{"id":146,"date":"2005-02-12T15:56:48","date_gmt":"2005-02-12T14:56:48","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/?page_id=146"},"modified":"2013-02-12T15:57:28","modified_gmt":"2013-02-12T14:57:28","slug":"bigarren-urterako-gida","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/bigarren-urterako-gida\/","title":{"rendered":"Bigarren urterako gida"},"content":{"rendered":"<p><a title=\"Photo Sharing\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/469635758\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"txan1\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/186\/469635758_8892d37396.jpg\" width=\"400\" height=\"300\" \/><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bistan da mundua parodia hutsa dela, hau da, begiratzen dugun gauza oro beste gauza baten parodia dela, edo gauza bera itxura engainagarri batean.<\/p>\n<p>Georges Bataillek idatzi zuen hori aspaldi. Arrazoia zuela ikusten dut gero eta argiago, Kixmiren erresuman egiten ari naizen bidaia honetan aurrera egin ahala. Ikusi bestela bigarren urte honetan bidera atera zaizkidan gauzen zerrenda:<\/p>\n<p>1- Marco Ferrerik <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/47\">Ciao Maschio<\/a> filma egin zuen 1978. urtean, tximinokume bat protagonista eta King Kongen gorpu ustela zein New Yorkeko Dorre Bikiak dekoratu gisa (profezia ote?). Tximu horretan Jesus haurraren alegoria ikusi zuen zinemaren historialari batek.<br \/>\n<a title=\"ciao maschio por eli Laztanguren, en Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/23811091@N08\/2262337821\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"ciao maschio\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2360\/2262337821_112b2f24b5_t.jpg\" width=\"100\" height=\"82\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n2- Jesukristo buztandun bat irudikatu zuen Alejandro<br \/>\nJodorowskyk <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/48\">Juan Solo<\/a> izenburuko komikian. Halere, ez<br \/>\ndago argi tximino edo txakur buztana den.<br \/>\n<a title=\"juansolo2 by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/455085452\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"juansolo2\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/199\/455085452_e90703ebcd_t.jpg\" width=\"100\" height=\"58\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n3- Gizakien eta txinpantzeen arbasoek haurrak elkarrekin<br \/>\nizan zituzten lau milioi urtez, <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/51\">Nick Patterson<\/a> genetistak<br \/>\nesan zidanez.<br \/>\n<a title=\"DrNick_pat.190 by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/455180915\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"DrNick_pat.190\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/167\/455180915_17eee954f0_t.jpg\" width=\"82\" height=\"100\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n4- Erremellurin izan ginen, Bixente Ameztoik margoturiko<br \/>\nParadisua margoa ikusten. Tximino bat da margoaren<br \/>\nprotagonista, eta Kixmitron hitza agertzen da. Hitz hori da<br \/>\nAmeztoik hil aurretik margotu zuen azken gauza. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/53\">Bideo<\/a> bat egin nuen, gure bidaia kontatzeko.<br \/>\n<a title=\"kixmitron by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/455109793\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"kixmitron\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/198\/455109793_1e33cacb08_t.jpg\" width=\"100\" height=\"68\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n5- Tximinoetaz, gizakietaz eta kristautasunez hitz egin nuen\u00a0\u00a0 Afrikako oihanean tximinoekin 40 urte baino gehiago pasa<br \/>\ndituen J<a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/54\">ane Goodallekin<\/a>: <i>Arpilaketa geratu ezean, gizateria<br \/>\nosoa hondoratuko da tximinoekin batera.<\/i><br \/>\n<a title=\"janegoodall4 by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/455169470\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"janegoodall4\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/216\/455169470_2db57583b9_t.jpg\" width=\"100\" height=\"67\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n6- Eliza katolikoko agintariek <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/55\">Darwinen eboluzioaren teoriaren aurka<\/a> abiaturiko kanpainaz jardun nuen, Joseph Ratzingerrek munduko musulmanak sutan jarri baino egun batzuk lehenago.<br \/>\n<a title=\"boxeolari by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/469635750\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"boxeolari\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/203\/469635750_3e666d5ef6_t.jpg\" width=\"86\" height=\"100\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n7- Jainkoaren tximinoaren ideia agertzen du Martin Scorsesek 1989. urtean estreinaturiko film batek, eta horren inguruko <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/erantzunak\">bideo-galdera<\/a> egin nien irakurleei.<\/p>\n<p>8- Andrei Tarkovskyren <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/tximino-mutantea\">Stalker<\/a> filman neska elbarri batek irudikatzen du gizateriaren etorkizuna. Neskak tximino izena du eta zinema aditu baten arabera, Jesu kristo irudikatzen du.<br \/>\n<a title=\"stlkr102 by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/264851658\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"stlkr102\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/80\/264851658_bbf6ad7585_t.jpg\" width=\"100\" height=\"75\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n9- Adoleszentziaren eta tximinoen inguruko <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/simiotika-20\">Simiotika 2.0<\/a> bideoa egin nuen. <i>Pertsonalitatea tximino disekatu bat da<\/i>, bota nuen, ausarkeriaz, agian.<br \/>\n<a title=\"neskak by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/469635754\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"neskak\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/193\/469635754_8dddd43347_t.jpg\" width=\"100\" height=\"69\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n10- Werner Herzog zinema zuzendariak eman du, orain arte, Kixmiren errepresentaziorik gordinena, nanoak protagonista dituen film batean. