Ekainak 8, larunbata. Zero Zabor taldeak antolatuta Arrasateko artista batzuek mural ikaragarria egin dute Biteri plazan. Eguraldia ez da ona. Euria ari du eten gabe, baina umoreari eutsiz, azpiegitura prestatzen hasi gara, buzti gabe lanean aritzeko.
Lau ordu pasatu ondoren azpiegitura kendu eta murala agerian gelditu da. Artista Gaztetxoek, gazteek eta ez hain gazteek lan itzela egin dute! guztiok gogotsu, errauskailua, kolore gris eta beltz koloreekin irudikatua, gure bizitzatik baztertu dugu irudian, herritarrek, kolore argitsuekin, murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz errauskailuri erregai guztia kentzen diotela irudikatuz.
Era berean Zero Zabor taldekook zintzilikarioa bat jarri dugu Biteri plazan, gaur egun erabiltzen dugun kontenedore berde bat ondoan jarriz, biak konparatzeko. Eskuorriak banatu ditugu gaika bilduz lortuko ditugun emaitzak erakusteko eta herritarren zalantzak argitzeko. Interes handia pizten du zintzilikariok kuboekin beteta. Jendea hurbildu egiten da, galdetu egiten du eta kuboak ukitu egiten ditu. Ezjakintasun handia dago eta azalpenak entzun ondoren jendea lasaiago joaten da.
Batzuek ados daude eta gure lana eskertzen dute. Beste batzuek zalantzak dituzte, baina gure azalpenak errespetuz entzuten dituzte. Eta badira, jakina, ez dutenak ezer entzun nahi eta inolako errespeturik gabe zikinkeria itzela!, zuek zintzilikatu zintuzkedan!, kontra nago! eta horrelakoak jaurti dizkigutenak. Hori bai, gure argudioak ez dituzte nahi entzun. Argudio zentzudunak ditugu eta agian pentsatuko dute horiek entzunez gero, buruari hainbat buelta eman beharko diotela eta kontraesanetan eror daitezkeela.
Datozen egunetan eta asteetan kalean jarraituko dugu, iritzi desberdinak errespetu handiz entzuten, azalpenak ematen, beldurrak baztertzen, gure ilusio transmititzen, gaika bilduz zikloa itxi egiten dugula adierazten eta gu guztiok oso garrantzitsuak garela transmititzen.
Datorren asteartean, ekainak 11, Monterron parkean egingo dugu agerraldi jendetsua arratsaldeko 18:30ean. Pentsatzen baduzu errauskailu bat ez dugula behar Arrasaten (hemen izatea ez baduzu nahi, uste dut beste toki batean egotea ere ez duzula nahiko) eta gaika %80 baino gehiago birziklatu daitekeela etorri zaitez.
Eta ez zaitez etorri bakarrik, eman honen berri zure lagunei eta ekarri zurekin honekin ados dauden guztiak. Euri tanta batek ez du bustitzen, baina tanta askok uholdeak sortzen dituzte. Egin dezagun uholde bat murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz.
Denok gaude birziklapenaren alde, gehiengoa errauskailuaren aurka eta tamalez gutxiengoa atez atekoaren alde.
Egoera ikusita, uste dut akordioetara eltzeko momentua dela, eta beste herri batzutan baditugu adibideak. Herritarren nahia entzutea beharrezkoa da eta uste dut hobe dela akordio batera iritsi eta %70a birzkilatzea, %80ko eskema horretan herritarren gehiengoa aurka izatea baino. Pena ematen dit medioek eta ezjakintasunak zenbaterainoko mina egin duten ikusteak baina bada behingoz irtenbide bat emateko garaia.
Ekainak 11n Monterronen ikusiko dugu elkar!
Kontzientziazio eta informazio alorrean sakondu behar delakoan nago, era berean Oñatiko atez-ate sistemak hilabete batean ze nolako emaitzak ematen dituen ikustea ere garrantzitsua iruditzen zait…… Oñatik hilabete egin ostean mamu asko desagertuko direlakoan nago.
Errauskailuaren aldeko interesatuek baliabide asko dituzte euren eskura eta baliabide guzti horiek erabiltzen ari dira beraeien mesedeko eritzia sortu nahian; bainan asken aldian Legorreta, Itsasondo, Zaldibi, Astigarraga eta Lezon izaniko esperientzia eta datu praktikoek gutxi birziklatzearen aldekoak kinka larrian utzi ditu.
Nire ustez ez da itxaron behar Ordiziak egin duen bidaia egitera, hau da, 5. edukiontziaren porrota praktikan frogatu eta ondoren Atez-ateko sistema eraginkorra jarri. Hurbilago ere badugu esperientzia, Aretxabaletan ere 5.edukiontzia porrot ikaragarria izan da eta sistema eraginkorrago baten atzetik bidea egiten ari dira…. Saia gaitezen ingurukoak arrazoi eta datuekin konbentzitzen, saia gaitezen hasiera-hasieratik sistema eraginkorra ezartzen !!! AURRERA ARRASATE !!! AURRERA ARRASATE ATEZ-ATE SISTEMAREKIN !!!
“Denok gaude birziklapenaren alde””tamalez gutxiengoa atez atekoaren alde” diozu. Honen inguruan zenbait gauza.
Bi esaldiak ezjakintasunez lotu daitezke bakarrik. Izan ere, %40 ere gaika biltzen ez duten bilketa sistemen alde egotea %80tik gora biltzen dutenak baztertuz ez baita birziklapenaren alde egotea.
“Herritarren nahia entzutea beharrezkoa da eta uste dut hobe dela akordio batera iritsi eta %70a birzkilatzea”. Esatea gauza bat da egitea beste bat. Nola birziklatzen da %70 hori atez atekorik gabe? Ezagutzen al dezu lekuren bat? Ala esate hutsa emaitza lortzeko nahikoa dela uste duzu?
Herritarren nahia entzutea beharrezkoa dela diozu. Herritarrei entzun beharko diegu ba, zaborra etxe ondoan pilatzea edota erretzea nahi duten. Eta inork nahi ez badu, hori ekiditera bideratzen duten politikak jarri beharko dira abian bai edo bai. Hori da gertatzen dena, baina ezkutuan mantendu nahi den errealitatea da hori.
Azkenik, zer da herritarrei entzun behar zaiena? Zenbat zabor eramango duten ondoko herrira? Hori ondoko herriko biztanleek esan beharko dute ezta? Ala harreman kolonialak ezarri behar ditugu gure herrien artean?
Pingback: Arrasateko Zero Zabor taldearen ekintzak eta elkarretaratze deia | Zero Zabor