Urtero bezela aurten ere Herri-eguna iritsi da. Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoilari, trikitilari eta panderojoleak Oñatiko kaleak alaitzen ibiliko gera.
10:45etan San Martin Erresidentzian elkartuko gera guztiok, argazkia aterako dugu eta 11:15 inguruan Oñatiko kaleetako giroa alaitzen ibiliko gera 14:00ak arte. Ondoren, kiroldegian bazkalduko dugu eta bazkaldu eta gero saiotxo bat eskainiko dugu bertan dagoen jendeak dantza egin eta abestu dezan.
Zu ere animatu eta bertan ikusi nahi zaitugu.
Ondo pasa jaixak!!