-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Ikuskizun zirraragarria Arrasaten
Arrasateko euskalgintzak ikuskizun bat antolatu du ostiral honetan, urriak 24, arratsaldeko 19:00ean hasita. Denis Josselin funanbulistak Zeruaren eta lurraren artean ikuskizuna eskainiko du Herriko Plaza nagusian. Mundu osoan ezaguna da Denis Josselin bere ikuskizun zirraragarriak direla eta. Parisen, besteak beste, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Haurrek egiten dute… eta gurasoek?
Gipuzkoako hainbat herritan eginiko ikerketa batek frogatu dute haurrek egiten dutela euskaraz eta gurasoek… haurrak aurrean badaude soilik. Datu gehiago eta albistea hemen: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1385457760
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Belaunaldiak
Joan den azaroaren 13an, Zahar-Berrik antolaturik, Markel Irizar elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Txirrindulari profesionala izaki, euren bizimodu bereziaren hainbat kontakizun eskaini zizkigun bertan elkartutako euskaldun berri eta zaharroi. Pelotoian euskaraz egiten zen galdetuta, baietz erantzun zigun. “Euskaldunen artean erabiltzen eta … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Herri Eskolako ikasleen mezua
Euskara gurekin eta gu euskararekin Munduko mapari erreparatuta, euskal herria puntu txiki bat besterik ez da, eta gu bertan bizi gara. Guk hamaika urte ditugu eta gure hizkuntza euskara da, eta bihotzean daramagu. Batzuen gurasoak ez dira euskaradunak, baina saiatzen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Berrizen tailerra hizkuntza transmisioaren inguruan
Eskolak baino eragin handiago du etxeko portaerak hizkuntza normalizazioan, Berrizko tailerra emango duten AHIZE aholkularitzako kideen ustez. Hori lantzeko, tailerra antolatu dute eta albistea dakar Anbotok http://www.anboto.org/albistea/15519/eskolak-baino-eragin-handiagoa-du-etxeko-portaera-linguistikoak/ Arrasaten ere, argi dugu egiten dugunaren nolakotasuna garrantzitsua dela. Euskaldunok etxean euskaraz egitea oso … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Hizkuntza trasnsmisioari buruz gehiago jakiteko
Duela 5 urtekoa bada ere, mamitsua da Onintza Iruretak Argia astekarian eginiko erreportaia. Bertan datuak, irakurketak, grafikoak… transmisioari buruzko xehetasunak daude oro har. Gaiaz gehiago jakin nahi duenarentzat interesgarria. Irakurtzeko klikatu hemen.
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Formazioa edo haurrak euskaldunegi izateko beldurra
Ostiralean, Idurre Eskisabelek artikulua idatzi zuen Berrian, kaxerokeriari guraso batzuek dioten beldurraz. Artikuluaren pasarte aipagarri batzuk: “Ez baitaude kontuak txantxetarako, gero eta globalagoa baita mundua, eta jango baitu berriro ere mehe Shakespearerena ez dakienak”· “Eta ume horiek euskaraz ergatiboaren marka … Jarraitu irakurtzen
Zergatik euskararen erabileraren hautua egin?
Askotan, hainbat hizkuntzalari eta soziolinguistika adituk familiari aitortu izan diote euskararen transmisioan funtsezko garrantzia. Eta guk ere horrela uste dugu. Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu gurasoek edota familiako kide helduek euskararen erabileraren hautua egitea, azken finean ahalegin pertsonal honi esker emango … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Hilak 18an aurkeztu genuen “Eta zuk, nola egiten duzu?” kanpaina
Asteazkenean, hilak 18, AEK, Udal Euskaltegiak, Udalak, Arizmendik eta Txatxilipurdik prentsari “Eta zuk, nola egiten duzu?” kanpainaren aurkezpena egin genion. Ezin izan ziren etorri Herri Eskola eta Institutuko kideak, baina kanpainan parte hartuko dute ere. Ekinaldia batik bat irailetik … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina