Abenduak 21ean, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko arkupetan kontzertua eskainiko du Oñatiko Madina txistulari taldeak Jose de Azpiazu Musika Eskolako akordeoilarien laguntzarekin eta musika eskolako pianojolearekin batera.
GABONAK SAN MARTIN EGOITZAN
Hurrengo asteazkenean abenduaren 18an arratsaldeko 18:30etan Jose de Azpiazu Musika Eskolako akordeoi eta txistuko ikasleak Prestakuntzako ikasleen laguntzarekin San Martin Egoitzara bisita egingo dute gabon abestiak bertakoEkin eta beraien senitartekoekin abesteko aukera eskeiniko dutelarik.
ANIMATU ZAITEZTE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
ARRASATEKO AKORDEOI JAIALDIA
Abenduak 7an, Arrasaten ospatuko den Akordeoi Jaialdia dela eta, goizeko 11:30etatik aurrera Jose de Azpiazu Musika Eskolako trikiti, pandero, perkusio eta akordeoilariak, gonbidatu bezela, herriko kaleak girotzen ibiliko dira.
XXVI. Akordeoi jaialdia – Arrasaten
2013ko abenduaren 5(e)tik-8ra HAUSPOZ Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak eta Arrasateko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, XXVI. AKORDEOI JAIALDIA antolatu dute Arrasaten.
Bertan, Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikaslea den Oihane Lazkanoiturburuk parte hartuko du C mailan.
Joko dituen obrak hauek izango dira:
– “Rock Fisa”
– “Donostiako hiru damatxo”
– “Ganz in Weiss”
Beste urteetan ere ikasle honek parte hartu izan du eta azkeneko bi urteetan Urrezko Domiña jaso duela azpimarratzen dugu.
Bere irakaslea Arantzazu Bikuña da.
Santa Zezilia eguna, azaroak 22
Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasle, guraso eta irakasleok AZAROAK 22an, ostirala, Santa Zezilia eguna – musikarion patroia – ospatuko dugu.
Arratsasldeko 17:00etan Metal Taldeko ikasleak Kale Zaharretik “Berdura” plazara kalejiran joango dira. Ordu berdinean Triki-pandero taldekoak, Akordeoi taldekoak, Tailer 1, 2 eta 3 eta Prestakuntzako ikasleak Etxaluzeko plazatik “Berdura” plazara kalejiran joango dira. 17:30etan “Berdura” plazan egingo den ekitaldia hasiko da eta ekitaldia amaitzen denean guztiontzako txokolatea egongo da.
Animatu eta etorri musikarekin ondo pasatzera.
Santa Zezilia 2013 ospakizuna
Azaroaren 24ean igandea, goizeko 11etan Jose de Azpiazu Musika Eskolako txistulariak eta Aita Madina taldeko txistulariak Oñatiko Musika Bandarekin, Oñatiko kaleetan kalejira egingo degu Santa Zezilia musikoen zaindaria ospatuz.
Ondoren Santa Ana aretoan Oñatiko Musika Bandak kontzertua eskeiniko du eta txistulariak ere bertan parte hartuko dute.
Esan beharra dago Oñatiko Musika Bandan Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleak ere parte hartzen dutela.Ahin zuzen metal instrumentuko ikasleak eta zeharkako flautako, klarinete eta saxofoiko ikasle direnak.
Bertaratu zaitezte entzutera!!!
San Martin Egoitzako aste kulturala
Azaroaren 21an osteguna arratsaldeko 18:30etan Jose de Azpiazu Musika Eskolako txistulariak, Aita Madina taldeko txistulariak eta Oñatz dantza taldeko haurrak erakustaldi bat eskeiniko dute bertan. Animatu eta bertaratu zaitezte!!!
Azaroak 18an denok San Martin Egoitzara
Urtero bezala San Martin Egoitzak aurten ere Aste Kulturala ospatuko du eta Jose de Azpiazu Musika Eskola bertan izango da. Musika Eskolako ikasleek beraien saioa eskainiko dute azaroak 18an arratsaldeko 6etan. Lehenik Kamara taldeak parte hartuko du Ainhoa Galdosen zuzendaritzapean, ondoren Metal taldekoak izango dira parte hartzaileak Jon Elizalderen zuzendaritzapean eta saioari amaiera emateko Lorea Gomezen zuzendaritzapean Haize taldeak parte hartuko du.
Animatu eta agertu denok San Martin Egoitzara.
Jose de Azpiazu Musika Eskolaren blog berria
Kaixo denoi:
Jadanik martxan dugu eskolako bloga.Hemendik aurrera aukera izango duzue eskolari buruzko informazioa bertan ikusteko. Argazkiak, albisteak…ea.
Baliogarria eta erabilgarria izango zaigulakoan.
ONGI ETORRI BLOGERA!!!!!!