkoaren tximinoa da<\/a>)<\/i> Eliza kristauaren aita Tertulianok zabalduriko ideia da, gero San Agustinek jaso zuena. Deabrua Jainkoaren imitatzailea (tximinoa) dela adierazten du. Gizakiak nahasteko mundu faltsuak sortzen ditu, errealaren antza dutenak. Ideiak liluratuta zuen Philip K. Dick<br \/>\nzientzia-fikzio idazleak, mundu paraleloekin zein errealitate birtualekin duen lotura dela-eta. <\/p>\n<p>Gure munduaren metafora egokia al da bideoa?<\/p>\n<p>Tximino ero gaizto batek sorturiko unibertsoa, dena abiada, entropia*, zarata.<\/p>\n<p>&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8212;&#8211;<\/p>\n<p><i>*Entropia:<br \/>\ntermodinamikaren bigarren printzipioa ulertzeko kontzeptu<br \/>\ngarrantzitsua. Sistema baten barruko kaosarekin loturik dago.<\/p>\n<p>Gogoratu<br \/>\neskolan ikasitakoa: energia ez da sortzen ez eta suntsitzen ere, soilik<br \/>\neraldatu egiten da. Baina eraldatzen denean beti galtzen da puska bat.<br \/>\nHori da entropia, eta unibertsoan desordenurako dagoen joera argitzen<br \/>\ndu.<\/p>\n<p>Horrela ulertzen da, esaterako, zergatik garbitu behar den<br \/>\netxea behin eta berriz, zergatik orraztu behar dugun egunero (orrazten<br \/>\nbazara, noski. Ni ez naiz orraztu lehen komunioa egin nuen egunetik.<br \/>\nAski da! esan nion amari). Zergatik garbitu behar ditugu hortzak<br \/>\negunero? Zergatik joan behar dugu lanera egunero (ez al ginen ba joan<br \/>\natzo?) Entropiarik gabeko munduan hori behin eginda nahikoa litzateke<br \/>\nbetirako.<\/p>\n<p>Bainan ez! gero eta energia gehiago behar dugu miseria<br \/>\nbera lortzeko. Gero eta zailago da goizean jaikitzea, frigoa gero eta<br \/>\nhutsago dago, eta fregaderua gero eta beteagoa.<\/p>\n<p>Naturaren legea da, edo, bestela, tximino gaizto eroaren sadismo petrala.<\/p>\n<p><\/i><br \/><\/b><\/i><\/i><\/p>\n<h3><i><i><b><span style=\"font-style: italic\"><span style=\"font-weight: bold\">Paradisua<\/span><\/span><\/b><\/i><\/i><\/h3>\n<h3><i><i><b><span style=\"font-style: italic\"><span style=\"font-weight: bold\"><\/span><\/span><\/b><\/i><\/i><\/h3>\n<p><i><i><b>&nbsp;<br \/><\/b><\/i><\/i><i><i><b><\/p>\n<p><\/b><\/i><\/i><\/p>\n<p><i><i><b>&#8220;Lagun talde batek paradisua ezagutu nahi du zuzenean, baina, horretarako, lehenbizi, hil egin beharko dute&#8221;.<\/b><\/i><\/i><\/p>\n<p><i><i><b><img decoding=\"async\" src=\"..\/..\/..\/..\/..\/..\/53\/doc\/kixmitron.jpg\"><\/b><\/i><\/i><\/p>\n<p><i><i><b>Hor dago, Erremelluriko baselizako <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/5\">Paradisua<\/a><br \/>\nkoadroan. Hor dago tximinoa eta hor dago KIXMITRON hitza. Harrigarria<br \/>\nda ikustea hilzorian dagoen margolari batek bere azken koadroari ematen<br \/>\ndizkion azken zertzeladak KIXMITRON logoa margotzeko erabili dituela.<br \/>\nBizitzari buruzko ukitu ironikoa dago hor, ziurrenera, Bixente Ameztoiren umore<br \/>\nsakonetik aterata. Baina ez dugu inoiz jakingo benetako esanahia.<\/b><\/i><\/i><\/p>\n<p><i><i><b><br \/><\/b><\/i><\/i><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jesubioa (Bideoa saltoka ikusten baduzu, konexio motela duzu. Ikusi ondo hemen, kalitate gutxiagorekin bada ere) Jesubioa terminoa asmatu zuen Georges Bataille filosofoak, Jesus, je suis, sujet eta Vesubio hitzak batean sintetizatzeko. Tximino baten ipurditik ateratzen den erupzio eskatologiko gisa irudikatu &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2007\/01\/28\/nire-bideoak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[24,3],"class_list":["post-63","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-bideoak","tag-kixmi"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=63"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=63"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=63"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=63"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}