Ez, KIXMI bloga ez dago gotortuta. Haatik, laguntza eskatu eta eskertu dugu hasieratik Bide egokia aukeratu du E.-k. Beste inork jarraitu nahi badu, hona mekanikarik errazena: e-mail helbidea bidali, eta KIXMI blogak erantzungo du. Beste helbide bat emango dizue. Blogaren sistema horrela dago eratuta, spam-a eta erasoak saihesteko.
Blog hau blindatuta ote dagoen galdetu du irakurle batek, harremanetan jartzeko orriaren bidez. Kexu da, irudi batzuk dituelako bidaltzeko, baina blogerako mezuei argazkirik atxiki ezin zaielako. Erronka gisa edo, bere e-mail helbide bat bidali du, KIXMI blogatik erantzuna jasotzeko. E. Tarzanguren (Tximinoen Erregea) izenarekin sinatu du mezua.
Hor daude E.-ren argazkiak. Ez gara inor epai estetikorik egiteko.Era berean, irudiongatik inor ez haserretzea espero dugu. Tximua gurutzefikaturik: orain arte beste inon horren esplizituki aurkitu ez dugun irudia bidali digu E.-k. Pelutxe bat erabili izanak, edonola ere, halako ironia kutsu postmodernista ematen dio.
Eli, Eli lama sabachtani?
Argazkiarekin bidaliriko mezuaren amaieran, ironia areagotzen du E.-k:
- Hor duzu irudia, Eli, tximinoa gurutzean, Jesukristoren lekuan. Zer esaten dizu nire tximuak? Eli, Eli, lama sabachtani?
E. Tarzanguren (tximinoen erregea)
Arameerazko hitzok izan omen ziren Jesukristok gurutzean esaniko azkenetarikoak: Aita, aita, zergatik abandonatu nauzu?
Erantzun bat “Tximinoen Erregea” bidalketan