{"id":2298,"date":"2015-11-03T16:44:38","date_gmt":"2015-11-03T15:44:38","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/?p=2298"},"modified":"2015-11-03T16:44:38","modified_gmt":"2015-11-03T15:44:38","slug":"kantari-5-badator","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/2015\/11\/03\/kantari-5-badator\/","title":{"rendered":"&#8216;Kantari 5&#8217;, badator!"},"content":{"rendered":"<p>Has daitezela neska-mutikoak ahotsak gertatzen eta koreografiak entseatzen, badator eta\u00a0<em>Kantari<\/em>\u00a0karaoke ikuskizuna Goiena Telebistara.\u00a0Debagoieneko ikastetxe guztietan banatuko dituzte izen-emate txartelak astelehenean, azaroaren 2an, eta horiek egubakoitzerako, azaroak 6, beteta itzuli beharko dituzte ikastetxeko idazkaritzan edo Goienaren egoitzan.<iframe loading=\"lazy\" style=\"border: 0px;\" src=\"http:\/\/www.bideometa.net\/node\/20023514\/browser_bideoa?is_hide_h1=1\" width=\"640\" height=\"360\" scrolling=\"no\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<p><!--more--><\/p>\n<p class=\"p1\">Bosgarrenez egingo den lehiaketan parte hartu ahal izango dute 7 eta 11 urte arteko gaztetxoek, 2004 eta 2008 urte artean jaiotakoek. Eta aurreko aldietan legez taldeak izango dira gutxienez hiru lagunekoak eta gehienez bostekoak. Abestiak zozketa bidez banatuko dituzte eta ondoren entseguak etorriko dira. Kontu horiek guztiak posta elektroniko bidez edo telefonoz jakinaraziko diete gaztetxoen gurasoei, horregatik garrantzitsua da izen-emate txartelean datuok zehaztea.<\/p>\n<p class=\"p2\">Oraingoan ere Amaia Txintxurretak aurkeztuko du saioa eta ume guztiak animatu gura ditu: &#8220;Etorri parte hartzera! Abestiak, orain arte moduan, aurrez banatuko ditugu eta ondo entseatu ondoren primeran pasatuko dugu ikuskizun egunean&#8221;.\u00a0Grabazioak 2016ko urtarriletik martxora bitartean egingo dira, eta gero Goiena Telebistan eman.<\/p>\n<h3 class=\"p3\">&#8220;Gu ere &#8216;Kantari&#8217;-n egon gara&#8221;<\/h3>\n<p class=\"p1\">Ilusioa, lotsa-puntua, urduritasuna\u2026 Artista galantak direla erakutsiko dute beste behin, neska-mutikoek. Eta halaxe, artista izateko bidean doaz orain dela urte batzuk <em>Kantari-<\/em>n lehen pausoak eman zituzten hainbat gazte. Sara Alonso aramaioarrak ETBko <em>Izarrak kalean<\/em> lehiaketa irabazi du. Aurretik <em>Kantari-<\/em>ko bi ediziotan jardun zuen: &#8220;<em>Trenaren zain <\/em>abestu genuen batean. Eta gogoan dut oso serio hartzen genituela entseguak&#8221;.<\/p>\n<p class=\"p2\">Aretxabaletako Be\u00f1at Arizabaletak ere <em>Izarrak kalean<\/em> eta <em>Kantugiro<\/em> lehiaketetan jardun du. &#8220;Baina nire lehen saioa jendaurrean <em>Kantari-<\/em>n izan zen&#8221;, dio eta gaineratu du: &#8220;Primeran pasatu nuen, bai entseguetan, bai ikuskizunean, oroitzapen ezin politagoak dauzkat&#8221;.<\/p>\n<p class=\"p2\"><span class=\"s1\">Bergarako Aitor Garitanok, ostera, Euskal Herriko haur kantarien txapelketa irabazi zuen ekainean. Eta eskarmentu handia du kantu ikuskizunetan, <em>Peter Pan<\/em> eta <em>Mozkorra parregarri <\/em>musikaletan jardun du-eta. Hark ere <em>Kantari-<\/em>n eman zituen lehenengo pausoak: &#8220;Boskotea elkartu ginen eta<em>Furra Furra <\/em>abestu genuen. Esperientzia oso polita izan zen&#8221;, dio, eta sekulako giroa egoten zela Zabalotegi aretoan du gogoan: &#8220;Urduritasuna, ezinegona\u2026 Nire lehenengotako eskola izan zen eta ondoren hasi nintzen musika munduan: musikalak, abesbatzak, opera\u2026 Beti animatu izan ditut lagunak parte hartzera&#8221;.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Has daitezela neska-mutikoak ahotsak gertatzen eta koreografiak entseatzen, badator eta\u00a0Kantari\u00a0karaoke ikuskizuna Goiena Telebistara.\u00a0Debagoieneko ikastetxe guztietan banatuko dituzte izen-emate txartelak astelehenean, azaroaren 2an, eta horiek egubakoitzerako, azaroak 6, beteta itzuli beharko dituzte ikastetxeko idazkaritzan edo Goienaren egoitzan.<\/p>\n","protected":false},"author":28,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-2298","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2298","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/users\/28"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2298"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2298\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2299,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2298\/revisions\/2299"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2298"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2298"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/kantari\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2298"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}