Beldurrik ez – En Tol Sarmiento
Edalontzia noraino
dago beteta,
nire eskuez dagoen
zozketa bat da.
Soka gaineko
ibilaldi honetan,
begiratzen dut
biziki etorkizuna.
Kanpoko eraginez
jositako bidean,
errenkan nabil zalantzaz
nora ezean.
Noizko geratu ziren
nire ametsak
besteek esango dutenaren
esperoan?
Behin eta berriz,
ausartu eta ezinik,
lotsuta eta osorik,
ez dut jarraitzen aurrera.
Margoturik
beldurrezko munduan,
sentitu naiz
bizitza osoan…
Oraingo honetan!
Nire jolasa da!
Eta nire eztu arauak!
Aske bizitzea!
Erabakia da!
Atzo, gaur eta bihar!
Han geratu dira!
Auzoko guztiak!
Kaiola erraldoietan!
Atera irriak!
Atera gogoak!
Bizi gaitezen muga-mugan!
So egin dut nire
barneko putzuan,
ikaratu nau
bat-batean sakonerak.
Konturatu zuk ez nik
nahi genuela,
zergaitik ez nahi honen
mailu bat hartzera?
Behin eta berriz,
ausartu eta ezinik,
lotsuta eta osorik,
ez dut jarraitzen aurrera.
Margoturik
beldurrezko munduan,
sentitu naiz
bizitza osoan…
Oraingo honetan!
Nire jolasa da!
Eta nire eztu arauak!
Aske bizitzea!
Erabakia da!
Atzo, gaur eta bihar!
Han geratu dira!
Auzoko guztiak!
Kaiola erraldoietan!
Atera irriak!
Atera gogoak!
Bizi gaitezen muga-mugan!
Eta ez,
ez dago irabazterik.
Eta ez,
arriskatu gabe.
Eta ez,
ez dago altxatzerik.
Eta ez,
lurrera jauzi gabe.
Eta ez,
ez dago irabazterik.
Eta ez,
arriskatu gabe.
Eta ez,
ez dago altxatzerik
lurrera jauzi gabe!
Oraingo honetan!
Nire jolasa da!
Eta nire eztu arauak!
Aske bizitzea!
Erabakia da!
Atzo, gaur eta bihar!
Han geratu dira!
Auzoko guztiak!
Kaiola erraldoietan!
Atera irriak!
Atera gogoak!
Bizi gaitezen muga-mugan!