Gautxori, audioa eta letra

Gautxori – Egan

Etxetik irtetzean
kalera azaltzen naiz
ez dago gauza haundirik
astelehena da gar
bakarrik egongo naiz.

Gauean nabil
gautxori bat naiz ni
gauean nabil
nahiko lasai

jeikitzean lehendabizi
iturrira noa ni
ez dakit non eta nola
naizen ibili.

Gauean nabil
gautxori bat naiz ni
gauean nabil
nahiko lasai

Zeren maite zaitut
dakizu
denen aurrean egiz
dizut agertu.
Zeren maite zaitut
badakizu eta bizi bizian
agertuko dizut.

Itxaropena, audioa eta letrak

Jaitsi abestia hemen

Itxaropena – Su Ta Gar

Bakardadea
sentitzeko beldurrak
behartzen nau egun hontan
barnekoa ateratzera.
Nerekin zaude
nahiz eta soilik bihotzean
laister elkartuko gara
izar alaiago batetan.

Ez dut galduko
Itxaropena
nahiz ‘ta zu ez egon
zure zain naiz.

Agertzen zinen bakoitzean
ez nuela behar ezer
zure izate hutsak
betetzen zidan gorputza
baina gure mundu hau
nahiko gaizki eraikia izan denez
azkenean paradisua
infernu bilakatu zan.

Ez dut galduko
Itxaropean
nahiz ta zu ez egon
zure zain naiz.

Nirekin, audioa eta letra

Nirekin – Gozategi

Emoixtaxux muxutxuek
maitie
hartuixu guruxun
guztixe
eroaixu bixotz
tristie
zure bixotzarekin.

Emostazu porrutxue
sorgine
ahetetxu baten
berdine
begitxu gorrixen
samine
sendatuixu nirekin.
Oinak hotz gabien, berbak irratixen
bero pixka bat gure neuke
berbaixu bajutxu, eskue helduixu
ez utzi laztanik eiteke.

Gero esnatzien lagaixu etzien
zure marrubi usaintxue
ta ez eixu pentsa ez dela erreza
gauza polittek pentsaitzie.

Zergatik ez, audioa eta letra

Jaitsi abestia hemen

Zergatik ez – Etzakit

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Sexua gozatzeko da (zergatik ez)
nahi duzunakin gustora (noski baietz)
lotu ahoa ahoan, ezpaina ezpain goxoan
ta mingaina mingainari (mugi hadi)
disfrutatzen da ugari!!

Aska zazu, aska zaitez
zergatik ez
Esan zazu, esan baietz
zergatik ez.

Pentsamoldeak apurtu (ez beldurtu)
harrotasunez ikutu (ez beldurtu)
norekin berdin dio ta, nori behar dio inporta
hankartedun izatea (hain maitea)
ta maitatu hankartea!!

Neska mutil, neska neska (hau da festa)
mutil mutil, txarra ezta (txarra ezta)
Bizitzeko bizi gera, goazen denok gozatzera
ez da bakarra aukera (da galdera)
sexu baten arabera!!

Nere erri, audioa eta letra

Nere erri – Skalariak

Aiztu daiguzan geure artean
Izan diran osarriak;
Izan gaitezen anaiak eta
euskaldun zintzo garbiak.

Betor guraso zarren fedia
Betoz osaben legiak
Bere negarrak legortu daizan
Ni jaio nintzen erriak.

O, neure erri maite-maitea!
Zakustaz triste, negarrez;
Zeure alabak euren buruak
Baltzez estaldu dituez;
Trentza mordoak tiraka atara
Ta sutara bota dabez;
Gaur euskaldunak dirala orreik
Ezin ezagutu leikez.

O, neure erri maite-maitea,
O, neure erri maite-maitea,
O, neure erri maite-maitea,
O, neure erri maite-maitea.

Iñaki, audioa eta letra

Iñaki – Zarama

Martzianoak bezala
kalean galdurik ibiltzen.
Hogeitamalau gradu
eta izerditan blai.

Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora
non iniltzen ziren
lehengo sardinerak,
inork ez dakien nondik
irten den arrantzaz.

Tabernaz taberna:
“vendo barato”
goizean eta gauez:
“mucho barato”
askotan baraurik:
“todo barato”
izenik ez dute soilik Iñaki:
Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun.

Sarri sarri, audioa eta letra

Sarri sarri – Kortatu

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu.

Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltzan zeudela konturatu gabeak.

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri.

Zaila dugu sortzea
doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.

Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik…
kriston martxa dabil!

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik…
kriston martxa dabil!

Ilargia, audioa eta letra

Ilargia – Ken 7

esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.

Furra furra, audioa eta letra

Furra furra – Oskorri

Gaur goizean jaiki naiz
suerte onean
tanke bat topatu dut
neure kafesnean.

Ez dakit zer daukagun
bakea ala gerra
baina nik badaezpadan
egin dut puzkerra.

Furra, furra fandangua,
hortxe duzu fandangua
geure gustukuan.

Neure arma bakarra
dut akerdoia
hauspoari eraginez
dirudi lehoia.

Eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantesi holakorik
gertatu citación

Furra, furra…

Zerbait egitekoan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur-pistola batez.

Orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.

Furra, furra…

Eta orain banoa
berriro ohera
bila ez badatoztik
lolo egitera.

Bihar ikusiko da
zer dagoen berri
jakintsuenak ere
ezin du igerri.

Furra, furra..

Eskutitza, audioa eta letra

Eskutitza – Hemendik At

Idoia:
Zer moduz?
Gaur beti bezala zutaz oroituz.
Badator udara
Laster egonen gara.

Itsasoko olatuek
Eskutitza ekarri dute
Zure hitzak irakurtzen
Gehiago naiz maitemintzen.

Zuretzat muxu bat,
Botila hau doakizu hemendik at
Itsasoan zehar
Bidai luze batean.

P.D. Hau ez da erreala
Soilik amets bat da
Desio hau azkenik
Betetzea nahi dut nik.