Gabak zerure begire

Buelteu dire eskotiek
eta buelteu da pekatu sasoie
Gabak zerueri begire
ta zure marradun minigonie.

Amaitu da ilunien triste bizi beharra
ez dot maite xiri-mirixe.
Eguzkixeri atiek zabaldu egingo deutsodaz
zabaldu eta ku-ku egin.

Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbittu
Eo, eo! Zugaz maitemindu
Eo, eo! Zugaz maitemindu.

Hasi dire egun luziek
parkietako kanuto usaine
ze hosti deko hego haiziek
ze hosti polen puta honek.

Salto egin nahi dot,
erropak kendu
biluzik dantza egin,
ehun txiribuelta emon.
Maitte zaittut ilargi azpixen
maitte dodaz lainoak eta
txorixek buruen.

Eo, eo! Gorputze mobidu
Eo, eo! Odola garbittu
Eo, eo! Zugaz maitemindu
Eo, eo! Zugaz maitemindu.

Buelteu dire eskotiek
eta buelteu da pekatu sasoie
Gabak zerueri begire
ta zure marradun minigonie.

Kantari

Lau, hiru, bi, bat… aurrera!
Gu ere kantari, kantari gabiltza
gu ere kantari, kantari gabiltza
zurekin kantari gabiltza
guztiok kantari herriz herri.
Salto, mugi, dantzatu
lagunekin batera
zatoz maite ditugun
kantuak abestera
Ez geratu begira
batu gure artera
herriz herri kantari
bazterrak alaitzera!
Gu ere kantari, kantari gabiltza
gu ere kantari, kantari gabiltza
zurekin kantari gabiltza
guztiok kantari herriz herri.

Musikaren doinua

Musikaren errotik sortutakoa,
azaldu ezinezko sentimendua
Musikaren itzalean dantzalekua
Musikaren doinua

Herri arteko loturan,
eragin dezala,
gure barneko grinak
konpondu ditzala
Azaleko liskarretan
laguntzazkoa
Musikaren doinua

Irabazi edo galdu beti gurekin doa.
Alde egin edo geratu beti zure barnean

Punk doinua, zein blusa edo ska musika.
Berdin du erabakia musikaren zentzua.

Mundu libre bat dago zure aurrean,
erabaki anitzezko aukera sorta
Emozio sortzaile badugu alboan,
musikaren doinua

Irabazi edo galdu beti zurekin doa.
Alde egin edo geratu beti zure barnean.
Punk doinua, zein blusa edo ska musika.
Berdin du erabakia musikaren zentzua

Iñundik iñoare

Txispa batek sortzen du sugarra

doinu honen berezko indarra

ta ez galdu inoiz irrifarra

barra barra, heldu gera Itziarra.

Hasi nahasi, horrek zenbat grazi

gero ikasi eta irabazi

mila hesi eta mila gezi

izan berezi, berezi denak merezi!!

Mozkortzeko ez egin zalantza

ai ai badator gaueko arrantza

kalimotxoz pasa gera antza

bilintzi-balantza, hori da triskantza!

Sentimendu begiraden alde

esku ta hankak jarri parez-pare

trikitixa gure dantzen jabe

hoiek gabe iñundik iñoare!!

Euskaraz bizi nahi dut

Gau eta egun euskeraz bizi nahi dut
ta gauza bera egin dezakezu zuk
euskaraz bizi nahi dut goizean goiztik
ez da amets bat nire nahia baizik
etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe, nortasuna
eta izaera gorde gabe
kaleetan bat egin genuen
elkar maite genuela erakuste arren
Uooooooohh!! Oh!!
euskaraz bizi nahi
Uooooooohh!! Oh!!
ta euskaraz bizi nahi
Uooooooohh!! Oh!!
euskaraz bizi nahi
Uooooooohh!! Oh!!
ta euskaraz bizi nahi

Gau eta egun euskeraz bizi nahi dut
ta gauza bera egin dezakezu zuk
euskaraz bizi nahi dut goizean goiztik
ez da amets bat nire nahia baizik
etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe, nortasuna eta
izaera gorde gabe
kaleetan bat egin genuen
elkar maite genuela erakuste arren
Uooooooohh!! Oh!!
euskaraz bizi nahi
Uooooooohh!! Oh!!
ta euskaraz bizi nahi
Uooooooohh!! Oh!!
euskaraz bizi nahi
Uooooooohh!! Oh!!
ta euskaraz bizi nahi

Aldapan gora

Mendian gora, burua galtzen dut maiz

herriko kaletan sarritan galdu izan naiz.

Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura?

Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura?

Aldapan gora, pausorik pauso

aldapan behera, auzorik auzo

gaztainondo ta pago

eskultura arraro,

kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka

ezin da ulertu aurrean daukagun mapa.

Euskaldun peto peto bai, baina ardi galduen pare

nahiago det ibili halare, norabiderik gabe!

Aldapan gora, pausorik pauso

aldapan behera, auzorik auzo

gaztainondo ta pago

eskultura arraro,

kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Aldapan gora…

Pausoz pauso…

Gora… Aldapan gora…

Aldapan gora, pausorik pauso

aldapan behera, auzorik auzo

gaztainondo ta pago

eskultura arraro,

kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

Aldapan gora, pausorik pauso

aldapan behera, auzorik auzo

gaztainondo ta pago

eskultura arraro,

kaleak edo mendiak…

Kantari, audioa eta letra

Lau, hiru, bi, bat… aurrera!

Gu ere kantari, kantari gabiltza
gu ere kantari, kantari gabiltza
zurekin kantari gabiltza
guztiok kantari herriz herri.

Salto, mugi, dantzatu
lagunekin batera
zatoz maite ditugun
kantuak abestera

Ez geratu begira
batu gure artera
herriz herri kantari
bazterrak alaitzera!

Gu ere kantari, kantari gabiltza
gu ere kantari, kantari gabiltza
zurekin kantari gabiltza
guztiok kantari herriz herri.

Udarako gau luzeak, audioa eta letra

Ta zure eskutik kilometroak egin
Herriaren begietan ospatzerik ikusi
Gose direnen izenean
Batikanoa erortzen ikusi

Ta zure eskutik debekaturikoa egin
Tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi
Preso direnen izenean
Harresiak sutan ikusi

Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak

Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak

Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
Aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
Herri zapalduen izenean
Buruak erortzen ikusi

Ta zure eskutik bidean aurrera egin
Negarrez bizi direnen irribarrea ikusi
Zeruko hodei grisen artean
Argi izpi berriak ikusi

Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak

Ez utzi malkorik ezpainetara iristen
Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen

Euskaraz bizi nahi dut, audioa eta letra

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean,
mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen Elgar maite genuela erakustearren

Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean

Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren

Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik BIS

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik

Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean