{"id":59,"date":"2007-03-09T10:39:42","date_gmt":"2007-03-09T10:39:42","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/tximinoaren-mozorroa"},"modified":"2007-03-09T10:39:42","modified_gmt":"2007-03-09T10:39:42","slug":"tximinoaren-mozorroa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2007\/03\/09\/tximinoaren-mozorroa\/","title":{"rendered":"Tximinoaren mozorroa"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/414753024\/\" title=\"Photo Sharing\"><img decoding=\"async\" style=\"width: 434px;height: 279px\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/159\/414753024_e9e11a522f.jpg\" alt=\"Duo 1\" \/><\/a><\/p>\n<p>Ricardo Joven tximinoz mozorrotzen den gizaki bat da, gizakiz mozorrotzen den tximino bat antzezteko.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.jpproducciones.com\/rjoven\/mono.htm\"><br \/>\nJoven<\/a> (Zaragoza, Espainia, 1953) komiki marrazkilaria izan zen<br \/>\n1970 eta 1980ko hamarkadetan, eta aktore profesionala da 1972. urtetik.<br \/>\nKlasiko bat taularatzen ari da egunotan Donostian: Franz Kafkaren Akademia<br \/>\nbatentzako txostena. Gizakiek harrapatu ondoren, hitz egiten ikasten<br \/>\nduen txinpantze baten historia kontatzen du, lehen pertsonan, Peter<br \/>\nGorria tximinoak berak. Hainbatetan aipatu dut Kafkaren testu <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/16\">hori<\/a> blog honetan, ikaragarri gustatzen zaidalako.<\/p>\n<p>Ez baduzue aukerarik antzezlana ikusteko, hemen duzue aktoreari telefonoz egin diodan elkarrizketa, irakurtzeko edo entzuteko. Bi bertsioak elkarren osagarri dira, ez baitira erabat berdinak.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/odeo.com\/audio\/9968213\/view\">powered by <strong>ODEO<\/strong><\/a><\/p>\n<p><strong>Zergatik aukeratu duzu Kafkaren testua antzezlana egiteko?<\/strong>\n<\/p>\n<p>Testu honen inguruan lan bat egin nuen duela urte batzuk, eta<br \/>\nhorren indartsua da eta horren ondo idatzita dago, non duela bi urte<br \/>\nberriz piztu zitzaidan testu honi ekiteko gogoa. Egia esateko,<br \/>\ntaularatzeko bertsioa egin dut, baina testu literarioa erabat<br \/>\nerrespetatuta. Ni ez naiz bakarrizketen zalea, eta hau da nire ibilbide<br \/>\nluzeko lehena. Baina testu hau izugarri interesatzen zitzaidan, besteak<br \/>\nbeste ez delako jatorriz antzezlana.\n<\/p>\n<p><strong>Lan hau askotan taularatu dute. Zertan bereizten da zure bertsioa?<\/strong>\n<\/p>\n<p>Nik egiten dudan irakurketaren arabera, Kafka identifikatu<br \/>\negiten da tximino horrekin. Bera da tximinoa. Munduak ez du ulertzen,<br \/>\neta bazterturik dauka. Mundu horretatik urrunduta sentitzen da, eta<br \/>\nKafkak, nabarmentzen duenez, hitzaren bitartez aurkitzen du, egoera<br \/>\nzoriontsuagoa ez bada, bai behintzat askatasun tarte bat sufrimenduaren<br \/>\nbarruan. Egin dira pertsonaia horrekiko urruntasun intelektuala ezarri<br \/>\nduten bertsioak. Nik kontrakoa egin dut: erabat identifikatu naiz<br \/>\npertsonaiarekin. Ez dut soilik txinpantze bat eraikitzen fisikoki,<br \/>\nidentifikatu egiten naiz gizakietatik horren hurbil dagoen baina apur<br \/>\nbat ezberdin den izaki horrekin. Identifikazio horren bidez, proposamen<br \/>\nbat botatzen dut: geure burua beste ikuspuntu batetik ikustea.\n<\/p>\n<p><strong>Zergatik da karakterizazioa horren garrantzitsua zuretzat?<\/strong>\n<\/p>\n<p>Ikuskizuna oso erantzun ona izaten ari da, eta hala da,<br \/>\nziurrenera, ez delako soilik hitzean oinarritzen, baita emozioan ere.<br \/>\nEzinbestekoa da emozioa, horren bidez jendea hunkitu egin dezakezulako.<br \/>\nAlde batetik, nahi nuen ikusleek berehala ahaztea agertokian dagoen<br \/>\nhori txinpantze bat irudikatu nahi duen aktore bat besterik ez dela.<br \/>\nAntzezlearen eta ikusleen arteko joko hori behin ezarrita, orduan<br \/>\nhasten da loratzen itxuraz sinple den testua. Hori nahi nuen lortu<br \/>\nkarakterizazioarekin, jendeak pentsatzea: \u00abEz da aktore bat, baizik eta<br \/>\nbenetako txinpantzea\u00bb.\n<\/p>\n<p><strong>Beraz, tximinoz mozorroturiko gizaki batek gizakiz mozorroturiko tximino bat antzezten du?<\/strong>\n<\/p>\n<p><em>Kafkarra<\/em> hitza oker erabiltzen dugu <em>nahasia<\/em> edo <em>konplexua<\/em><br \/>\nesateko. Haatik, Kafkak oso zuzen, garbi eta ulergarri idazten du.<br \/>\nHorregatik funtzionatzen du testuak beti. Gutxitan gertatzen da jendeak<br \/>\nantzezle bakarrari halako arretaz jarraitzea bukaeraraino. Jendea<br \/>\nhunkiturik ateratzen da.\n<\/p>\n<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/414753027\/\" title=\"Photo Sharing\"><img decoding=\"async\" style=\"width: 431px;height: 297px\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/148\/414753027_b1e4c0de88.jpg\" alt=\"Duo 2\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ricardo Joven tximinoz mozorrotzen den gizaki bat da, gizakiz mozorrotzen den tximino bat antzezteko. Joven (Zaragoza, Espainia, 1953) komiki marrazkilaria izan zen 1970 eta 1980ko hamarkadetan, eta aktore profesionala da 1972. urtetik. Klasiko bat taularatzen ari da egunotan Donostian: Franz &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2007\/03\/09\/tximinoaren-mozorroa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[47,77,3,76,26],"class_list":["post-59","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-elkarrizketa","tag-kafka","tag-kixmi","tag-pertsona","tag-tximino"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/59","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=59"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/59\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=59"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=59"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=59"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}