Oñati, abenduak 14

Kantariko flashmoba Euskararen Egunean, Bergaran

Aurreko lanak ondo eginak zituztela erakutsi zuten pilotalekuan, zapatuan, arratsaldean egin zuten Kantari Flashmob-ean parte hartu duten Bergarako haur eta gaztetxoek. Udalak, Jardun elkarteak eta Goienak, euskararen egunaren aitzakian elkarrekin bultzatutako ekimenean, ederto abestu eta dantzatu zituzten euskarazko hiru abesti ezagunak. Grabaketa bukatuta, Amaia Txintxurretak taularen gainean jarraitu zuen, disko-jartzaile lanak eginez, pilotalekua beste behin, euskal kantuen dantzaleku bihurtzeko asmoz.

Euskararen Eguna Bergaran: Kantari flashmob-erako koreografiak

Captura de pantalla 2013-11-13 a la(s) 08.34.37

Azaroaren 30ean, Euskararen Egunaren harira, Bergarako Udal Pilotalekuan egingo digun Kantari flashmob erraldoirako koreografiak hemen dituzu.

Honako abesti hauetako koreografiak ikasi beharko dira.

Barruan dituzue dantza-pausuen hiru bideoak. Eta baita kantuen letrak ere.

Animo eta hasi egun handirako dantzak entseatzen!

Euskararen eguneko jaiaren egitaraua:

18:00 Kantari saio berezia (parte hartzeko 17:30ean Udal Pilotalekuan egon beharra dago)

18:30 DJ Festa Amaia Txintxurretarekin 16 urte artekoentzako.

Kantariko urduritasuna uxatzeko entseguak Aretxabaletan

Entseguak “oso eraginkorrak” izan direla azpimarratu du Amaia Txintxurreta Kantariko aurkezleak.

30-Amaia
Kantariren laugarren edizioa ate joka dago, eta zapatuan Aretxabaleta eta Eskoriatzako neska-mutilek entseguak egiteko aukera izan zuten.
Guztira 148 neska-mutil pasa ziren Arkupe kultura etxeko eszenatoki gainetik eta, Amaia Txintxurreta gidariaren arabera, “entseguak oso eraginkorrak izan dira, izan ere, talde gehienek letra eta koreografia ondo ikasita zuten eta, beraz, datorren asteko zitarako oso baliogarriak izan dira entsegu hauek”. Goiza eta arratsaldea eman zituzten Arkupen gaztetxoek eta baita gurasoek ere; euretako asko gerturatu ziren seme-alaben koreografiak ikusi eta etxeko lanak eginda zituztela ikustera.

Konfiantza hartzea

Datorren zapatuko saioaren grabazioaren ordua iristean, oholtza ezagutzea eta taula gainean eroso sentitzea izan da entseguen helburua, horrela konfiantza osoz abestu eta dantzatu dezaten; eta  lortu dute, Txintxurretaren esanetan: “Bete dugu helburua. Gehienak urduri etorri arren, koreografia eta eszenografiaren kontu batzuk hobetu ditugu”. Txintxurretak neska-mutilen ilusioa eta gogoa ere azpimarratu ditu; aurtengo ediziorako gogotsu daudela azaldu digu.
Talde gehienek kantuen letrak eta koreografiak ondo ikasita zituzten zapaturako, beraz. Etxeko lanak behar bezala egin ez zituzten taldeek, berriz, aste osoa dute aurretik, hobetzen jarraitzeko.

Zapatuan estreinekoa

Beraz, dagoeneko Kantari martxan da eta, entseguak ikusi ondoren, datorren zapaturako dena prest dagoela esan genezake. Urriaren 19an, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean izango da edizio honetako lehenengo saioa.

Zapatuan hasiko dira Kantariko entseguak

Aurten ere iritsi da Kantari! Laugarren edizio honetan ere Amaia Txintxurretak aurkeztuko du Karaoke programa eta 600 gaztetxo inguruk eman dute izena. Aurtengo berrikuntza entseguak dira eta zapatuan, hilaren 12an, izango da lehenengoa Aretxabaletako Arkupen.

31-Kantari4

Debagoieneko 8 eta 12 urte bitarteko 600 gaztetxok hartuko dute parte Kantarin euskal kantuak abesteko eta dantzatzeko asmoz. Lehenago azpimarratu bezala, aurtengo nobedadea entseguak dira: abestiak etxean ikasi beharko dira, izan ere, entseguok ez dira bertan kantak eta dantzak ikasteko, ikuskizun eguneko agertokia ezagutzeko eta grabaketa egunean gaztetxoak lasaiago egoteko baizik.

Esan bezala, zapatuan, hilak 12, izango da abestiak errepasatzeko lehenengo entsegua Aretxabaletako Arkupe aretoan. Aretxabaletako eta Eskoriatzako 148 gaztetxoei eskainitako entsegua izango da eta hauen emanaldialdiaren grabaketa hilaren 19an, zapatuan, izango da leku berean 15:30etik aurrera.

Datozen entseguak

Hurrengo entsegua Bergaran izango da, azaroaren 3an Zabalotegi aretoan. Bergara, Antzuola eta Elgetako 157 gaztetxoei zuzendutakoa izango da eta ikuskizuna azaroaren 9an izango da, 15:30etik aurrera.

Debagoieneko gainontzeko herriek ere jasoko dute Kantari: Oñatik abenduan eta Arrasatek urtarrilean, Arrasate eta Aramaioko gaztetxoekin.