{"id":27,"date":"2008-03-08T10:28:52","date_gmt":"2008-03-08T10:28:52","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/mendi-sakratua"},"modified":"2008-03-08T10:28:52","modified_gmt":"2008-03-08T10:28:52","slug":"mendi-sakratua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2008\/03\/08\/mendi-sakratua\/","title":{"rendered":"Mendi sakratua"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/23811091@N08\/2296830130\/\" title=\"mendia3 por eli Laztanguren, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3264\/2296830130_da29048d88.jpg\" alt=\"mendia3\" height=\"200\" width=\"400\"><\/a><br \/><b><br \/><\/b><b><a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/The_Holy_Mountain_%281973_film%29\"><i>Mendi Sakratua<\/i><\/a> filma egin zuen Alejandro Jodorowskyk 1973.<br \/>\nurtean, besteak beste John Lennonen diruarekin. Prozesu alkimikoan dago<br \/>\noinarrituta istorioa. Jesu kristo eta tximinoa elkarrekin Mendi<br \/>\nSakratura igoarazten ditu Jodorowskyk eta eskutik helduta jaitsiarazten<br \/>\nditu, Mari Maddalen putaren bitartez.<\/b><\/p>\n<p>Kaka urre bihur daiteke, literalki zein metaforikoki, hona <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Alejandro_Jodorowsky\">Jodorowsky<\/a>ren alegia -edo eldarnio- alkimikoak frogatu nahi duena. Mendi sakratura igotzea hilezkortasuna lortzeko abentura da, sakrifizioa eskatzen duena: egoa sakrifikatzea, alegia. Gaiztakeria mota guztiak irudikatzen dituzten bederatzi pertsonaia, Jesukristo-lapur bat tartean, trebatzen ditu alkimista batek <a href=\"http:\/\/www.cinefania.com\/movie.php\/116109\/\">Mendi Sakratura<\/a> igo daitezen. Gailurretik mundua kontrolatzen dituzten bederatzi jainkoak hil behar dituzte eta haiek ordezkatu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/23811091@N08\/2296830124\/\" title=\"mendia2 por eli Laztanguren, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3217\/2296830124_aeec9dc7f9.jpg\" alt=\"mendia2\" height=\"223\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<p>Jodorowskyk berak antzezten du alkimista -ingeles penagarriz, by the way-.&nbsp; Filmaren protagonista nagusia lapur bat da, Jesukristo irudikatzen duena. Haren gorputzarekin molde bat egin eta dozenaka kopia egiten dituzte. Panpin horietako bat hartuta, prostituta talde batekin elkartzen da, prozesioan. Prostituta nagusiak, Maria Maddalenarena egiten duenak, txinpantze handi bat darama beti eskutik. Hemen duzue sekuentziaren bideoa.<\/p>\n<p>Alkimistak urre bihurtzen du Jesukristoren kaka, beste sekuentzia ikusgarri batean. Proba eta neke askoren buruan Mendi Sakratura heltzen direnean, azterketa pasa dutela eta mundura itzultzeko agintzen die alkimistak familia sakratuari, hau da, Jesukristok, Maddalenek eta tximinoak osaturiko hirukoteari.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/23811091@N08\/2296830136\/\" title=\"mendia4 por eli Laztanguren, en Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm4.static.flickr.com\/3160\/2296830136_21dcdf9e0b.jpg\" alt=\"mendia4\" height=\"200\" width=\"400\"><\/a><br \/><b><br \/>Altximioterapia?<\/b><\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/The_Beatles\">The Beatles<\/a> taldeko <a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/George_Harrison\">George Harrison<\/a> <a href=\"http:\/\/www.escaner.cl\/escaner12\/cine.htm\">Mendi Sakratua<\/a> filmeko protagonistetako bat izan behar<br \/>\nzuen, baina uko egin zion, ipurdia erakutsi behar zuelako gidoiak<br \/>\neskatuta. Filmak zentsura pairatu zuen estreinatu zutenean. 35 urtez<br \/>\nbahituta izan zuen produktoreak &#8211;<a href=\"http:\/\/eu.wikipedia.org\/wiki\/John_Lennon\">John Lennon<\/a>en ordezkari <a href=\"http:\/\/simple.wikipedia.org\/wiki\/Allen_Klein\">Allen Klein<\/a>ek-<br \/>\neskubideen inguruko xextra baten ondorioz. Kopia piratetan baino ezin<br \/>\nizan da ikusi hamarkadetan. Iaz, azkenean, hitzarmena egin eta DVD-an<br \/>\nplazaratu zuten. <\/p>\n<p>Filmak merezi du, irudi indartsuz beterik<br \/>\ndagoelako, Jodorowsky hainbatetan jasanezina egiten bada ere, handinahi<br \/>\neta mesianista.<\/p>\n<p>Zer egiten du hor kixminoak, ordea? <\/p>\n<p>Jodorowskyren beste irudi txundigarri eta probokatzaile baina hutsal bat baino ez dela pentsatzeko tentazioa handia da. Zer ikusirik al dute tximinoek alkimiarekin?<\/p>\n<p>Ez gutxi. Tximino batek sortu zuen alkimia, Egiptoko <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/tximino-hermetikoa\">Thot jainko-babuinoak<\/a>, gero Hermes Trismegistos deituko zutena. Tximinoak zientziaren-alkimiaren ikur gisa erabili zuen <a href=\"http:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Robert_Fludd\">Robert Fludd<\/a> alkimistak XVII. mendean.<\/p>\n<p>Blog honetan ikusi genuen aurreneko batean Jodowskyk sorturiko <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/48\">Jesukristo buztanduna<\/a>. <\/p>\n<p>Nabarmentzekoa da ere bai, idazle, zinemagile eta esoterista txiletarrak <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/diabolus-est\">Jainkoaren Tximinoa<\/a> ideiarekin duen obsesioa. Aita Santu &#8220;faltsuak&#8221; irudikatzen ditu askotan bere lanetan, jainkoaren ordenuaren gezurrezko ordezkari gisa (goiko bideoan adibide bat dago, Jesukristoren figura batekin ohean dagoen Aita Santu Beltza, alegia). <\/p>\n<p>Zentzu horretan, argigarria da Jodorowskyk Marilyn Mansonekin duen lotura. Mansonek Jainkoaren Tximinotzat du bere burua. Jodorowskyk &#8220;ofiziatu&#8221; zuen musikariaren <a href=\"http:\/\/www.blogdecine.com\/2006\/04\/14-jodorowsky-oficio-boda-de-marilyn-manson\">ezkontza<\/a> eta film bat prestatzen ari da Mansonekin: <a href=\"http:\/\/www.blogdecine.com\/2007\/01\/07-jodorowsky-planea-rodar-en-espana-con-marilyn-manson\"><i>King Shots<\/i><\/a>. Mansonek 300 urteko aita santu bat antzeztuko du horretan.<\/p>\n<p>Ahaztu gabe, Mansonek ere tximinoa Jesukristoren rolean jarri zuen <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/9\">Disposable Teens<\/a> bideoklipean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mendi Sakratua filma egin zuen Alejandro Jodorowskyk 1973. urtean, besteak beste John Lennonen diruarekin. Prozesu alkimikoan dago oinarrituta istorioa. Jesu kristo eta tximinoa elkarrekin Mendi Sakratura igoarazten ditu Jodorowskyk eta eskutik helduta jaitsiarazten ditu, Mari Maddalen putaren bitartez. Kaka urre &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2008\/03\/08\/mendi-sakratua\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[29,32,13,11,31,3,14],"class_list":["post-27","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-alkimia","tag-hermes","tag-jesu","tag-jesukristo","tag-jodorowsky","tag-kixmi","tag-kristo"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}