{"id":11,"date":"2009-06-14T09:23:27","date_gmt":"2009-06-14T09:23:27","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/joan-vollmer-biktima-izan-zen-baina-ez-zen-inoiz-biktima-rolean-jarri"},"modified":"2009-06-14T09:23:27","modified_gmt":"2009-06-14T09:23:27","slug":"joan-vollmer-ez-zen-inoiz-biktima-rolean-jarri","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2009\/06\/14\/joan-vollmer-ez-zen-inoiz-biktima-rolean-jarri\/","title":{"rendered":"&#8220;Joan Vollmer ez zen inoiz biktima rolean jarri&#8221;"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 367px;height: 245px\" src=\"http:\/\/www.donewaiting.com\/wp-content\/uploads\/2009\/10\/jolie_holland-mexico_city.jpg\"><br \/><\/span><span style=\"font-weight: bold\"><\/p>\n<p><\/span><span class=\"kargua\"><b>Duela lau mezu <a href=\"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/akaba-dezagun-amy-winehouse\">Joan Vollmerri<\/a> buruz idatzi nuen. <\/b><\/span><span class=\"kargua\"><b>Vollmer emaztea hil zuen William Burroughs idazleak tiroz, Mexikon, 1951. urtean, jolas batean. <\/b><\/span><span class=\"kargua\"> <b>Elkarrizketa egin diot Folka, countrya, jazza eta bluesa nahasten dituen<br \/>\n<a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Jolie_Holland\">Jolie Holland<\/a> musikari estatubatuarrari (Houston, 1975). <a href=\"http:\/\/www.irutxulokohitza.info\/paperekoa\/2008-07-10\/p00006004\/Luxuzko_hitzordua.htm\">Tom Waits<\/a> du<br \/>\nzaleen artean, eta haren zigiluan grabatzen ditu diskoak. Azkena <i>The living and the Dead<\/i><br \/>\nda eta erreferentzia zuzenak egiten dizkio Burroughs eta Joan Vollmerri. Azken honekiko lotura berezia somatzen zaio Hollandi.<\/p>\n<p><\/b><br \/><b>Irailaren 11n jaio zinen. Zer edo zer esan nahi du horrek zuretzat?<\/b><\/p>\n<p>Esan nahi du 26 urte bete nituenean urteurren ikaragarria izan<br \/>\nnuela. Orain, gainera, New Yorken bizi naiz, eta oso berezia izaten da<br \/>\nurtebetetzea. Jende askoren bizitza aldatu zen, mundu osoan.<\/p>\n<p><b>Beti izan duzu lotura handia AEBetako beat<br \/>\nbelaunaldiarekin. Zerk lotzen zaitu, Allen Ginsbergekin, Jack<br \/>\nKerouacekin eta, batez ere, William Burroughsekin?<\/b><\/p>\n<p>Amets bitxia izan nuen behin: Joan Burroughs nintzela. Hamar<br \/>\nurte geroago, Tom Waitsek eskatu zidan Joan antzezteko Burroughsekin<br \/>\negin zuen musikalean. Abesti bat idatzi nuen haren inguruan.<\/p>\n<p><b>Harekin identifikatzen zara?<\/b><\/p>\n<p>Ez dakit. Haiek ameriketako kulturaren adierazpena dira, eta<br \/>\nhalako pertsonaiak oraindik badabiltza inguruan. Kultura hori bizirik<br \/>\ndago, eta jende hori nire lagunak dira. Nire lagunetako askok ez dakite<br \/>\nezer <i>beat<\/i> haien inguruan, baina kultura hura bizi dute. <i>Beat<\/i> haiek izarrak ziren, azken finean, baina jende asko dago gaur kultura eta artea sortzen, inoiz izarrak izango ez direnak.<\/p>\n<p><b>Joan Vollmer biktima izan zen?<\/b><\/p>\n<p>Biktima izan zen, hitzez hitz, baina denok gara zer edo zeren<br \/>\nbiktima, eta ez dut uste hura berez biktima rolean jarri zenik. Oso<br \/>\npertsonaia interesgarria zen. Hark aurkeztu zituen Burroughs eta<br \/>\nGinsberg. Pentsalari garrantzitsua zen bere komunitatean.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"width: 179px;height: 258px\" src=\"http:\/\/archives.waiting-forthe-sun.net\/Graphics\/InfluencesGraphics\/vollmer.jpg\"><\/span><span class=\"kargua\"><span style=\"font-weight: bold\"><br \/><\/span><\/span><\/p>\n<h6><span class=\"kargua\">Joan Vollmer, 1944. urte aldera, Allen Ginsbergen argazkia.<\/span><\/h6>\n<h6><span class=\"kargua\"><\/span><\/h6>\n<p><span class=\"kargua\"><br \/><b>Zure musika denboraz haragoko kutsua dutela esan dute askok. Nondik ateratzen da kutsu hori?<\/b><\/p>\n<p>Konplimendutzat hartzen dut hori, musika on guztiak duelako<br \/>\ndenboraz haragoko kutsu hori. Gitarra jotzaile bat ikusi nuen atzo<br \/>\ngauean [herenegun], eta ikaragarria zen. Jotzeko eran, eternitate<br \/>\nkutsua zerion.<\/p>\n<p><b>Esan zenion?<\/b><\/p>\n<p>Negarra ateratzen zidala esan nion [barre]. New Yorkera etortzeko esan nion eta han kontzertu on batzuk lortuko genizkiokeela.<\/p>\n<p><b>Kantak zeuri gertaturiko gauzetatik ateratzen dituzu beti. Agian horretan datza sekretua?<\/b><\/p>\n<p>Inspiratzen nauen idazkera haiku klasikoarekin lotuta dagoela<br \/>\nesan dezaket. Halako idazkera kultura guztietan dago, baina arreta<br \/>\nguztia egia zuzen bat esatera bideratzen du zen haiku zaharrak. <i>Escondida<\/i> diskoko bertso bat dago, halako modu garbian idatzi nuena: <i><\/p>\n<p><\/i><\/span><\/p>\n<blockquote><p><span class=\"kargua\"><i>The smell of burnt exhaust <\/i><\/span><br \/><span class=\"kargua\"><i>Drifts into the bar<\/i><\/span><br \/><span class=\"kargua\"><i>It&#8217;s midnight in California<\/i><\/span><br \/><span class=\"kargua\"><i>It&#8217;s high noon where you are<\/i><br \/>\n<\/span><\/p><\/blockquote>\n<p><span class=\"kargua\"><\/span><span class=\"kargua\"><br \/>[Ihes hodi erreen usaina \/ tabernan sartzen da \/ gauerdia da<br \/>\nKalifornian \/ Eguerdia zu zaren lekuan]. <\/p>\n<p>Une bateko esperientzia baten<br \/>\ndeskripzioa da, eta konturatu naiz kazetariek diskoko beste edozein<br \/>\nbertso baino gehiagotan aipatu dutela. Horrek frogatzen du, halako<br \/>\nbideek benetako eragina dutela jendearengan.<\/p>\n<p><b>Azkenean ez zenuen Joan Vollmerrena egin Tom Waitsek eta Burroghsen musikalean. Zer gertatu zen?<\/b><\/p>\n<p>Bira bat hitzartuta nuen ordurako eta ezin izan nuen egin.<br \/>\nAzkenean <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Mary_Margaret_O%27Hara\">Mary Margaret O&#8217;Harak<\/a> egin zuen niri eskainitako rola, eta<br \/>\nzoragarria izan zen.<br \/><\/span><span class=\"kargua\"><b><br \/>Damu duzu Vollmer antzeztu ez izana?<\/b><\/p>\n<p>Ez<\/span>. Espero dut aukera berriz izatea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela lau mezu Joan Vollmerri buruz idatzi nuen. Vollmer emaztea hil zuen William Burroughs idazleak tiroz, Mexikon, 1951. urtean, jolas batean. Elkarrizketa egin diot Folka, countrya, jazza eta bluesa nahasten dituen Jolie Holland musikari estatubatuarrari (Houston, 1975). Tom Waits du &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2009\/06\/14\/joan-vollmer-ez-zen-inoiz-biktima-rolean-jarri\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[6,7],"class_list":["post-11","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-burroughs","tag-vollmer"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}