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/ipotxen-matxinada\">Ipotxak ere txiki hasi ziren<\/a>.<br \/>\n<a title=\"ipotxak3 by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/301805019\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"ipotxak3\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/109\/301805019_cc5c0c9dc4_t.jpg\" width=\"100\" height=\"82\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n11- Bideo bat egin nuen Tertulianoren <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/simia-dei\">Diabolus est simia dei<\/a> (Deabrua Jainkoaren tximinoa da) esamoldea irudikatzeko. <a href=\"http:\/\/patxitrapero.blogspot.com\/2007\/03\/donostian-astelehen-goiz-batez.html\">Patxi Trapero<\/a>ri ere gustatu egin zitzaion bideoa!!! Gero <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/diabolus-est\">mezu luze<\/a> bat idatzi nuen bideoa esplikatzeko, <a href=\"http:\/\/eibar.org\/blogak\/luistxo\/\">Luistxo Fernandez<\/a>ek esan ez dezan blog hau <i>kriptikoa<\/i> dela.<br \/>\n<a title=\"simia dei by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/2097992392\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"simia dei\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2319\/2097992392_f063ae61fe_t.jpg\" width=\"100\" height=\"73\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n12- Interneteko folklorean jendea higuintzeko erabiltzen den irudi bat laugarren pieza da Hanuman-Kristo-Superman sailan. Hori esatera ausartu nintzen, aski posmodernoki. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/pornografia-sakratua\">Pornografia sakratua<\/a>.<br \/>\n<a title=\"Teresa by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/365728759\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"Teresa\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/188\/365728759_3f5465c735_t.jpg\" width=\"100\" height=\"94\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n13- Bideo bat egin nuen bihotz sakratuaren irudiaren eboluzioa erakusteko: Hanuman tximu-jainkotik, <i>Goatse<\/i> irudi analera. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/bihotzmakina\">Bihotzmakina<\/a>.<br \/>\n<a title=\"bihotzmakina thumbnail by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/2097815792\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"bihotzmakina thumbnail\" src=\"http:\/\/farm3.static.flickr.com\/2172\/2097815792_e970d595c4_t.jpg\" width=\"100\" height=\"93\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n14- Gizakiz mozorrotzen den tximino bat antzezteko, tximinoz mozorrotzen den gizaki bat elkarrizketatu nuen. <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/tximinoaren-mozorroa\">Kafkaz<\/a> mintzatu ginen, nola ez.<br \/>\n<a title=\"Duo 1 by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/414753024\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"Duo 1\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/159\/414753024_e9e11a522f_t.jpg\" width=\"100\" height=\"64\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n15- Austrian egoitza duen nazioarteko arte\/filosofia\/teknologia kolektibo batek <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/tximinoaren-saldukeria\">testu bat<\/a> idazteko eskatu zidan, eta bere blogean argitaratu zuen. Ni baino nahastuago egongo dira nonbait.<br \/>\n<a title=\"monochrom by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/434795875\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"monochrom\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/153\/434795875_a65f923072_t.jpg\" width=\"44\" height=\"100\" \/><br \/>\n<\/a><br \/>\n16- Txokolatezko Jesu Kristo bat egiteagatik zentsura pairatu zuen eskultore kanadiar batek New Yorken. Hari elkartasuna adierazteko, Choco Kixmies zerealak baino ez nituen gosaldu, kutxa bat bukatu arte. Hona <a href=\"http:\/\/www.goiena.net\/blogak\/kixmi\/choco-kixmies\">bideoa<\/a>.<\/p>\n<p><a title=\"kixmiesgosaltzen by elilaztan, on Flickr\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/453727629\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"kixmiesgosaltzen\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/197\/453727629_bf1eea5c33_t.jpg\" width=\"100\" height=\"75\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bistan da, eldarnio hutsa da azken urte honetako balantzea, iazkoa bezalakoa. Aurten hil da Jean Baudrillard filosofoa, Batailleren jarraitzailea. Esaldi borobil asko atera daitezke haren testuetatik, baina hau da nik bukatzeko aukeratu dudana:<\/p>\n<p><b><i>Mundua eldarnioranzko joera hartu duen honetan, ikuspegi eldarniogarria hartu behar dugu.<\/i><\/b><\/p>\n<p><a title=\"Photo Sharing\" href=\"https:\/\/www.flickr.com\/photos\/98889321@N00\/469635764\/\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"txan2\" src=\"http:\/\/farm1.static.flickr.com\/183\/469635764_f56c334ee5.jpg\" width=\"400\" height=\"300\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp; Bistan da mundua parodia hutsa dela, hau da, begiratzen dugun gauza oro beste gauza baten parodia dela, edo gauza bera itxura engainagarri batean. Georges Bataillek idatzi zuen hori aspaldi. Arrazoia zuela ikusten dut gero eta argiago, Kixmiren erresuman egiten &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/bigarren-urterako-gida\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":47,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","template":"","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"class_list":["post-146","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/146","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/users\/47"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=146"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/146\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":147,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/146\/revisions\/147"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kixmi\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=146"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}