Txispa batek sortzen du sugarra
doinu honen berezko indarra
ta ez galdu inoiz irrifarra
barra barra, heldu gera Itziarra.
Hasi nahasi, horrek zenbat grazi
gero ikasi eta irabazi
mila hesi eta mila gezi
izan berezi, berezi denak merezi!!
Mozkortzeko ez egin zalantza
ai ai badator gaueko arrantza
kalimotxoz pasa gera antza
bilintzi-balantza, hori da triskantza!
Sentimendu begiraden alde
esku ta hankak jarri parez-pare
trikitixa gure dantzen jabe
hoiek gabe iñundik iñoare!!