{"id":101,"date":"2005-11-15T13:04:39","date_gmt":"2005-11-15T13:04:39","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/kixmi\/26"},"modified":"2005-11-15T13:04:39","modified_gmt":"2005-11-15T13:04:39","slug":"blog-lehiaketa-estupidoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2005\/11\/15\/blog-lehiaketa-estupidoa\/","title":{"rendered":"Blog lehiaketa estupidoa"},"content":{"rendered":"<p> <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/veronese1.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523354511\/\" title=\"veronese1 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/224\/523354511_e5a7f5e55d_o.jpg\" width=\"400\" height=\"189\" alt=\"veronese1\" \/><\/a><\/p>\n<p>Jesu Kristoren Azken Afaria margotzeko eskatu zioten Veronese margolariari 1573. urtean, Veneziako San Giovanni komenturako. Irudia dela-eta, arazoak izan zituen margolariak Inkisizioarekin. Zergatik? Gauza irreberenteak sartu zituelako Testamentu Berriko eskena sakratuan. Margoan, besteak beste, tximino bat dagoela irakurri dut.<\/p>\n<p>  <img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/veronese2.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523354513\/\" title=\"veronese2 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/211\/523354513_763350f7b6_o.jpg\" width=\"400\" height=\"150\" alt=\"veronese2\" \/><\/a><\/p>\n<p>Inkisizioak Veroneseri egin zion galdeketaren inguruan idatzi behar nuen, baina ezin dut margoaren inguruan hitz egiten jarraitu gutxieneko sinesgarritasunez. Izan ere, oinarrizko arazo bat daukat: ezin dut tximinoa aurkitu!<\/p>\n<p>Zakurrak ikusten ditut, bestelako abereak eta ipotxak ere, baina non dago tximinoa?<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/veronese3.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523354529\/\" title=\"veronese3 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/241\/523354529_2f39dfbe44_o.jpg\" width=\"400\" height=\"250\" alt=\"veronese3\" \/><\/a><\/p>\n<p>Mila buelta eman ondoren, laguntza eskatzea erabaki dut. Blog honek orain arte jasotako iruzkin kopurua ikusita, erantzun askorik espero ez dudanez, euskal blogosferan aurrekaririk ez duen (zuzenduko didazue bestela bada) gauza egingo dut. Gauza lotsagarri samarra. Soilik telebistan, irratian eta egunkarietan egiten dute halako gauza estupidoa: lehiaketa bat.<\/p>\n<p>Behar bezalako lehiaketa guztietan bezala, saria egongo da honetan ere. Tximinoa aurkitzen duen lehenak Koxme eraman ahal izango du etxera. Koxme gorila da, Kixmiren lehengusua (ez dakit zergatik, baina beti irudikatu dut Kixmi txinpantze gisa. Agian beso luzeak behar direlako gurutzetik zintzilik egoteko).<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\".\/doc\/gorila.jpg\"><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/523281633\/\" title=\"santimamine 039 by elilaztan, on Flickr\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/207\/523281633_e29599bbae_m.jpg\" width=\"180\" height=\"240\" alt=\"santimamine 039\" \/><\/a><\/p>\n<p>Orri honetako irudiak txikiak dira, bai. Tximinoaren bilaketa errazteko, Veroneseren margoaren bertsio handi bat jaitsi dezakezue <a href=\"http:\/\/mockingbird.creighton.edu\/english\/ALA2003\/13.jpg\">hemen<\/a> klikatuta (4 mega ditu, denbora beharko du! Pazientziarik ez baduzue, bertsio ertainak lor ditzakezue Googlen \u201cVeronese\u201d eta \u201cLevi\u201d hitzak batera sartuta). <\/p>\n<p>Tximinoa aurkitu bezain pronto kontatuko dizuet Veronese eta Inkisizioaren arteko auziaren ingurukoak. Zorte ona izan. Aurkitu tximinoa!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jesu Kristoren Azken Afaria margotzeko eskatu zioten Veronese margolariari 1573. urtean, Veneziako San Giovanni komenturako. Irudia dela-eta, arazoak izan zituen margolariak Inkisizioarekin. Zergatik? Gauza irreberenteak sartu zituelako Testamentu Berriko eskena sakratuan. Margoan, besteak beste, tximino bat dagoela irakurri dut. Inkisizioak &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/2005\/11\/15\/blog-lehiaketa-estupidoa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[112,113],"class_list":["post-101","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-guztiak","tag-mezu"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/101","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=101"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/101\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=101"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=101"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=101"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}