ANDOAINGO PIANO JAIALDIA

Otsailak 15ean, Jose de Azpiazu Musika eskolako bederatzi ikasleek Andoaingo piano jaialdian parte hartu zuten. Guztiek lan bikaina egin zuten eta oso gustura itzuli ziren Oñatira beren domiñak jantzita.

Izar Diaz, Unai Pedrosa, Asier Berreteaga eta Anje Maiztegik urrezko domiña jaso zuten eta Anna Belen Ferrero, Unai Agirre eta Naroa Martirenak zilarrezko domiña. Hauek A Mailan aritu ziren piano bakarlari bezela.

B Mailan, pianoa 4 eskutara, Sara Mantxola eta Marta Igarzabalek parte hartu zuten eta aipamen berezia jaso zuten. Horregatik, otsailak 16an berriro Andoaina joan ziren jaialdiko kontzertu amaieran pianoa jotzera.

ZORIONAK guztioi egin dezuten lanarengatik eta beraien irakasle diren Ainhoa Galdos eta Araceli Guridiri ere ZORIONAK.

Jarraitu horrela!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Kategoria: Italia 2012. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude