{"id":33,"date":"2013-06-11T21:35:41","date_gmt":"2013-06-11T20:35:41","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/?p=33"},"modified":"2013-06-11T21:35:41","modified_gmt":"2013-06-11T20:35:41","slug":"agerraldi-jendetsua-arrasaten-atez-atekoari-aukera-bat-ematearen-alde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/2013\/06\/11\/agerraldi-jendetsua-arrasaten-atez-atekoari-aukera-bat-ematearen-alde\/","title":{"rendered":"Agerraldi jendetsua Arrasaten, atez atekoari aukera bat ematearen alde"},"content":{"rendered":"<p>Gaurko agerraldi jendetsuarekin \u00a0Zero Zabor filosofia dugunok \u00a0pozik egoteko arrazoiak baditugula uste dut. Beste jende asko, gauza bat dela, bestea dela \u00a0ezin izan da etorri. Etorri zaretenoi eta bihotzez ere hor egon zareten guztioi eskerrik asko. Oraindik badugu bidea egiteko, baina guztiok pixka bat eginez murriztu, berrerabili eta birziklatu filosofiatik gertuago egongo gara. Eta guretariko bakoitza garrantzitsua du, guretariko bakoitzak bere inguruan eragin dezake pentsatzen duena argumentuekin indartsu defendatuz. Bestalde, edozeinek modu antolatuan, gurekin batera zerbait egin nahi badu, gure ateak irekita daude. Jarri zaitez harremanetan gurekin! Hurbildu zaitez!<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"Arrasateko zero Zabor taldeak %80tik gora birziklatzearen alde\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1420-300x225.jpg\" width=\"300\" height=\"225\" \/><\/p>\n<p><span style=\"background-color: #f1f1f1;font-size: 11px;text-align: center\">A<\/span><span style=\"font-size: 11px;line-height: 16px;text-align: center;background-color: #f1f1f1\">rrasateko zero Zabor taldeak %80tik gora birziklatzearen alde<\/span><\/p>\n<p><strong>Jarraian Agerraldian irakurri den testua osoa duzue<\/strong>:<\/p>\n<p>Arrasateko Zero Zabor taldea aspalditik ari da lanean Arrasaten, batez ere kontzientziazio arloan. Hitzaldi ugari antolatu ditugu eta kalean ere maiz egon gara esku-orriak banatzen eta jendearen iritziak jasotzen eta zalantzak argitzen.<\/p>\n<p>Gure filosofia hiru hitzekin laburbil daiteke murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ez da zaila eta mundu honetan guztiok daukagunez gure lekua guztion artean zaindu behar dugu ama lurra.<\/p>\n<p>Ezin dugu jarraitu orain arte bezala! Azken 20 urteetan gure zaborra bikoiztu egin dugu, eta gainera, gaika bildu beharrean horren % 80 birziklatzea lortzeko, gehiena nahasita botatzen dugu, eta ondorioz, % 33 bakarrik birziklatzen da Gipuzkoan. Izugarrizko despilfarroa izateaz gain, nahita ere ezingo dugu horrela jarraitu, milioika urtetan sortu diren lehengaiekin mende batean amaitu dugulako.<\/p>\n<p>Nora goaz horrela? Zer utziko diegu gure seme-alabei? Hartu duzue tartetxo bat horretan pentsatzeko? Hemen gaudenok, bai; eta urratsak ematen hasi behar dugula pentsatzen dugu. Gutako bakoitzak zertxobait eginda, gauzak erabat aldatuko lirateke; izan ere, % 33 birziklatu beharrean, %80 birziklatuko genuke. Ez zaizue iruditzen aldaketa itzela dela % 33tik % 80ra pasatzea? Horretarako ohiturak pixka bat aldatu behar ditugu! Zabor guztia poltsa batean bota beharrean, lau poltsatan banatzea gehiegi eskatzea dela iruditzen zaizue?\u00a0 Zuetako askok esango duzue: \u201cHori orain ere egiten dugu\u201d. Jakina! Baina, ez guztiok! bestela birziklatze ehunekoak askoz handiagoak izango ziren eta errealitatea hor dago. Inork ezin du egin nahi duena, bere erabakiekin gainerakoei kalte egiten badie. Nola aldatuko dugu gizarte hau urrats txiki hori egiteko prest ez bagaude?<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1435.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-34\" alt=\"Arrasateko Zero Zabor taldekoAndoni, Itsaso eta Jokin\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1435-300x225.jpg\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1435-300x225.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1435-1024x768.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Errauskailua martxan jarri edo %80 gaika bildu, beste aukerarik ez dugu ikusten. Arrasaten izan genuen errauskailu bat martxan 1982tik 1997ra arte, aldundiak ixteko agindua eman zuen arte dioxina, furano eta gas kopuru ikaragarri handiak isurtzen zituelako. Orain teknologia hobea dela diote batzuek. Eta horrela da, baina gauza bera esaten zuten Chernobilen eta Fukushiman energia nuklearrari buruz. Errealitateak erakutsi digu ikasi dugu teknologia berriek ere\u00a0 huts egiten dutela. Hemen gaudenok ez dugu errauskailuaren arriskuak dastatzerik nahi, are gehiago jakinda gure ohiturak pixka bat aldatuz ez dugula horrelako gailu baten beharrik. Eta Arrasaten ez badugu nahi, nola eska dezakegu beste toki batean jartzea? Bestalde, minbiziak, arnas aparatuko gaixotasunek eta bestelakoek zure etxeko norbait jotzen dutenean, nola azalduko duzu zuren erosotasuna beste guztiaren aurretik jarri duzula? Nola begiratuko diezu bilobei begietara?<\/p>\n<div id=\"attachment_35\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1463.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-35\" class=\"size-medium wp-image-35\" alt=\"Jende asko atez atekoari aukera bat ematearen alde\" src=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1463-300x225.jpg\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1463-300x225.jpg 300w, https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-content\/uploads\/sites\/73\/2013\/06\/DSCN1463-1024x768.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-35\" class=\"wp-caption-text\">Jende asko atez atekoari aukera bat ematearen alde<\/p><\/div>\n<p>Gipuzkoako\u00a0hainbat herritan erakutsi duten bezala, %80tik gora bildu daiteke gaika atez ateko sistemarekin. Guretzat garrantzitsua ez da sistema, guk %80tik gora birziklatu nahi dugu, baina orain arte Gipuzkoan atez atekoarekin bakarrik lortu dira zifra horiek, eta gainera, hilabete batean. Debagoienan bertan badugu adibide bat, begiratu Antzuolako emaitzei. Bai Antzuolan bai gaika biltzen hasi diren Gipuzkoako beste 8 herrietan, lehen hilabetetik %80 baino gehiago bildu dute gaika. Laster O\u00f1atin ere gauza bera gertatuko da. Gaika biltzea erraza da. Hasieran, aldaketek beldurra ematen dute, baina guk ziurtatu ahal dizuegu hiru hilabete baino lehenago guztiok ohituta egoteaz gain, harro egongo garela mundu garbiago bat egiten arituko garelako. Eta krisi garai hauetan beste datu garrantzitsu bat: 700 lanpostu sortuko ziren Gipuzkoan gure hondakin tasa igo gabe.<\/p>\n<p>Hemen gauden guztiok eta beste askok ahalegin txiki hori egin nahi dugu eta hondakinak gaika bildu. Ausartak gara! Eskuzabalak izan nahi dugu! Naturaren eredu zirkularra errespetatuz, gizarte hobea sortuko dugu. Bildu dezagun gaika, eman diezaiogun aukera bat atez atekoari!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaurko agerraldi jendetsuarekin \u00a0Zero Zabor filosofia dugunok \u00a0pozik egoteko arrazoiak baditugula uste dut. Beste jende asko, gauza bat dela, bestea dela \u00a0ezin izan da etorri. Etorri zaretenoi eta bihotzez ere hor egon zareten guztioi eskerrik asko. Oraindik badugu bidea egiteko, &hellip; <a href=\"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/2013\/06\/11\/agerraldi-jendetsua-arrasaten-atez-atekoari-aukera-bat-ematearen-alde\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":81,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-33","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/users\/81"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":39,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33\/revisions\/39"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/jaiki\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}