Iritsi da eguna, letra

Iritsi da eguna – Pirritx eta Porrotx

Pozik nago laguna iritsi da eguna
biok elkar ikusiko duguna.
Atzo amets zirenak beteko dira denak.
Haizeak dakar gure kantu ozena.

Aizu badakizu zer polita zaren zu,
dirdirka zeruan helikopteroa dirudizu,
masusta sorgin txiki, matxinsalto apaina

Ez ahaztu sekula, maite zaitudala,
zurekin gau ta egun amesten dudala,
herensuge bihurri, begi eder alaia

Pozik nago laguna iritsi da eguna
biok elkar ikusiko duguna.
Atzo amets zirenak beteko dira denak.
Haizeak dakar gure kantu ozena.

Aizu badakizu zer polita zaren zu,
dirdirka zeruan helikopteroa dirudizu,
masusta sorgin txiki, matxinsalto apaina.

Ez ahaztu sekula, maite zaitudala,
zurekin gau ta egun amesten dudala,
herensuge bihurri, begi eder alaia.

Pozik nago laguna iritsi da eguna
biok elkar ikusiko duguna.
Atzo amets zirenak beteko dira denak.
Haizeak dakar gure kantu ozena. (2 aldiz)

Beldurrik ez, audioa

Beldurrik ez – En Tol Sarmiento

Edalontzia noraino
dago beteta,
nire eskuez dagoen
zozketa bat da.
Soka gaineko
ibilaldi honetan,
begiratzen dut
biziki etorkizuna.
Kanpoko eraginez
jositako bidean,
errenkan nabil zalantzaz
nora ezean.
Noizko geratu ziren
nire ametsak
besteek esango dutenaren
esperoan?
Behin eta berriz,
ausartu eta ezinik,
lotsuta eta osorik,
ez dut jarraitzen aurrera.
Margoturik
beldurrezko munduan,
sentitu naiz
bizitza osoan…
Oraingo honetan!
Nire jolasa da!
Eta nire eztu arauak!
Aske bizitzea!
Erabakia da!
Atzo, gaur eta bihar!
Han geratu dira!
Auzoko guztiak!
Kaiola erraldoietan!
Atera irriak!
Atera gogoak!
Bizi gaitezen muga-mugan!
So egin dut nire
barneko putzuan,
ikaratu nau
bat-batean sakonerak.
Konturatu zuk ez nik
nahi genuela,
zergaitik ez nahi honen
mailu bat hartzera?
Behin eta berriz,
ausartu eta ezinik,
lotsuta eta osorik,
ez dut jarraitzen aurrera.
Margoturik
beldurrezko munduan,
sentitu naiz
bizitza osoan…
Oraingo honetan!
Nire jolasa da!
Eta nire eztu arauak!
Aske bizitzea!
Erabakia da!
Atzo, gaur eta bihar!
Han geratu dira!
Auzoko guztiak!
Kaiola erraldoietan!
Atera irriak!
Atera gogoak!
Bizi gaitezen muga-mugan!
Eta ez,
ez dago irabazterik.
Eta ez,
arriskatu gabe.
Eta ez,
ez dago altxatzerik.
Eta ez,
lurrera jauzi gabe.
Eta ez,
ez dago irabazterik.
Eta ez,
arriskatu gabe.
Eta ez,
ez dago altxatzerik
lurrera jauzi gabe!
Oraingo honetan!
Nire jolasa da!
Eta nire eztu arauak!
Aske bizitzea!
Erabakia da!
Atzo, gaur eta bihar!
Han geratu dira!
Auzoko guztiak!
Kaiola erraldoietan!
Atera irriak!
Atera gogoak!
Bizi gaitezen muga-mugan!

Begitara begira letra

Begitara begira – Vendetta

Jaitsi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene lagunen artean.
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpena ugar zor dizkiguzu ta.
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
herri faltsu bat izan dugula maite.
Geure arteko besarkada ta malkoak
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek.

Begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela.
Beraz amestuko dut kalean topatu
ta honakoa oihukatuko dizudala

Begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu

Lurretik lorera, loretik bihotzera
legetatik urrun, malkotatik gertu
esaidak lagun, eskutik helduta begitara
herrian zutik jarraituko diagula

Begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu (x2)

‘Kantari 5’, badator!

Has daitezela neska-mutikoak ahotsak gertatzen eta koreografiak entseatzen, badator eta Kantari karaoke ikuskizuna Goiena Telebistara. Debagoieneko ikastetxe guztietan banatuko dituzte izen-emate txartelak astelehenean, azaroaren 2an, eta horiek egubakoitzerako, azaroak 6, beteta itzuli beharko dituzte ikastetxeko idazkaritzan edo Goienaren egoitzan.

Jarraitu irakurtzen

Kantariko flashmoba Euskararen Egunean, Bergaran

Aurreko lanak ondo eginak zituztela erakutsi zuten pilotalekuan, zapatuan, arratsaldean egin zuten Kantari Flashmob-ean parte hartu duten Bergarako haur eta gaztetxoek. Udalak, Jardun elkarteak eta Goienak, euskararen egunaren aitzakian elkarrekin bultzatutako ekimenean, ederto abestu eta dantzatu zituzten euskarazko hiru abesti ezagunak. Grabaketa bukatuta, Amaia Txintxurretak taularen gainean jarraitu zuen, disko-jartzaile lanak eginez, pilotalekua beste behin, euskal kantuen dantzaleku bihurtzeko asmoz.