{"id":105,"date":"2005-10-17T11:02:03","date_gmt":"2005-10-17T11:02:03","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/22"},"modified":"2005-10-17T11:02:03","modified_gmt":"2005-10-17T11:02:03","slug":"supertximino","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2005\/10\/17\/supertximino\/","title":{"rendered":"Supertximino"},"content":{"rendered":"<p> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino1.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/463845612\/\" title=\"_42811113_afp416monkey by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/225\/463845612_0c914b84ae_o.gif\" alt=\"_42811113_afp416monkey\" height=\"300\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<p>Madarikazio bat medio, tximino eme bihurtu zuten <a href=\"http:\/\/www.dalsabzi.com\/Language_Festivals\/hanuman_jayanti.htm\">Punjikasthala<\/a> , jainkoen irakaslearen laguntzailea. Edonola ere, madarikazioa hausteko modu bat eman zion <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Shiva\">Shiva<\/a> jainko eskuzabalak: Punjikasthalaren tximu-gorputz berria erabiliko zuen Shivak, mundura jaiotzeko. Probeta haurren garaian, alokairuzko ama esaten diogu horri. Beste testuingurutan, jainko sorkundea esaten diote. Horrela sortu zen <a href=\"http:\/\/www.hinduism.co.za\/hanuman.htm\">Anjana<\/a>, gero Hanumanen ama izango zena.<\/p>\n<p>Miru batek egiten du, Hanumanen kondairan, uso itxurazko izpiritu santuaren lana. Txori harrapariak jainkoen pastelaren puska bat lapurtu zuen. <i>Payasa<\/i> (pastela) banatzen zuten jainkoek gizakien alabek jainko-haurrak sor zitzaten. Anjana otoitzean ari zen lekuan askatu zuen hegaztiak gozokia, eta haizearen jainkoak, <a href=\"http:\/\/www.vishnumandir.com\/htm\/fest-hanuman.htm\">Pavandevek<\/a> , tximino emearen esku jarri zuen. Anjanak pastela jan zuen berehala.<\/p>\n<p><b>Eta Jainkoa tximino egin zen.<\/b><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximinobi.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523320698\/\" title=\"supertximinoak by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/220\/523320698_fa84263ccb_o.jpg\" alt=\"supertximinoak\" height=\"260\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<h5>(Eskuinean Hanumanen estatua erraldoia \u2013<a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Murti\">murti<\/a> -, Trinidad uhartean. Indiatik kanpo tximino jainkoari eskainiriko irudirik handiena da. Ezkerrekoa Donostian harturiko irudia da, beste murti handi bat)<\/h5>\n<p>Bekaturik gabeko sorkuntza izan zen Hanumanena. Anjana Kesari tximu erraldoiarekin zegoen ezkonduta, baina \u201ckastitatean eta garbitasunean\u201d bizi ziren. <a href=\"http:\/\/www.mypurohith.com\/Rituals\/Hanuman_Pooja1.asp\">Kesari<\/a> da beraz, Hanumanen itxurazko aita. Madarikazioa hautsi egin zen tximukumea jaio bezain pronto, eta zerura igo zen Anjana.<\/p>\n<p>Txikitatik erakutsi zuen Hanumanek ohiz kanpoko botereak zituela. Goxoki bat zelakoan Eguzkian jaten saiatu zen behin. Indra jainkoak galarazi zion otordua. Masailetan zauritu zuen tximista batekin (Hanuman Sanskritoko <i>hanuh<\/i> hitzetik dator, <i>masaila<\/i> hitzetik alegia).<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino3.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523326059\/\" title=\"supertximino3 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/246\/523326059_b78fef6068_o.jpg\" alt=\"supertximino3\" height=\"297\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523320668\/\" title=\"supertximino4 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/249\/523320668_0b38bb85bf_o.jpg\" alt=\"supertximino4\" height=\"287\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<p>Indra eta beste jainkoek, halere, berehala onartu zuten hanuman haurraren jainkotasuna. Kobazulo batean bisita egin zioten jainko guztiek, eta bedeinkazioa eman zioten. (Eszena horren errepresentazio garaikidea goiko irudian, eta <a href=\"http:\/\/www.ibiblio.org\/wm\/paint\/auth\/rubens\/\">Rubensen<\/a> <i>Adorazioa<\/i> azpian)<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino4.jpg\"><\/p>\n<p>Hanuman hilezkorra izango zela erabaki zuten Jainkoek.<\/p>\n<p>Akats larria egin zuten.<\/p>\n<p>Hanuman txikia oso bihurria zen. Basoan bizi ziren santuen otoitzak saboteatzen zituen etengabe, ur bedeinkatua edaten zuen, su sakratua itzaltzen zuen, eta buztanarekin makilakadak banatzen zituen. Deabrukeriak eskuin-ezker egin ondoren, Hanuman gelditzeko modu bat asmatu zuten jainkoek. Amnesiarekin zigortu zuten Hanuman: superbotereak zituela ahaztuko zuen, madarikazio baten bidez. Soilik norbaitek gogoraraziz gero erabili ahalko zituen tximinoak ahalmenok aurrerantzean.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino5.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523320672\/\" title=\"supertximino5 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/213\/523320672_1c46085368_o.jpg\" alt=\"supertximino5\" height=\"294\" width=\"400\"><\/a><\/p>\n<h5>(Ezkerreko irudia, Jesu Kristo gerlari gisa, zeramikazko hileta-plaka batean, Galian V. edo XVI. mendean egina. Saint Germain in Laye herriko &#8220;Mus\u00e9e des Antiquites Nationales&#8221;:http:\/\/www.musee-antiquitesnationales.fr\/ delakoan dago, Frantzian. Eskuinean Hanuman, Rajastanen \u2013India- XIX. mendean eginiko irudian)<\/h5>\n<p>Hanumanen botereok erabaki zuten Ramayana guda. Tamaina aldatzeko, erraldoi edo nano bihurtzeko, ahalmena erabili zuen tximinoak, etsaiengandik ihes egiteko. Buztanarekin sua eman zion tximino jainkoak Sri Lanka uharteari. Botereok garaipena eman zioten Rama jainkoaren armadari, eta Ravana deabruen erregearen indarrak suntsitu zituzten.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino6.jpg\"><\/p>\n<p>Hitzaren boterea da, edonola ere, Hanumanen arma nagusia.<\/p>\n<ul>\n<li><i>Hitz goxoen bidez, maitasunez erantzunda, tximino honek badaki mintzatzen eta etsaiak otzantzen iaioa da.<\/i><\/li>\n<\/ul>\n<p>Rama jainkoak berak deskribatzen du horrela Hanuman.<\/p>\n<p>Enbaxadore perfektua da Hanuman. Bere hitzek amodioaren musika dute, eta belarri oro liluratzen dituzte, jainkoaren etsaienak bereziki. Izan ere, tximinoak gizaki oro maite ditu, eta ez du inorekiko etsaitasunik sentitzen. Horregatik gizakien eta Ramaren arteko bitartekaria da Hanuman (Jesu Kristo eta Egiptoko <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/17\">Thot<\/a> tximu-jainkoa bezala). Ramaren oinetan eserita dago beti zeruko erresuman. <\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino7.jpg\"><\/p>\n<p>Hanuman presente dago egun ere munduan. Indiako santu ugarik ikusi dute aro modernoan: <a href=\"http:\/\/www.dlshq.org\/saints\/tulsidas.htm\">Tulsidasek<\/a> XVI. mendean, <a href=\"http:\/\/www.dalsabzi.com\/Books\/kids_kahaani\/great_gurus\/guru_ramdas.htm\">Sri Ramdas<\/a> Swamiak eta <a href=\"http:\/\/www.pujyaya.org\/\">Raghavendra<\/a> Swamiak XVII. mendean.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino8.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523320680\/\" title=\"supertximino8 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/194\/523320680_d5122c7c60_o.jpg\" width=\"400\" height=\"267\" alt=\"supertximino8\" \/><\/a><\/p>\n<p>Asko dira egun ere, Hanumanen jarraitzaileak Indian. (Irudian, <a href=\"http:\/\/www.asianart.com\/exhibitions\/sadhus\/14.html\">Hanuman Das<\/a> izeneko <a href=\"http:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Sadhu\">sadhu<\/a> -a.)<\/p>\n<p>Ramaren aintza abesten den leku orotan, amodio eta poz malkoak isurtzen omen ditu Hanumanek. Jainkoarekiko maitasuna mugagabea duela erakusten du Ramayanan, Rama berari zuzenduta:<\/p>\n<ul>\n<li><i>Nik, tximu batek, Hanuman izenekoak, bilatu egin zaitut.<\/i><\/li>\n<\/ul>\n<p>Guk ere bilatu dugu, eta Hanuman aurkitu dugu.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/supertximino9.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523320684\/\" title=\"supertximino9 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/238\/523320684_edaa0fa966_o.jpg\" width=\"400\" height=\"389\" alt=\"supertximino9\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Madarikazio bat medio, tximino eme bihurtu zuten Punjikasthala , jainkoen irakaslearen laguntzailea. Edonola ere, madarikazioa hausteko modu bat eman zion Shiva jainko eskuzabalak: Punjikasthalaren tximu-gorputz berria erabiliko zuen Shivak, mundura jaiotzeko. Probeta haurren garaian, alokairuzko ama esaten diogu horri. Beste &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2005\/10\/17\/supertximino\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[112,113],"class_list":["post-105","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-guztiak","tag-mezu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/105","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=105"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/105\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=105"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=105"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=105"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}