Aitormena, audioa eta letra

Jaitsi abestia hemen

Aitormena – Hertzainak

Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara
Barearen ostean dator ekaitza
Udaberri berririk ez guretzat
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan giñana
rutinaren morroiak bihurtu gara
laztana lehen baino
lehen aska gaitezan.

Ohartu gabe arrunt bilakatuta
Ohartu gabe heldu gara mugara
Mundua jautsi zaigu gainera
maitia lehen baino
lehen aska gaitezan.

Ez dakigu non dagoen hoberena
Bila dezagun beste lekuetan
Ba, zin dagizut ez dizudala
inoiz gezurrik esan eta
zaude zihur ezin izango
zaitudala ahaztu inoiz
aitortzen dut izan zarela
ene bizitzaren onena
baina orain, maitia lehen baino
lehen aska gaitezan.

Amets bat, audioa eta letra

Amets bat – Alaitz eta Maider

Amets bat izan nun
eztizko amets bat
zure besotan babesturik
maitasuna eskeiniz.

Argitasunarekin ikasi nun
amets egiten
argitasunarekin zu maitatzen
milaka hitz goxoren artean

Baina fabriketako keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun
Baina fabrikako zikin eta keak
zapuzten zun bitartean
lurrak urak irentsi zizun

Behinola egin nun amets
betirako lokartuz
zure ametsa izan nahi bainun
iluntasuneko lur-ur hezean

Amets bat…

Izar iheskorra, audioa eta letra

Izar iheskorra – Etzakit

Gauaren babesean
gaur goizean
lo goxoen ametsetan
nabil hizketan
nigan daukat laztana
zure xarma
sentipen polit guztiak
malkoz bustiak.

“Urrun zaude eta gertu”
sentitzen zaitut nik
lagun gaur gauak esana dit, zergaitik,
irrifar batekin, ez zaude nirekin
lasai maitia ulertu:
zergaitik nik ere
ezin dudan bizi zu gabe, xuabe,
zurekin baino zu gabe!!(zu gabe!)

Zure izar iheskorra
da hilezkorra
edozer dut desira
zuri begira
ni zugan ta zu nigan
nahiz dakidan
zarela hain besarkaezina
hain ahaztezina.

 

Izena eman

Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 27a izango da.

Horretarako, deitu ezazu honako telefono zenbakira:
943 79 21 00 
edo bete ezazu kontaktu orria “erantzuna” atalean informazio hau jarrita:

  • Parte-hartzaile guztien izen-abizenak.
  • Parte-hartzaile guztien jaiotze data.
  • Parte-hartzaile guztien ikastetxea.
  • Parte-hartzaile guztien telefonoa.

Gogoratu, gehienez lau kidez osatutako taldeak parte hartu dezaketela.

Hemen dituzue oinarriak.

Oinarriak

  •  Gehienez bost eta gutxienez bi lagunek osatutako taldeak osatu behar dira.
  •  Izena emateko epea: urtarrilaren 30a eskolatan, eta otsailaren 6a, Goienako egoitzetan eta blogean.
  •  Ikuskizunak Debagoieneko aretoetan izango dira (Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Oñati).
  •  Izena ematen duzuen guztiok parte hartuko duzue.
  •  Emanaldi guztiak, Goiena Telebistan, Debagoieneko Telebistan emango dira.
  •  Ikuskizunean, 1997-2001 urte artean jaiotakoek parte hartu dezakete.
  •  ‘Debagoienean Kantari’ ikuskizuneko abesti guztiak euskal kantuak izango dira.
  • Antolatzaileek aukeratuko dituzte abestiak; eta parte hartzaileen artean zozketa bidez abestiak banatuko dira.
  • Koreografiak lantzeko entseguak grabatu egingo ditu Goiena Telebistak, eta bideo hauek Kantariko blogean eta Kantariko telebista saioan ikusi ahal izango dira.
  • Koreografiak lantzeko entseguetan argazkiak aterako dira, eta argazki hauek Kantariko blogean jarriko dira eta Goienkarian argitaratuko dira.
  • ‘Debagoienean Kantari’  ikuskizun bat da eta  ez lehiaketa bat. Guztiak dira irabazleak!!!

Aurten ere, Kantari herriz-herri!
Kantariko kantua entzungai

Hemen duzue Kantari ikuskizunerako kantua!!!