{"id":39,"date":"2007-10-25T09:43:23","date_gmt":"2007-10-25T09:43:23","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/mila-eta-bat-gau"},"modified":"2007-10-25T09:43:23","modified_gmt":"2007-10-25T09:43:23","slug":"mila-eta-bat-gau-tximinoarekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2007\/10\/25\/mila-eta-bat-gau-tximinoarekin\/","title":{"rendered":"Mila eta bat gau, tximinoarekin"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/1707069540\/\" title=\"Photo Sharing\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2246\/1707069540_36d80aede0_m.jpg\" alt=\"babuino\" height=\"240\" width=\"239\"><\/a><\/p>\n<h4>Mezu honek ipuin bat eta podcast bat dakar: irakurtzeko edo entzuteko. Txinpantze bat maitaletzat hartu zuen emakumearen istorioa ekarri du gogora <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/zapiain\/255\/\">Markos Zapiain<\/a>ek. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Max,_Mon_Amour\"><i>Max, mon amour<\/i><\/a> filman kontatu zuen hori <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Nagisa_Oshima\">Nagisha Oshima<\/a> zuzendari japoniarrak. Marco Ferreriren <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/47\"><i>Ciao Maschio<\/i><\/a> filma ere aipatu izan dut nik blog honetan. Kontatzen duten istorioa ezberdina izan arren, bi filmek gai beretsua jorratzen dute: gizarte burgesaren sexu rol banaketa eta honen krisia. Baina istorioa askoz zaharragoa da: <i>Mila gau eta bat gehiago<\/i> ipuin bilduman agertzen da dagoeneko.<\/h4>\n<p>Aipaturiko bi filmetan, tximinoak irudikatzen du gizontasuna eta arrari loturiko sexualitatea. Ez da harrigarria, tximinoak horrekin identifikatu izan direlako antzinako Egiptotik. Babuinoen sexualitate oparoak egiptoarrengan sortu izan duen mirespena aipatu dut lehen ere. <\/p>\n<p>Thot tximu-jainkoa mendebaldeko paisaia intelektualera pasa zen, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/tximino-hermetikoa\">Hermes Trismegistos<\/a> eta Merkurio gisa (Jesu Kristo horien agerpen bat litzateke), baina ez arren sexualitatearen irudi gisa, baizik eta interpretazioaren eta erlijio misterikoen mezulari gisa.<\/p>\n<p>Ekialde Hurbilean, berriz, ondo gorde zuten tximinoa eta sexu grinaren arteko lotura, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/kixmiren-ekuazioa\">H. W. Janson<\/a>ek nabarmentzen duenez. Izan ere,&nbsp; <i>Mila gau eta bat gehiago<\/i> bildumako ipuin baten gaia hori izan zen. Errege baten alaba ninfomanoaren eta tximino baten arteko harremana kontatzen du ipuinak (356-357. gauak).<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/The_Book_of_One_Thousand_and_One_Nights\"><i>Mila gau eta bat gehiago<\/i><\/a> bildumaren lehen bertsioak Kristo Ondorengo 800-900 urteen artean sortu zirela uste dute adituek. Edonola ere, horretan bilduriko ipuinetako asko hori baino askoz zaharragoak direla uste dute. Izan ere, Egipto, India zein Persiako kontakizunak biltzen ditu testuak.<\/p>\n<p>Jansonen arabera, Erregearen alaba eta tximinoaren istorioaren bertsio bat XI. mendean agertu zen Europan, <a href=\"http:\/\/plato.stanford.edu\/entries\/peter-damian\/\">Petrus Damianus<\/a>en bestiario batean. Istorio hau da Ferreriren eta Oshimaren kontakizunen ama. Mendez mende igaro da eta aro bakoitzak ukitu ezberdina eman dio, uneko kezkak islatzeko.<\/p>\n<p>Europan zabaldu diren itzulpen gehienetan zentsuraturik argitaratu izan dute <i>Mila gau eta bat gehiago<\/i>. Izan ere, ipuinetako askok lotsarik gabe eta naturaltasun osoz jorratzen dituzte gai erotikoak. Horren adibide aski gordina da Erregearen alaba eta tximinoa hau.<\/p>\n<p>Esaterako, (eta zuzendu nazala norbaitek, mesedez, oker banabil) ez dut istorio honen euskarazko bertsiorik aurkitu Mila eta bat gaurko itzulpenetan. Izan ere, euskaraz ez da bertsio osorik argitaratu, baizik eta ipuin aukeraketak. Aukeratzaileek bazterrean utzi dute Erregearen alaba eta tximinoa, beharbada, umeentzako ipuin bilduma gisa aurkeztu izan dutelako <i>Mila gau eta bat gehiago<\/i>. <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Sir_Richard_Francis_Burton\">Richard Francis Burton<\/a>ek argitaratu zuen Europan zentsuratu gabeko lehen bertsioa, 1885. urtean, ingelesez.&nbsp; Hortik hartu dut nik testua ingelesetik halamoduz eta azkarregi, agian, euskaratzeko. <\/p>\n<p>Zoofiliaz harantzago doan istorioa da, kasu honetan gizakia baita piztia.<\/p>\n<table style=\"width: 451px;height: 2165px\" border=\"1\">\n<tbody>\n<tr>\n<th>\n<blockquote>\n<h3>Erregearen alaba eta tximinoa<\/h3>\n<\/blockquote>\n<blockquote><p>\nBazen behin Sultan baten alaba, esklabo beltz batekin maiteminduta<br \/>\nzegoena. Esklaboak erabat txolindu zuen eta neskak sekulako grina hartu<br \/>\nzion larru-jotzeari. Ezin zuen ordu bakar bat ere igaro horri ekin gabe<br \/>\neta hala esan zion bere neskameetako bati. Honek adierazi zionez, ez<br \/>\ndago ezer babuinoa baino grinatsuagorik larrua jotzeko orduan.<\/p>\n<p>Orduan, egun batean, suertatu zen bada tximino-zain bat igaro zela,<br \/>\ntximino handi batekin, erregearen alabaren leiho saredunaren azpitik.<br \/>\nAurpegiko beloa altxatu zuen neskak eta tximinoari begira, keinu bat<br \/>\negin zion begiekin. Tximinoak sokak eta katea hautsi zituen eta<br \/>\nprintzesarengana igo zen. Ezkutatuta izan zuen honek, txoko batean, eta<br \/>\nhan bizi izan zen gau eta egun, jaten, edaten eta larrua jotzen.<br \/>\nPrintzesaren aitak izan zuen horren berri eta alaba hiltzea erabaki<br \/>\nzuen. Orduan Sherezadek egunsentia somatu zuen eta istorioa kontatzeari<br \/>\nutzi zion.<\/p>\n<p>Hirurehun eta berrogeita hamaseigarren gaua zenean&#8230;<\/p>\n<p>Sherezadek esan zuen: kontatu didatenez, oi zorioneko errege!, Sultanak<br \/>\nentzun zuenean printzesa eta tximinoarena, alaba hiltzea erabaki zuen,<br \/>\nbaina emakumeak izkin egin zion. Mamelukoz jantzita, zaldi gainera igo<br \/>\nzen, mando bat zamatu ondoren urrezko barrekin eta bestelako hamaika<br \/>\ngauza preziaturekin. Tximinoa aldamenean hartu eta Kairora egin zuen<br \/>\nihes. <\/p>\n<p>Hiriaren kanpoaldeko, Suezko basamortuaren ertzeko, etxeetako batean<br \/>\njarri zen bizitzen. Egunero haragia erosten zion gizon gazte bati,<br \/>\nharakina bera. Baina ez zen harengana heltzen eguerdira arte eta horren<br \/>\naurpegi zurbil eta nahasia zuen, non harakinak bere buruari esan zion,<br \/>\n&#8220;misterioren bat dago esklabo honen inguruan&#8221;. Harakinak honela kontatu<br \/>\nzuen ondoren gertaturikoa: &#8220;Niregana ohi bezala etorri zen batean,<br \/>\nezkutuan atera nintzen haren atzetik, eta lekutik lekura jarraitu<br \/>\nnintzaion, gelditu gabe, ez baininduen ikusi. Azkenean, bere etxera<br \/>\nheldu zen, basamortuaren ertzean, eta sartu egin zen. Zirrikitu batetik<br \/>\nbegiratu nuen, eta ikusi nuen, etxean sartu orduko, sua piztu eta<br \/>\nharagia prestatu zuela. Zati bat jan zuen berak eta gainekoa aldamenean<br \/>\nzuen babuino bati eman zion.<\/p>\n<p>Orduan, esklabo jantziak alde batera utzi eta emakumeen apaingarririk<br \/>\naberatsenak jantzi zituen. Horrela jakin nuen dama bat zela. Ondoren,<br \/>\nardoa atera zuen eta tximinoari eman zion edateko. Gau erdiz larrua jo<br \/>\nzion honek, hamaika aldiz, gelditu gabe, emakumeak konortea galdu arte.<br \/>\nOrduan, tximinoak zilar harizko estalki bat bota zion gainetik eta bere<br \/>\ntxokora itzuli zen. <\/p>\n<p>Orduan, babuinoak ikusi egin ninduen eta txikituko ninduen, labana<br \/>\nazkar asko atera izan ez banu. Sabela ireki nion eta hesteak kanpora<br \/>\nerori zitzaizkion. Zaratak dama gaztea iratzarri zuen eta izuturik eta<br \/>\ndardarez altxatu zen. Tximinoa egoera horretan ikusi zuenean, garrasi<br \/>\negin zuen. Arima gorputzetik atera izan balitzaio bezalako garrasia<br \/>\nbota zuen. Orduan, erori egin zen zorabiaturik eta bere onera itzuli<br \/>\nzenean zera esan zidan: &#8220;Zergatik egin duzu hori? Alaren izenean,<br \/>\nbidali nazazu haren atzetik!&#8221;. Baina zintzo egin nion hitz eta larrua<br \/>\njotzeko orduan tximinoaren lekua hartuko nuela agindu nion, haren<br \/>\nezinegona uxatu nuen arte. Emaztetzat hartu nuen, baina agindutakoa<br \/>\nbetetzeko orduan huts egin nuen, motz geratu nintzen eta ez nintzen<br \/>\ngauza izan halako langintza gogorrari aurre egiteko.<\/p>\n<p>Nire egoeraren berri eman nion atso bati, arazoa konponduko zuela esan<br \/>\nbaitzidan, eta emaztearen demaseko eskaera aipatu nion. &#8220;Lapiko bat<br \/>\nekarri behar dizazu, ozpin birjinez beterikoa eta piretro<br \/>\nderitzon belarren kilo-erdia&#8221;, esan zidan atsoak. <\/p>\n<p>Behar zuena eraman nion eta belarra lapikoan jarri zuen ozpinarekin eta<br \/>\ndena sutan jarri zuen, ondo egosi arte. Orduan neskari larrua jotzeko<br \/>\neskatu zidan, eta larrua jo nion konortea galdu zuen arte. Atsoak<br \/>\naltxatu egin zuen printzesa eta haren hankatartea lapikoaren ahoan<br \/>\njarri zuen. Lapikoaren lurrina aluan sartu zen eta handik zer edo zer<br \/>\nerori zen: bi zizare ziren, bat beltza eta bestea horia. Atsoak esan<br \/>\nzidan: &#8220;Iluna esklabo beltzaren larru-jotzearen ondorioa da, horia<br \/>\nbabuinoarena&#8221;.<\/p>\n<p>Bere onera itzuli zenean, nirekin bizi izan zen pozik eta alai eta ez<br \/>\nzuen lehen bezala larrua jotzeko eskatu, Alak demaseko grina hura kendu<br \/>\nbaitzion&#8221;.<\/p>\n<p>Eta Sherezadek egunsentia somatu zuen eta istorioa kontatzeari utzi zion.<\/p>\n<p>Hirurehun eta berrogeita hamazazpigarren gaua zenean&#8230; <\/p>\n<p>Sherezadek esan zuen: kontatu didatenez, oi zorioneko errege!, honela<br \/>\njarraitu zuen harakin gazteak: &#8220;Benetan kendu zion Alak demaseko grina<br \/>\neta hori mirestuta, gertatu zenaren berri eman nion printzesari.<br \/>\nOndoren, harekin bizi izan nintzen eta hark atsoa amatzat hartu zuen&#8221;.<br \/>\nEta istorioa kontatu zidanak esan zidanez, atsoa, gizon gaztea eta<br \/>\nemaztea pozez eta alai bizi izan ziren, plazer ororen suntsitzailea eta<br \/>\ngizarte guztien deuseztatzailea haiengana heldu zen arte. Aintza<br \/>\nBetirako-bizi Denari, hilezkorrari, mundu ikusgarria zein<br \/>\nikusezina menpean dituenari! <\/p>\n<p>Eta horrela amaitu da beste istorio bat.<\/p>\n<\/blockquote>\n<\/th>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mezu honek ipuin bat eta podcast bat dakar: irakurtzeko edo entzuteko. Txinpantze bat maitaletzat hartu zuen emakumearen istorioa ekarri du gogora Markos Zapiainek. Max, mon amour filman kontatu zuen hori Nagisha Oshima zuzendari japoniarrak. Marco Ferreriren Ciao Maschio filma ere &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2007\/10\/25\/mila-eta-bat-gau-tximinoarekin\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[51,52,21,3,50,33,53],"class_list":["post-39","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-babuino","tag-erotismoa","tag-janson","tag-kixmi","tag-marco_ferreri","tag-markos_zapiain","tag-nagisha_oshima"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=39"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=39"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=39"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=39"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}